Arrantzale leiotik begira


1964ko ekainaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hondarribiko kofradiako bati elkarrizketa
Arrantzale leiotik begira
Ondarrabi'n, Kepa deunaren egunean ots aundi'ko jaiak ospatzen dituzte
Bertako arrantzaleen kofradia 1361 an ezkeroz eratua da
Muñ ematen dio Euskal Erriak itxasoari, edo itxasoak gure erriari, nai badezute Berdin dator nere esanetara ko. Gure lurraldeak zer ikusia ba-daukala itxasoarekin, alegia. Bai; mendi, baso, zelai, landa alor... Garoa! Ibai, kai auiñ, mare–illeta bizi– itxaso... Kresala! Garo ta kresala. Uxapalarekin kaioa (Gora zu, Txomin Agirreko).
Itxaso ta lur, lur eta itxaso, gazi ta geza zoragarriak.
Ta dana, ortze-sapai urdin baten azpian. Egunez, eguzkia nagusi; lanbro-negartia bazutan. Izarñoak eta illargia zetuan. Ipar-aizea... alditan Aize-egoa noiz nai.
Xoxoa ta marlaxka, berriz ere. Euskal-Erria ta Kantaurria.
Gaurkoan (San Pedro arrantzale gendun ta bere egunotan gaude ganera) utzi zadazute kresalaren gazituan, itxas-ertzean, marinel errian kulunkatzen.
Pasai, Donosti, Orio, Getari, Motriku, Ondarru, Lekeitio, Bermeo... Danak berdinak! Ondarribian bizi naiz ordea. Barkatu. Ta ain xuxen, arrantzale erria izaki.
Emen, Kepa Deunaren egunean (Pello Santua esaten ez naiz asiko), itxas-gizonen artean ots aundiko jaiak izaten ditugu.
Meza nagusira–Done Petri'ren aldarean emana–giza-matil azkarrenak arraunak bizkarrian dituztela, txistularik aintzindari ta Bibiano arrantzaleak ain airoso eraman oi duan ikurrin zar baiten atzetik. Orratx illera luzian txalupa patroi guziak Elizara doazi.
Kofradi bat badugu. Paper zaarrak diotenez, 1361 exkeroz eratua. Kofradiko marinelen animak gaizkatzeko, euren gorgutzen onerako ta ontasunik ugaritzeko sortua. Onelaxe esaten dute kutxa zarrean gordetako paperak. 1595 garrenean Clemente VIIL Aita-Santuak baietsitako Bula bat ere badankate oso estimatua.
Bana gaur Elizan zer gertatzen dan esan nai degu aurrena. Begira.
Meza-Santuaren bukaeran "Veni-Creator" kantatzen dute apaizak. Goteunaren lagantza ta argitasuna eskatuaz. Ostera sakristanian au teskundiak izaten dira. Sei bereizten dira guzien artetik Sei orien artean «paper-ixilla»'ren bitartez "Abad-Nagusia" ankeratzen dute. Iru Abade txiki ta Alkate de mar, bi. Aukeratutakoan "TeDeum" abesten dute, apaizak orain ere, esker-ordanez. Gero "etxafueguak" punpatekoak darietela ta txistu biribilketariak sonu alaia eskeniz, Hermandare'ra, irtendako lekura, bazkun etxera, jeixten dira. Batzarra. Amaikatakoa, ta bazkari ederra bakoitzak bere etxean.
Gero "santiyo" egunean artuko du nagusitza Junta berriak. Kutxa'ren entrega deritza egan arteko jaiak. Ikusgarria benetan. Kutsu aundikoa. Egon onetan kresala ezik... langrosta ederrik izaten da. Arrantzaleak badakite ondo bizitzen. Itxasoa gauza ugaria da! Arteka mizeri aldiak izaten dira, bana denian bon-bon! Oriek lengo kontuak dira. Gaur itxastarra (hay que verlos) ondo ateratzen da. Eta esan bearrik ez dago, asko postutzen gera orregatik.
Zergatik bizi da ondo marinela? Aurrerapen-zalia dalako! Aldi bateko txalupa ta treñera, bela ta arraunak.. jun ziran betiko. Zerena ta brina trixtiak, zurda (nylon)' ri bide egin zieten. Gaur berebiziko onizi ederrak dakusgu kosta guzian. Arrantzalea ez da algerra. Ondarribikoa ez beintzat da. Neguan legatza ta bixigua. Udaberrian bokarta. Udara sarreran atun egamotza. Udaran ega-luzea. Txipirioak noiz-nai. Oso saiatua degu, beraz, Ondarribi'ko arrantzalea. Lan egiten zerbait inguratzen du.
–Aizu, Kaitano, nagusitostarteko arazoak nola eramaten dituzute?
–Gure artean ondo konpontzen gera. Itxasotik zerbait badator gure etxetan ez da goserik.
–Bai, bana, zera, lan-saria nola moldatzen dezute?
–Ondarribi'ko oitura auxe da. Atxematen degan guzitik erdi-erdia barknaren nagusientzat izaten da. Beste erdia tostartekoentzat.
–Amu-arrantza ta sare-arrantza, berdin orduan?
–Ez, ez; Legatza ta bixigua amuz arrapatzen degu. Ikusten dezunez, esku lana da geiena. Orregatik, era ontako arrantzatik, nagusiak eunetik berrogeikoa bano ez du jasotzen.
–Aizu, ta "parte-mutua", zeri deitzen diezute?
–Mutuak ez du itzi egiten «Parte-ixilla» esanta errex ulertuko dezu. Ba, egin zazu kontu, gure motorra amalau gizon gabiltzala. Guri tokatzen zaigun partetik amalau egin bearrean, amabost ateratzen zaigan partetik amalau egin bearrean, amabost ateratzen ditugu. Parte bat, ikusten dezun bezela, ixilla. Gero ori (Ilbeltzatik-Agorra bitartekoa), Amabirjina-besperan partitzen degu. Erriko jaiak baitira. Eta AgorratikAbenduranokoa, Eguerritan. Egun orietan, badakizu, ondo etortzen dira orrelako ostikuak.
–Ta, txakurrena, zer?
–Ixo, ixo!!
–Zer, ba?
-C'est notre argent de poche, monsieur!
–Prantsesez ba aldakizu, ba?
–Bearko. Zuk dakizuna, «artu-emanak» izan oi ditugu guk beste aldeko euskaldun anaiekin (parte-ixilla, au ere), ta arteka... betroiak ezpaitakite euskeraz! ta..
–Zer esan nai dezu ainbestez?
-Frantsesez esan detana. Txakurrena, alegia, gure poltxiko-sosak dirala, ta, ixillean gorde bear izaten dirala onelako gauzak. Bestela galduak giñake.
–Au bai dala orduan «parte-ixilla».
–Ixilla bano ixillagoa. Gure aitonen denboretan txalupa gelenak txakur bat zeramaten itxasora. Askotan punitutako legatza barrura sartzerakoan iges juaten zitzayoten. Txakurrak urera saltatzen zuen, ta legatza egatzatik laister arrapatu. Laurden bat ateratzen zan, «Txakurranpartia» zeritzana. Oitura ura galdu zan, bana txakurrena...
–Zer, zer?
–Txakurrenak jarraitzen duela. Arraia, antxo denboran batez ere, etxera eraman bearrean, geronek saltzen degu, ta... ixilleko tratu batruekin «Boltxa-ixilla» osatu. Gero arteka, «txakurrena» partitu. Onen berri etzaizu komeni jakitea. Utzi zagun bere artan. Atsuak baleki!!
Eta ainbestez, bere-artan utzi bearko degu, guk ere, gaurko berriketaldi au. Ikusten dezun bexela, irakurle, ur-gaziaz bustia da, itsasoko kutsua daukan lantxoa.
Fernando Artola
BORDARI

Ona emen euskal bale-zaleen oroitarriko ikuspegi bat. Euskaldunak beti izan dira marinel iaioak, eta berak izan ziran baleak itxasoan arrapatzen aurrenak Europan. Ongi merezia dute, beraz, Ondarrabia'n jaso zieten oroitarri au. Ondarraibitarrak itxas-gizon trebeak izan dira, ta urrutitik ekarri zituzten baleak itxas-uretan arrantza eginak. Orrialde ontatik bijoakie gure agurra itxas kanpoak beren ontzietan zearkatu zituzten marinal bikain aieri
8

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
GaiezGizarteaIharduerakLanbide tra
EgileezARTOLA1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude