Kanpotik ala barrutik?


1976ko abuztuaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Xabin Unzurrunzaga eta Imanol Murua, Zarauzko Udaletxako bi konzejalei elkarrizketa

Udaletxeko bi gizonen iritziak
Kanpotik ala barrutik?
Xabin Unzurrunzaga eta Imanol Murua Zarauzko Udaletxako bi zinegotzi edo konzejal ditugu. Beren bizitzako urterik gehienak Etxe horretatik urruti antzean bizituak ditugu. Baina azkeneko urteotan barrutik dihardute. Barrutik eta kanpotik lan eginaren eskarmenturik badute, beraz.
Eskarmentu horretaz mintzatuko gara, hain zuzen ere. Zarauzko udalak beharrik asko badu, baina hoiek beste norbaitek haizatuko ditu, Zeruko Argiak laino zabalkunde gehiago duen egunkariren batean. «Plangintza orokor baten faltaz egiten diren okerrak salatzera ez goaz gu. Ezta kamioi nagusiak, herriaren erdi-erditik pasatzen delako, dakarkien itomena aipatzera ere», zioten aho batez eta betez.
-- Zuen eskarmentuaz hitzegin nahi duenez gero, hel diezaiogun zezenari adarretatik: Herriaren aurkakotzat jo izan den eta jotzen den agintearen eustaile eta edertzaile ez ote zarete gertatuko?
-- Galdera hori aspaldikoa da. Abertzaleok Udaletxetik kanpora ibili izan gara urtetan. Ez genuen eskurik zikindu nahi. Ez genuen ustela zenaren edergarri izan nahi. Baina kanpoan geratzeak ere ez zigun mesede haundirik egin.
-- Zerk ala erazi zintuzten jokabidez?
-- Herriak behar zukeen neurrian ez noslci, baina zerbait ihardunak gaituzu herri-lanetan. Ikastolako lehendakari izanak gara bata bestearen ondotik. Guraso Elkartea ere hor ibili ginen. Zenbait tanetarako behar beharrezkoa zen udaletxearen baimena. Hautsak jaten zituen baimena eskatuz sartren genituen paperak. Iseka besterik ez zitzaigun egiten. Er'.bakiak hartzen ziren lekuan eskurik sartzen ez baldin bagenuen alfe"rik a.i ginela ohartu ginen.
-- Gauza haundiak egiteko asmoz sartu ahal zineten?
-- Milagrorik ez genuela egingo bagenekien. Zer lotura eta eragozpen zeuden- baganekien ondo samar. Herriaren aldeko zerbitzu eta lan batzuk aurrera ateratzen saiatzea eta aldrebeskeria batzuei hesia jartzea zen gure helburua. Hirigintzan egiten ziren okerrei atea ixten ahalegindu gara.
-- Zarautzen egin den kultur lanik haundiena ikastola da: laguntza asko lortu ahal duzue?
-- Egia esan behar baldin baduqu Udaletxeak oraindik sos bat ere ez dio eman ikastolari. Agindua dauke eta eman nahi dio. Baina oraindik ez dio eman. Orain arte ez bait du eskuartean era haundiegirik izan. Nonbaitetik dirua atera beharko dugu, baina ezin gintezke ikastolari lagundu gabe gera. Beste ikástetxe guztiei laguntzen diegu. Herriak hain berea duen ikastolari laqundu gabe ezin gintezke gera. 8 miloi eman dituen herriak garbi erakutsi du bere borondatea.
-- Barruan dauden oztopoak aipatu dituzue lehen.
-- Bai, zerbait lortzeko borroka asko egin behar da. Halere ez da beti irabazten. Argi ez bazabiltza ziriak ere azkar sartuko dizkizue. Zenbaitetan, nahiz eta azpijokoaz ohartu, amor eman behar izaten da. Arrairik haundienarentzat gorde behar dira amurik gogorrenal:. Herriarentzat joan-etorri haundiko erabakia denean jo behar dira atzaparkedarik haundienak. Denetarako indarrik ez denean kolperik haundienetarako gorde behar dida indarrak.
-- Udatetxearen barruan ihardun du zue: detozkigun hauteskundeetarako zer iritzi duzue?
-- Udaletxeek zerikusi haundia izan dezakete. Hoien jabe egin behar dugula uste dugu. Jakina, bakarrik ezer qutxi egin daiteke. Bakarka erre egiten da. Beti galduan ezin daiteke luzaz borroka egin. TALDEAN sartu behar da Herriko Etxera. Taldean esanr.lakoen ez dugu talde batekoak edo alderdi batekoak sartu behar dutenik esan nah.i. Herrian diren talde abertzaleek bildu eta zeintzuk sartu erabaki beharko lukete. Honela bakarrlk merezi du udaletxea eskuratzeak. Bestela pailazoarena egiteko arriskua dago. Eta erretzekoa, noski.
-- Aurrera jarraitzeko asmotan?
-- Guraso Elkarteak aukeratuak gara gu, ez gara behatzez izendatuak. Baina herriak askatasun osoz bere ordezkariak aukera ditzakeenean, pozik erretiratuko gara.
-- Bergarako biltzarreaz zer iritzi duzue?
-- Lan askoren fruitua izan da. Gu, biok, erabat haiekin gara. Alkateak irakurritako aqiria ere geure-geurea egiten dugu. Bide horri jarraitu behar gatzaizkio.
-- Ikastola aipatu dugu lehen, beste ikastetxerik ere bada, ordea. Hoiek euskalduntzeko asmorik ba ahal duzue?
-- Hoietan dabiltzan haurren guraso askok beren umeak euskaraz ikas dezatela nahi du. Baina ze»bait moja eta fraile ez da euskaltzaleegi. Buruzplderik badugu, baina ez da erreza hor muturra sartzea.

Herrialde

Zein alderditatik begiratzen zaion
19

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazUNZURRUNZA1
PertsonaiazMURUA1
EgileezHERRIALDE1Politika

Azkenak
Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude