Joxe Ramon Anda Goikoetxea eta bere eskultura lana.


1977ko urtarrilaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joxe Ramon Anda Goikoetxeari elkarrizketa

Joxe Ramon Anda Goikoetxea eta bere eskultura lana.
"Hitzez edo mintzairaz, eskultura edo pinturaz, ikuspegi edo esplikazio bat ematea aski zaila dela derizkiot. Hala ere, hitz gutxiz bada ere, ahaleginduko naiz argibide bat ematen, zenbait puntu beltz, erabat ez bada ere, argixeago ikus dezazuten...
Nere lan guztia aztertzen hasten bazarete, ikusiko duzue, azken aldera, eskultura edo lan guztiak idea nagusi herrikoi baten inguruan dabiltzala, batzutan hau garbi ikusten da, beste batzuetan badirudi ikusleari zerbait esan nahi diotela, honen bere barruko izateari askatasun oso bat utziaz, egitura edo eskulturak bere gisara erabili ditzan" Horrela mintzatzen zitzaigun, orain bi hilabete Iruinean egin zuen erakusketan, gure lagun ospetsu Joxe Ramon Anda Goikoetxea.
Jaiotzez, bakaikoarra dugu, eta bere haurtzaro guztia zerra, zinzela eta arotz baten tresna tartean hezi zen, Bellas Artes de San Fernando, Madrilgo ikastetxera ikasketak egitera, joan zen arte.
1974ean, Beca de Roma lortu zuen, eta sei hilabete bertan igaro ondoren, itzuli beharra izan zuen, hango seriotasun eza ikusita.
Geroztik, berea lanen erakusketak, 1975an Etxarri Aranazgo Euskal Astean, Donostiako Museo San Telmon, Iruinean, Beasaingo liburu eta disko azokan, Zumarragako Euskal Astean, eta azkenik, Iruinean egin ditu, azken hontan inun bezalako harrera egin zitzaiolarik.
Joxe Ramon, hire ikastaldiak Madrida egitera zergatik joan hintzen? - Arte eskolarik ez zegoen Euskalerrian, egun Unibertsitaterik ez dagoen bezala. Horregaitik horrelako lanetan sakondu nahi badugu, gure herritik irten beharra izaten diagu euskaldunok.
- Hau horrela delarik,Euskal Herriak duen arte bereizi hori galtzeko arriskua ez al zegok? - Nik uste, lehenik ezin esan dezakegula hasiera batetan behintzat, Artea, nun nungoa bereizia denik. Hala ere, esanen diat, nortasun handiko lan herrikoiak badirela, hain zuzen, baserritar eta bestek normalki egiten dituzten hainbat lan herrikoi: hoiek izango dituzkek herri nortasuna adierazten duketen lanak. Baina gero, Arte hori lantzen denean, denontzako, oinarri batzuk dizkik. Geroago, norberak bere herrian, herri hortan biziaz, herri horren nahi, sendimendu eta izateaz jabetu joan behar dik, hoiek guztiak bere lanetan nolabait azaltzeko.
- Euskal Herria, herri bezala,zeuok egindako lan hoietan ere ikus ote zitekek?
- Bai.ikusi besterik ez duk,nola hemengo Arte guztiak, zer bereizitasun, zer euskal kutsua duen, bai pintura, eskulturan, nola bestetan.
- Horrela bada,euskal artea konprenigarri ote Euskal herritik kanpora?
- Arte lan batek gizaki guztientzat konprenigarri den base edo oinarri batzuk dizkik. Gero, bere nortasuna nolabait ezartzen ziok egiten ari den lanari.
- Arte eskola sortzeko,aldi batean entzun genituen zurrumurru haik, zertan dira?
- Euskal Herrian, talde bat sortzeko asmoa bada. Hala ere, horrelako eskola bat eskual Unibertsitatearen adarra izan behar huke, biak batera joanaz. Lehenik azterketa lanan lekua izan beharko lukeela, uste diat nik. Honelako eskola batek gazteriari orain ez ditugun posibilidadeak, heziketa, eta abar, erraztu behar lizkioke.
- Egun ez al duzue laguntzarik?
- Laguntza badugu, eta izateko posibilitatea denok izan dezakegu, bainan, arte lanetan gabiltzanok, taldea nahi eta behar diagu eta ez gizon soil bat. Talde hori guztiok osotu behar genioke.
- Pasa gaitezen hire lan pertsonala aztertzera.Sakanan, Nafarroan atsegin zaizkiguk hik egindako gure herriaren sinbolo hoiek. Hala ere, hiri ez zaizkik hoiek atsegin, komerzialegiak ikusten dituk eta.
- Horrelako lanak, atsegin zaizkidak neri ere, duten esan nahiagatik; orain, arte lan bezala nik ez ziet balio handirik ematen; arte lan batetan gogoan izan behar baititugu, egilearen irudimena, herri baten edo arazo batzuk nolabait errepresentatzeko. Hor zegok hain zuzen, lan sakona: beste-lazkoak, hik esan. ditunak, azken batean kopia batzuk besterik ez dituk, eta askotan hoietaz baliatzen gaituk bizitzeko, beharrezko bai diagu horrelako lanak egitea, jan eta bizi nahi badugu.
- Esan nahi duk, Arte lanak ez direla komertzialak, hau da, horrelako lanaz ezin bizi daitekela egun?
- Gure lana zaila egiten zaio herriari, ez bere erruz, hain zuzen, baizik herria bizi den Gizarte-sistemak, hori ulertzeko posibilidaderik eman ez diolako. Hala ere, esan behar diat, Iruinetik oso pozik etorri nintzela, espero ez nuen bezalako interes handiz zebilela jendea ikusi bait nuen.
- Iruineko erakustetan ikusi genian ikusleak ez zirela ikusle bakarrik; hemen eta han ezposizioan zeuden lanak ikutu eta beste batzuez baliatuz zebilen jendea, era batera eta bestera, postura desberdinak sortuaz.
Hasieran nioen, herriak gure lanak ulertzeko, erabili egin behar dituela nork bere erara, Artea ez baita hila. Horregaitik, erabilketa honek anitz burutazio sortu behar dizkio ikusleari. Horrela begiratuta, hezketa lana dela pentsatzen diat.
Gaztea da, eta nahiz gudaritza dela eta alde egin.
Gaztea da, eta nahiz gudaritza dela eta alde egin beharrean izan, ziur gaude bizi duen lan hau aurrera eramanen duela.
URGAIN
34-35

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\ANDA1
Pertsonaiaz\ANDA1
Egileez\URGAIN1\Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude