Pasai Antxon Sindikalgintza Astea


1976ko azaroaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
LAB, ELA eta LAK erakundeei elkarrizketa

Pasai Antxon Sindikalgintza Astea
Lehen aldiz bildu dira LAB, ELA eta LAK jendaurreko mahain-inguru batean.Pasaiko Zineman,izan zen hau, azaroaren 18an; aurreko hiru egunetan banaka ihardun zuen erakunde hauetako bakoitzak. KEXALDI elkarteak antolatua zen Sindikalgintzaren Aste hau.
Hiru erakundoi egin zitzaien lehen galdera hauxe izan zen; zein bide proposatzen duzue sindikal batasunerako?
ELA: Langile erakunde batek bete behar duen lehen baldintza errepresentatiboa eta klasekoa izatea da. Orain arte bizi izan den eta oraindik ere bizi den klandestinitatea dela eta momentu honetan erakunde guztiak errepresentatibitate hori lortu nahian dabiltza.
Explotazioak eta zapalkuntzak dituen aurpegi desberdinak-bloketako politika, nazional arazoa...- eta beroien insitutuzionalizazioa aipatu ondotik, hauxe zioten; "ELAk printzipio bat du; Euzkadiko langileen eskubide, interes eta nahien alde jokatzea".
Batasunerako lehen pausoa lantegietan ekintzan batzea da. Bestalde, langileen erakundeak alderdi politikoetatik autonomoa izan behar du. ELA edozein alderditatik independiente da eta uste du inongo .alderdik ez duela langileria instrumentalizatu behar".
Batasunari buruz hauxe ere esan zuten; gaur egun sindikal banaketa bat dagoenez gero, beharrezko dela iritzi desberdinak errespetatzea. "Batasuna konkista bat da; konkista hori ez zaigu sekulan emango, lortu egin behar dugu".
Azkenik, hauxe esan zuten: basean sindikal batasun hori lortzeko ahaleginak egiten diren aldi berean, egun dauden erakundeekin harremanak izan nahi dituztela.
LAB: Haseran 40 urte hauetako historiaz aritu zen, batipat sindikal arloan.
C.N.S.ren sorrera 1940an CNT, UGT, eta ELA sindikal zentralen exilioa, geroago "Comisiones Obreras"en sorrera, langileriaren defentsarako mugimendu bezala eta sindikal zentralen babesa erakunde horri; Franco hil ondoren lehengo zentral haiek aurkitu duten bidegurutzea: lehengo sigletara itzuli.eta beren historia berriro hasi edo era berriro sindikalismoari ekin.
"Comisiones Obreras"i buruz hau ere esan zuten: nazional arazoari ez diola behinere behar bezala erantzun, eta Euzkadiko langileriak CCOOenak eta Espainiako Estatuko beste erakunde sindikal batzuenak baino estrateji eta taktika aurreratuagoak dituela.
Sindikatoari buruz LAB hauxe proposatzen du:
- Langile Klasearen sindikatoa.
- Sindikato euskaldun eta langilea,Euzkadin kokatua, eta bere erreibindikazioetan politikazkoak ere sartu behar dituena: nazional arazoak, euskalduntzea, hilketengatik mobilizatzea...
Sindikato honetan Euskal Herriko langileriak egon behar du, bertan jaioa eta kanpotik etorria baina hemengo errealitatearen zati dena.
- Batua. Batzarreak bultzatu eta indartu behar dira, eta hoietan gai politiko eta sozialetaz ere hitzegin, ekonomizismoa alde batera utzirik.
LAB en iritziz negoziatu ez daitekeen puntua hauxe da: sindikatoaren markoa Euzkadi izan behar duela. Estatuko beste herriekin batzeko era posible bezala hauxe proposatu zuten: Estatu mailako sindikal koordinaziorako komite konfederatu bat.
- Demokratikoa: batzarren aukeratutako ordezkariak dira bakarrik bere ordezkari eta batzarreak eskubide osoa du hoiek kentzeko ere.
- Autonomoa:alderdi politikoetatik eta langileenak ez diren erakundeetatik depentziarik gabe.
- Herrikoi jokabidea: ez du ekonomizista izan behar, ezta obrerista ere, baina bai oligarkiaren aurkakoa, herrikoia, langileriaren protagonismoa izango duena, baina ez klase independentzi lineaz.
"Nahiz eta goi mailako erlazioak garrantzia izan, benetan garrantziazkoak batzarreetan ateratzen diren delegaduak dira".
LAK : "Batasuna ezin da edozein modutara egin. Behar ekonomikoetan denok elkarturik egongo gara, baina politikoak, gure iritiziz, bereiztasuna behar dute. Euzkadiko langileen batasun hori lortzeko independentzia nazionala eta sozialismoa aipatu behar ditugu. Lantokietako batasuna helburu hoien aldetik lortu behar da".
Batasun hori langileek beren lan indarra saltzen duten tokian lortu behar dela dio LAK ek.
Eta aurrerago, klase independentzia oraintxetik proposatubehar da, alderdietatik benetako autonomia eta independentzia defendatuz, hoiek erakundea apoiatu behar duten arren, eskabide politikoetan eta besteetan ere. "Klase independentzia nazio independentziaren oinarri posible bakarra da".
Independentzi hori lortzeko oinarri batzu jarri behar direla dio LAKek.
"Batzarrearen erabakiak erabat onartzen ditugu; batzarrea da buru eta ez dugu beste irtenbiderik".
Azkenik LAK ekoek kanpotik etorritako langileei, beren kultura eta bizimoldeari zor zaien begirunea azpimarratu zuten. Emakumearen arazoa aipatuz bukatu zuten lehen zati hau.
Bigarren galdera hauxe zen:, ELA, LAB eta LAK batuko balira, zer ondorio izango litzateke Euzkadiko langileentzat?.
ELA; Beren interesak defendatuko lituzken erakunde haundi bat izatea. CNS duseztatu ahal izango litzateke, eta sindikato bakar bat egin, bere barruan sozialist ikuspegia nagusituz. Sinkikato honek ezker ikuspegia emango lieke euskal indarrei, indar hoien batasuna eta langilearen emanzipazioa posibilizatuko lituzke.
Huelgan ez galtzea, erresistentzi kaxa haundiak egitea, langileen kontzientzia gehitzea, eskola sindikalak edukitzea... ere posible izango litzateke.
Hitz gutxitan esanda, "klase eta herri askatasunaren prozesoari bultzada haundi bat emango litzaioke".
LAB: Batasun bide hori ez da egin behar taldeen jarrera historiko eta pertsonaletatik abiatuz, Euzkadiko langile guztiak kontuan izanaz gaizik. "Euzkadiko langileen demokrazi zuzena lortu behar dugu". "Batasun horretan sinisten dugu". LAB ek, ondorioei buruz ELA k esana rekin bat zetorrela zioen. Baina batasun horretarako oso garbi utzi behar direla burgesiaren aurkako eta nazional arazoarekiko definizioa.LAB Euzkadin dibarduten estatal erakundeek Euzkadiko markoan bakarrik kokatu daitezen borrokatzen da.
Zer proposatzen dizue Euzkadiko langileei egungo polibilitateen barruan? galdetu zitzaien hirugarren puntu bezala.
LAB: Puntu honetan LAB ek bi ideia azpimarratu zituen batipat. Alde batetik euskal sindikalismoak nazional arazoa eta klase arazoa parean hartu behar dituela, eta kapitalismoaren aurka bi hauekin jokatu. Bestetik, batzarrearen garrantaia azaldu zuen, hau delako langile demokrazia errespetatzeko bide bakarra.
LAK: Helburu nagusiak aipatu zituen LAKek lehendabizi, hau da, independentzia eta anti-kapitalismoa. 5atzarrearen garrantzia azpimarratu zuen LAKek ere. Lantegi mailatik hasi eta LangileenAsanblada Nazionali osatu behar dela dio, eta hau izan behar dela boterea eskuetan izango duena.
ELA: Batzarreak indartu egin behar direla dio ELAK,baina hoietan askotan gertatzen dela egun batean ia dena lorturik ikusi eta hurrengoan dena behera joaten dela. Erakunde iraunkor bat behar dela, sindikalismo egituratu bat. Hari honetan, eginik dagoen sindikatora,ELA-
STVra afiliatzea proposatzen du. Alderdi edo talde politiko guztietatik independiente dela dio, Konfederazioa osatzen duten erakundeen autonomia errespetatzen duela eta sindikatoaren bidea erabakitzeko Kongresoa dagoela. Bestalde, ELAren prinzipio eta-estatutoak agirian daudela, Kongresoan erabakirik.
Laugarren puntuan Espainiako estatu mailan diharduten taldeekiko harremanak nola ikusten dituzten galdetu zitzaien.
LAK: Berriro ere helburuak, klase eta nazional independentzia, Euskal Langileen Batzarre Nazionala, e.a. aipatu zituen. Horrezaz gain, beste nazionalitatectako langileek gure arazoa kontutan hartu behar luketela eta internazionalismoa:.abertzale izateko lehendabizi internazionalista izan behar dela eta beste nazionalitateetako langileek kontutan hartu behar dutela gure nazional arazoa.
ELA: Lantegi mailan talde hoiekin ekintzan batzea beste biderik ez dutela esan zuen ELAk, baina ez dutela inolako pakturik ametitzen beraiekin. Baita legepeko erakunde sinkikala ez daitekeela hoien eskutan utzi.
LAB : Euskal sindikalismoak, bere ondorio guztiekin, eragin behar dio langileriari.
Egun autonomia onartzea ez da nahikoa; independentziara eta sozialismora iritsi behar da. Estatu mailakoekin, langileen batasuna Euzkadi mailan eta nazional eta klase askatasunerako oinarrizko puntuak potenziatzen badituzte, ekintzan batuko dira.
Hiru taldeon agerraldien ondotik, jendeak hainbat galdera zuzendu zien. Azkenik, KEXALDI elkarteak sindikalgintza aste hau prestatzera bultzatu duen helburua azaldu zuen: jendeari talde hauek ezagut-araztea eta bideak bereizteko posibilitateak ematea. "Batasuna nahi dugu, euskal langileak hurbiltzea lortu nahi dugu". Aste hau antolatzeko dirua udan eginiko GALEUSCAtik atera zela esan zuen, eta jaialdia haren aurka egon zen zenbait orain haserre zegoela zinemara sartzerik izan ez zuelako; baina horren aurrean KEXALDlk adierazi zuen txartelak lantegietan banatu zirela eta bakoitza zein taldetakoa zen begiratu gabe. Zenbaiti txartelik iritsi ez bazitzaion, benetan tokirik ez zegoelako zela.
Pasaiako Zinema gainezka zegoen; txorabioa egindakoak ere izan zireni
20-21

Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\ELA
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\LAB
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\LAK

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude