«Einkor» entrepresari sindikatoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
J.A. Mendizabal Sekretari Nagusiar elkarrizketa

J. A. Mendizabal Sekretari Nagusia mintzo
«Einkor» entrepresari sindikatoa
Elkarrekik o nortasun baten bilakuntzan
Plazaratzeko ordu honetan, EINKOR izeneko Euskadiko Entrepresari Sindikatoa ere, legearekiko betekizun guztiekin berriki azaldu da. Bere lehen aurkezpen ofiziala, prentsa abertzalearen aurrean egin zuen Eibarren, uztailaren 26an. Euskal Herri mailako bulego nagusia ere Eibarren muntatu du.
Geroztik, EINKOR-eko Sekretari Nagusi den Jose Antonio Mendizabalekin mintzatu dugu. Mendizabal, Ekonomiaz «Master tituluaz jabetua da London School of Economics delakoan, eta bi urtetan E.S.T.E.-ko ekanomi irakasle titularra izana.
EINKOR-ek, bere helburu eta jomugel buruzko liburuxka bat prestatzen dihardu, euskaraz zein erdaraz, eta zenbait aste guti barru argitara emango. Tartean, Sekretari Magusiaren aurretiko hitzak, informagarri gerta daitezke.
-- Zertara dator entrepresari sindikato hau?
Giza-Talde Bezai.A Bere Iritzia Azaldu
-- Galdera honek erantzun luze bat eskatzen du, berau baita EINKOR-en arrazoimendu guztia. Dena den, nolabait laburtzekotan, hiru puntu berez ditzakegu:
1.-- Euskal entrepresariek uste dute, giza-talde bezala, euskal gizartean zer esanik badutela, eta iritzi bat azal dezaketela.
2.-- Euska1 ekonomiaren etorkizuna latza da, eta EINKOR-ek bere problematika osoa aztertu nahi luke. Ez langileen sari havzia bakarrik, noski, beste hainbat eta hainbat arlo ere baizik, gestiogintza, teknologia, inbertsioak, industrl-sektore bakoitzeko berezitasunak ikustatu, etab. etab.
3.-- EINKOR, denetariko entrepresa motek osatuko dutenez, sektore eta interes desberdinak bateratu, elkarrexiko nortasun baten bilakuntzan.
-- Zergatik orain bai, eta zergatik orain arte ez, ezinbesteko galdera dirudi.
Gizarte Aldakuntzek Erakarritako Giroa
-- Euskal kerriko entrepresari txikiak bakarrik aritu dira beti. Laguntza ofizial guti izan dute. Sindikato bertikalarekin eta Merkatalgo Ganbararekin ere, benetan harreman guti izan dute. Orain dela bi urte sortu zen elkarren artean batzeko asmoa. Ondoko gizarte aldakuntzek asmo hau gorpuztarazi dute.
Zergatik orain bai, eta zergatik lehen ez? Entrepresarlen artean ezezik, prozedura berbera sumatu da beste zenbaiten artean ere. Oraindik orain, entrepresari batzu linboan daude, beste batzu aurrerakoi diren artean. Beste giza-tatde batzutan ere gauza berdina ikusten da. Dena den, hainbat entrepresarirekin hitzegin eta gero, bataz beste inpresio ona izan dut.
-- Entrepresa txikia aipatu dvzu batlk-bat. Maila honetan mugatzen al da EINKOR sindikata?
-- Txiki eta handi kontzeptoak errelatiboak dira. Hemen mila langi! eko entrepresa bat handia da, eta USA-n aldiz, txikia izan daiteke. Honekin esan nahi dut, hastekoz behintzat, entrepresa mota eta neurri guztitakoek dvtela atea zabalik, gure arauak (ikus Z.A. 698 zenb) onartzeko prest dauden artean behlntzat.
-- Hala ere, EINKOR-ek ccEuskadiko» azaltzen du bere burua, eta gauza jakina da, renbat eta entrepresak hanla...
Euskal Ikuspegi Baten Arauera
-- Lotura hoiekin argi egon beharra dago, posizio erreakzionarioak suerta daitezke-ta. Orain arte, EINKOR-en barruan sartu diren entrepresa guztiak euskal kapitaldunak eta Euskal Herrian baino inbertitu ez dutenak dira, Euskal Herrian bada kanpoko kapitalik duen entrepresarik. Hoitako batere ez da oraindik azaldu, baina, agertuko balitz, berak ikusiko beharko 1uke. Gure arauak gogorrak gerta dakizkioke. Noski, kontuak eskatuko genizkiela, eta nik ez dut esango inbertsio guztiak Euskal Herri barruan egin beharko lituzkeenik, baina bai euskal ikuspegi batez markaturiko plangintza baten arauera.
Entrepresariek «Aurpegi Txarra»
-- Euskal entrepresariak "aurpegi txarra" du...
-- Bai, uka ezinezko da hori, eta bera ere arduraturik dago.
Euskal entrepresaria lan asko egifera ohiturik dago. Lantegi barruan murgildurik, erabaki gogor asko hartu behar izaten du. Goiko laguntzarik gabe, sistimarekin identifikatu gabe... Ez dut esan nahi «mutil onak» direnik, baina bai, ez monopolistak, ez finantziero eta ezta espekulatzaile ere, ez direla.
Hauen eta besteen arteko entrepresarien artean koska bat jartzea eskatuko nieke Euskal Herriko politiko zein bestelako indarrei.
Exenplu bezala, esango nuke, Euskal Herriko alimentazio sektorea, %90 kanpotarren kapitalaren eskuetan dagoela. Euskal entrepresariek beti gauzarik zailenari ekin diote, produkzio ekipoei eta bestelakiei. Irabazi erraz eta askoko sailetan ez gara sartu izan euskaldunak. Eta honetan ere lehen bailehen sartu beharra dagoke.
Inbertitzeko Gogorik Ez
-- Euskal entrepresaria gogaiturik ez ote dagoen esan ohi da. 1968tik aurrera ez omen da entrepresa berririk Gipuzkoan sortu.
-- Nik bi aste daramazkit postu honetan.. Bilera asko izan dut, entrepresari askorekin hitzegin dut, eta bat bera ere ez dut inbertitzeko gogoarekin ikusi. Zergatik arraultza guztiak otarre bakarrean eduki? Zergatik beti Euskal Herri barruan? Era honetako galderak planteatzen hasia da entrepresari bat baino gehiago.
A1de batetik, mundu guztian ere, ekonomi giroa ez da batere erosoa. Bestetik, ekonomi arrazoi hutsak ez direnak ere badira, eta Evskal Herrian areagotu egiten dira. Euskal Herrian kokaturik daudelako salmentak galdu dituzten entrepresak badira. Oraindik orain, alemanek ez dute eskari bat baieztu, Euskal Herria «zona conflictiva»-tzat dutelako, eta produktoak bildaltzeko epeak kunplituko ez diren beldur.
Entrepresariek bizi duten egoera hau hitzetan jartzerik ez dago. Bestalde, produktibitatea jatsi egin da, baita errenta -per capita» ere. Hau, urtebetean edo bitan gertatzeagatik ez da ezer pasatzen, baina hamar-hamabost urtetan gertatuz gero, erabateko dependentzia erakarriko luke, sektore guztien ahulezia. Kontu izan hemen ez dugula natur errekursorik, geure buruak eta eskuak ba!zik.
-- ElNKOR-ek posizio politikoak hartuko al ditu?
-- Gizarte politiko batetan bizi gara, eta posizio politikoak nahi eta ez hartu beharra dago. Hala ere, ez dut uste, oraingoz, azkar asko, EINKOR-ek hartuko dituenik. Lehenengo talde bezala finkatu behar du bere burua.
-- Egotekotan, zein talde edo alderditatik egongo litzateke hurbilen?
Programa Ekonomiko Baten Faltan
-- EINKOR-eko partaideek, nork bere aldetik, nahi dutena hauta dezakete. EINKOR, ordea, ez da oraingoz, honetaz, mintzatuko. Bestalde, ezein talde edo alderdik ez du egin Euskadiko programa ekonomiko bat. E.S.B.-k deskapitalizazioa salatzen du, haina dagoeia baino aipatu ez du egin.
-- EINKOR-ek egingo al du programa ekonomiko bat?
-- Lehenengo, EINKOR-ek talde homogeneo bilakatu behar du, eta hau da, hain zuzen, hemengo nere lana. Giza erakunde bezala sendotzen bagara, indar bat izango dugu, eta estrategia bat markatu ahal izango dugu. Baina hau ez da urtebeteko gauza...
Langileen Sindikatoekin Harremanak
-- Eta langileen sindikatoen aunean zer?
-- Ahalik eta azkarren, langile sindil;ato errepresentatiboekin harremanetan hasi beharra dugu...
-- Zeintzu dira errepresentatiboak ElNKOR-en ustetan?
-- Lejoan kongresoan egin dutenak ez, behintzat.
-- Eta sukursalistak?
-- Hoieki nere hitzegin beharko dugu. Gaur egun gauzak nahiko nahasturik eta ilun daude, baina denbora guti barru argi daitezke. Aukeran, euskal langileen sindikato bat emango genuke ontzat. Zein, ordea? Laster ikusiko da.
-- EINKOR langileengandiko defentsa-erakund bat ote?
-- Bueno, EINKOR ez da langileen kontrako erresistentzi kaxa bat izango. Ez da asmo honetan sortua, eta ezta gero horretarako fondorik izango ere. Hau, oinarrizko printzipio bezala.
Hala ere, EINKOR barruko partaideek elkarren laguntza izango dute, huelgetan bezeroak edo salmentak ez galtzeko, esate baterako.
-- Non geratzen dira mugimendu guzti honetan koperatibak?
BESTE PENTSAERA BAT
-- Koperatibei, zertan ori garen aldez aurretik esan diegu. Gaur egun ez bide dago elkarren artean zer gehiago egiterik. Beste sistima bat da, beste pentsaera bat.
-- Zenbat entrepresa dira iadanik EINKOR-en, eta nola eraturik duzue barne harremana?
-- Ezin dezaket esan zenbat garen, ez baitakit orainez gero bostehun ala gehiago garen. Perretxiko atomikoa bezala hazten ari da.
Sindikato barruan, entrepresa baren, ez baitakit orainez gero bostehun ala gehiago gaven. Perretxiko atomikoa bezala hazten ari da.
Sindikato barruan, entrepresa bakoitzak, txiki nahi handi, bote bana du, oinarrizko printzipio bezala. Hau ez da aldatuko. Bestelako barne-araurik gehienak probisionalak dira eta aldatuz doaz. Orain arte, egitura demokratiko bezala funtzionatu du, eta aurrerantzean, barne-araudia zehaztu eta landu beharko da. Honetan ari gara.
L. A. Aranberri
14-15


GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaEinkor
PertsonaiazMENDIZABAL3
EgileezARANBERRI1Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude