Sikiatriaz sikiatra batekin


1976ko abuztuaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Justo Alzua sikiatrari elkarrizketa

Sikiatriaz sikiatra batekin
Sikiatria eta berarekin nolabaiteko harremanik izan dezakeen edozein gai oso erabilia da gaurregun. Zeinek ez du inoiz hitzegin honetaz? Zeinek ez du beste batengatik, batzuetan arrazoi guztiarekin gehienetan ezjakintasun batez, «hau neurotikoa da» esan? Gaia, gizonari dagozkion guztiak bezala, oso zaila eta bihurria da. Baina baita, aurreko arrazoiengatik, ezagutu, nahiz eta azaletik izan, behar duguna ere. Asmo honetaz, Santa Agedako Erotegiko zuzendari gazte batengana, emakumeena, abiatu gara. Justo Alzuak zenbait urte daramatza han eta, sikiatra bezala, berari ondoko galderak egin dizkiogu:
-- Zer da psikiatria?
-- Medikuntzaren ezarpen berezi bat da. Biok gizon osasuntsua ezagutzea dute helburutzat, osasuna galtzeko erak ikustea eta aitzintzea eta, bere kasuan, eritasuna borrokatzea, arintzeko nahiz sendatzeko.
--Eta zer da osasuna?
-- «Osasunaren Munduko Erakundea»-k dioenez «Aisetasun fisiko, sikiko eta soziala da». Gaurko bideek, beren aurrerapenez, asko lortu dute aisetasun fisikoaren arloan; baina ezin dezakegu berdinik esan sikiko eta sozialarenean.
-- Hau de1a eta, zer da gaitza?
-- Gaitza osasunaren galtzapen bezala definituko bagenu bide zuzenetik joanen ginake, baina mugaketa honi zenbait akats jar diezaiokegu. Gaitza zer den mugatu ahal dadin definizio asko eman da eta ematen ari da; batzuek, estatistikaren a1detik, gaitza anorma tik (gehienek egiten dutenetik edota gehienek dadukatenetik) irtetea dela diote. Beste batzuek gaitza oinazeari lotzen diote, baina, dakigunez, gaitz askok ez du oinazerik sortzen. Besteek, definizio filosofiko edo sasifilosofikoen bitartez, lortu nahi izan dute azken arrazoia. Apika, nere ustez, patologo batek eman zuena da gehien balitzen duena; berak esaten digunez, gaitza «bizitzaren era bat» da.
--Orain arte esan duzunak hauxe pentsatzera bultzatu nau: baldin gaurregunean mugaketarik gabeko konzeptu hauk baditugu, zer izan zen lehen?
-- Historian zehar salto azkar bat eginik, eta bakarrik sikiatriari dagokionez, eroek eduki duten Lonsiderazioa itzelezkoa izan dela esanen dizut. Erokeriaren konzeptua, bizikera bihurriaren sinonimo bezala, aldi bakoitzeko arau eta balore kulturalen menpean egon da, eta hauek markatu dute hildoa. Ondorio arrunt bezala, bazterketa aipa dezakegu eta berarekin, askotan, gaixoaren giltzape edota erreketa. Aitzinean erokeria zigor bat bezala konsideratzen zen, jainkoen zigorra; jainkotasunak errudunaren gorputz eta arimaren jabetasuna hartzen zuen. Konzeptu honek, «deabruarena», luzaroz iraun du eta gaixo asko izan da erreta, «poseso» bezala konsideraturik.
Valencia-n da, 1.409an, munduko lehen erotegia sortzen den lekua. Bihurri bezala konsideraturik den oro biltzeko gizarteak egin duen lehen saiakera da; karitatez zaintzen da... baina kataiaz lotuez gero. Edozein modutan, era honetaz, ez da lehengo «deabrudun» ideia baztertzen, Inkisizioak geroxeago asko eta asko, «sendabide bereziz», erre baitzuen. Inkisizioaren salbuespen hau eginik, lehen erotegitik Frantziako Iraultza arte karitateak agintzen ditu gaixoari eman behar zaizkion laguntzak edo bizipideak, baina Renacimientotik hasita kristau karitatearen konzeptu zahar horrek, pixkanaka pixkanaka, beste erabilgarriago bati uzten dio lekua, gizarte merkantilista berriarekin zerikusirik gehiago duen konzeptuari; ordutik aurrera, bakoitzaren arima salbatzeko, ez zaio behartsuari lagundu behar. Egia esanda, hemeretzigarren mendera arte, laguntza guztiak medikuntzaren bitartez egin arte hain zuzen, sendabideen iritziak, soil soilik, soziologikoak dira. Eroei eman zaizkien sendabideen ikasketa bat egitea oso luze izanen litzaiguke, baita teoria sikiatrikoek izan duten aldakuntzaren azalpena ere.
Honekin, sikiatriaren bidea, hitz bitan, nolakoa izan den azaldu nahi izan dut. Kontutan hartu behar den zera hauxe da: Bide honek ez du beti aurrerantz jo, bere geldiune eta gibelaldiak ere eduki ditu baizik.
-- Gaurregungo teoriak nolakoak dira? Konzeptu artean, ba al dago hainbeste desberdintasunik?
-- Egun, badago burueriaren konzeptua ukatzen duen kritiko asko, barneko fenomenoak aztertzeko sikiatren ezagutzak zalantzan jartzen dituztenak, nahigabeko giltzapeen aurka jotzen dutenak, talde ttipiek eta gizarteko desberdintasunek dakartzaten arazoei ez zaiela harreta handirik ematen salatzen dutenak. Bide honetatik antipsikiatria delako mogimendua dabil.
Badago beste hainbat teoria, baina garrantzi handienetakoak bezala bi aipatuko nituzke: Organizista eta sikoanalista direlako teoriak. Bi hauei dagokienez, eta laburpen gisa, zera esanen nuke: organizistek eritasun sikotikoen jatorria, nahiz eta ezezagun izan, organikoa dela onartzen dute. Sikoanalistek, aitzitik, eritasun oso biziaren lehen hilabeteetan eduki daitezkeen barneko estualdietatik datorrela diote.
--Bi pentsamolde hoietatik zein da arrakasta gehien duena?
--Egia esanda, sikiatra gehienok, eklektikoak garenez gero, bi pentsamolde hoien alderdi onaz baliatzen gara. Honela, teoria organizista sikosisetarako eta sikoanalista neurosisetarako erabiltzen ditugu.
-- Azken honetan, gizarteak zenbait hitz, arrunt ez den maiztasun batez erabiltzen du. Adibidez, sikosis, eskizofrenia, neurosis... Askotan ez zaie hitz hauei berezko esanahia ematen. Aipatutako hitzak hizkera ulerkarriago batez, nola mugatuko zenituzke?
-- Oliogofreniko hitzaz hasiko naiz. Hitz hau gizarteak gozatu nahi izan du eta «subnormal» titulua ematen dio gaixoari. Berez, oligofreniak «gogo motza» adierazten du eta adieraziak berak ikus erazi digunez nahiko ondo uler dezakegu gaitzaren izakera. Definizio klasikoan, gaurko arin, erdi eta sakon deituriko mailei gogo aultasun, lelokeria eta ergelkeria esaten zitzaizkien. Oso maiztasun handikoa da, populazioaren 3-4%-ak ez duela adimenaren erdiko maila lortzen konsideratuz. Hau da, 200.000 biztanleren hiri bateko oligofrenikoen zenbakia 6.000-8.000, tarte honetan, egonen da. Beste talde bat, sikopatek osatzen dute. Gaitz hauetan dakusakegun berezitasunik handiena Jardueraren edo konduktaren aldaketa da. Sikopata gizartetik kanpoko gizona dugu, ez da hartan egokitzen. Sikopataren izen hau beste batengatik aldatzen edo ordezten ari da, soziopata delako izenagatik hain zuzen. Talde honen barruan delinkuente asko sar genezake.
Beste talde bat,bere maiztasunagatik garrantzitsua, neurosis deiturikoa da. Hauk reakzioaren erak ezegokiak, geroago eta kronikoagoak egin direnak, ditugu. Era ezagoki hau zenbatasunez edota nolakotasunez gerta daiteke, eta bi planotan dagerkiguke, sikiko ala fisikoan hain zuzen, oso ugari azken honetan eta era desberdinez: buruko min, zorabio, urdaileko zauri...; zerrenda, agerpen hauei dagokienez, bukatu gabekoa izanen litzateke, gaurregun ezagutzen diren gaitz oro aipa genezake eta.
Orain arte ez ditut sikosis-ak aipatu, beren zentzu sakonean burueriak direnak, eta jendeak, arruntki, ero deitzen duena batzen dutenak. Nolakoak diren esatea ia ezinezkoa da, baina berezitasunen arteko bat zenbait fenomeno kezkaturen agerpena da, sikoo1goki ulertzezinak, eta guztion ezaugarria lojikaren eza izanik. Talde honetan sar daitekeen gaitz bat eskizofrenia da, bere adierazia «gogo zatiturik» delarik.
Beste zati garrantzi bat alkoholismoaketa toxikoen eraginek osatzen dute, beren hedadura geroago eta zabalagoa izanez.
-- Aipatu duzun guzti honetan, zernolakoa da sikiatraren lana?
-- Askotan, batez ere «antisikiatren» aldetik, aro baten epaileak garela esaten zaigu; ezarririk dauden gizarte arauak bete daitezeela eta betetzen ez dituena edozein diagnostikoz erotegi batetara eramana izan dadila. Noski, hau ez da gure lana. Haseran esan dizudan legez, gurea gogoeriaren hedadura gordetzea da eta baldin gaitza errealitate bada gaitz hori borrokatzea, sendatzeko asmoz beti, nahiz eta askotan arindu besterik ez ahal izan. Dakusakezunez, medikuntzaren edozein mailatan bezalaxe aurkitzen gara, sikiatra baino lehenago sendagile garela ez baitugu ahantzi behar.
-- Alda dezagun, apur bat, qa1deren tonika eta sar gaitezen, ahal den neurrian, alderdi praktikoago batean. Zein da sikiatrikoetara joaten dena?
-- Aintzinako irudiak bizirik dirau oraindik jende arteko zenbait sektoretan. Beraz, ezin dezakegu nahi dugun bezalako lanik egin. Erotegietan sendirako zama bat den jende asko dakusakegu. Erotegietako gaurregungo banaketa honela eginen genuke: A) Gaixo sakonendako. B) Gaixo kronikoendako. Lehenengoetan egonaldia, normalki, oso laburra izaten da: hilabete bat gutti gora behera. Hemendik, ez bada bere gaitzaren sendaketa garbirik ikusten, egonaldi luzetako erotegietara izanen da bidalia gaixoa.
-- Kroniko hitza aipatu duzu. Zein da kronikotzat konsidera dezakeguna?
-- Bi urteren buruan bere egoera aldaturik ikusi ez duena. Zatiketa hau, nahiz eta apur bat arbitrarioa izan, peninsulari dagokionez, gutti gora behera, 400.000 gaixo kroniko dagoela diokegu. Guztiondako 40.000 ohe dadukagula kontutan harturik, garbi dakusakegu gaurko egoera latza.
-- Euskal herrian daduzkagun erotegiei dagokienez, zernolako sikiatria dugu?
-- Barka ezazu, baina Euskal Herriko egoera ez dut sakonki ezagutzen, beraz, ez naiz sartuko galdera honi buruzko asmaketak egitera. Nahi baduzu, Gipuzkoari dagokiona bakarrik aipatuko dizut.
Gipuzkoan, hiru erotegi edo dadukagu: Usurbilekoa, pribatua dena, Donostiako sikiatrikoa eta Santa Ageda. Lehenengo biak egonaldi laburretako gaixoek betetzen dituzte. Santa Agedan, berriz, gaixo sakonen zenbakiak garrantzia izan arren, gehlenbat egonaldi luzetakoa da.
-- Zenbat ohekin konta dezakezue?
-- Probintzi osoan 2.000 ohe dakukagu, guttl gora behera. 1.800 Santa Agedan eta hauetatik 1.200 emakumeendako.
-- Desberdintasun hau, ohekin ematen dela alegla, emakumeen artean gaixotzea errezago dela adierazten al digu?
-- Santa Agedan daduzkagun bi gaixotegietan, sexuari eta Gipuzkoatik datozen gaixoei dagokienez, zenbakia berdina da: 400 bakoitzean. Gainontzeko oheak beste probintzitatik datorren askok betetzen ditu. Esate baterako, emakumeen gaixotegian Bizkaitik datozenen numeroa Gipuzkoakoa bezain haundia da.
-- Santa Agedako errealitate hau inguratuz eta bertoko gaixoen galari begiratuz...
-- Diagnostikoz, ugariagoa eskizofrefrenikoa da, mota guztietako eskizofrenlkoa hain zuzen. Geroxeago, hurbil, erokeriaren era guztiak. Eta Jarraitzen dutenak oligofrenikoa, epileptikoa eta, azken batez, alkoholiko eta sikopata.
Gaixoen zenbaki handi hau medikuntzako beste adarretan ematen ari den aurrerapen hobeagotik eta bizitzaren baldintzak handitu diguten adinaren erdi mailagatik datorkigu. Eta, bestalde, gaixo hauk zaintzeko beharko lirakeen leku egoki eta berezien ezagatik. Askotan erotegi bat haino egokiago geriatrikoa baita. Toki asko betetzen duen honelako jendearendako leku egokiren sortzeak benetan gaixorik dagoenari sinistu ezinezko mesedea eginen lioke, eta, gainera, gaurregun, oheren ezagatik, aproposetako sendabide barik gelditzen denak bere aukera izanen luke. Guzti hau, erotzat dugunak, era honetaz, gaurregun sendagile batek eman diezaiokeen sendabide farmakolojikoarekln konparatuz gutti ala ezer gutti irabazten duenaren oinarritik abiaturik.
-- Gaixotegiak beharrari hurbildu behar zaizkiola esan ohi da, medikuntzako beste zenbait arlotan, behintzat. Sikiatriaz berdina al diokegu?
-- Ezpairik gabe. Sikiatriko handien eragipen txarraz asko hitz egin da, eta gaitzaren iraupenari laguntzen diotela garbi dago. Bestalde, iraupen horrek sendagileak gaixoari egin diezaiokeen bisitaldien maiztasunarekin zerikusirik duela erakusten digute ikasketa fidegarri batzuek. Beraz, ondorio bat atera dezakegu: sikiatriko ttipiagoren beharra. Eta, ondorio honen ondorioz, gaixorengandik ahalik eta hurbilena kokatzea.
Puntu honetaz zenbait froga egin da. Gaixotegietako profesionalek eramaniko diagnostiko eta kontrolarekin beste etxeen beharra garbi dago. Honela ez da gaixoarekin eduki behar den gaixotegitik kanpoko harremana galtzen. Osotasun bezala, ekipo edo talde bat, beharrezko balitz, gaixoaren etxeraino hurbilduko litzateke. Labur esanda eta Gipuzkoari dagokionez, gaurko sikiatrikoak aprobetxatuz, handitu edota berriztu egin daitezke bakoitzean 500 ohe ezarriz, 200 luzerako egonaldia, 200 erdikoa eta 100 sakonendako. Era honetaz, gaurko beharrak beteko genituzke. Geroxeago, dispensario batzu, gaixotegi bakoitzarendako bi esate baterako, eta haren menpean egonen liratekeenak, jar lltezke. Noski, dispensario hauen ezarpena bizilagunen zenbakiak eta joanetorrien erraztasunak markatuko lukete. Gaurko sikiatrikoak indartu beharko genituzke egungo teknikaz, azken sendabideei toki zabala utzirik: sozioterapia, ludoterapia e.a.
-- Hau posible izanen al litzateke?
-- Zeharo posible. Hain urrun ez diren zenbait ereduk erakusten diguten bezalaxe.
Justo Alzuak, gure ustez, hatzamarra, nolabait, zurian jarri du. Sikiatriko eta Erotegietan dauden gizon eta emakume hauk, lehendabizi, gizakumea dira eta askotan, iruditzen denez, gizarteak lege hau ahanzten du.
Mendiaga
18-20

GaiezGizarteaOsasunaPsikiatria
PertsonaiazALZUA1
EgileezMENDIAGA1Gizartea

Azkenak
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude