Gipuzkoar mendigoizale talde bat Peru aldera


1976ko uztailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Urbieta ("Takolo") mendigoizaleari elkarrizketa

Gipuzkoar mendigoizale talde bat Peru aldera
Gure artean, eta ez hain gure artean ere, ukatzerik ez dagoen gauza bat, ekintzek salatzen eta aitortzen bait dute, Euskal Mendi Zaletasuna da. Alegia, Euskal Mendizaletasunak badu garrantzia eta indarra. Eta hau baiestean zera nahi dugu gogarazi: Euskal Mendizaletasuna (hegoaldekoa) Espcnia Estatuko lehena dela bazkideei dagokionez (20.000). Kalitateari dagokionez, onenean mailan aurkitzen gaerla agertzean ez dirudi gauzak eta ekintzak okertzen ditugunik. Lekukotasunak ez bait dira falta: gure mendiak noiz nahizko jai egunetan, ikusi besterik ez ditugu. Jendea, kutsadura eto zamtan menpean erortzeke, losaitasun eta bake bila, herrietatik ihesi, mendion gordetzen da. Euskal Mendi Zaletasunaren arruntasun hau ezezik, gogarazi behar ditugu berdintsu euskal mendigoizaleen ezpedizioak: Andesetara, Afrika aldera (Nafarrak Hogar-en), Tximist izenekoak Himmalaya alderuntz, oraindik oruin Xabier Erro Andesetan eta abar eta abar.
Lerro hauen bitartez, eta "Takolori" (Jose Urbieta) egindako sotasaldiakin, orain laster egongo del ezpedizio baten berri eman nahi nuke. Ondoren datorren solasc beraz, mendigoizale hauen asmoak eta helburuak azaltzea litzateke.
Haizak, Takolo, nor zarete ezpedizio hau osatzen duzuenok?.
Ba, denera sei lagunek egindako talde bat gaituk. Guztiok Azpeitiko Lagun Onak Mendi Elkartearen bazkide gainera. Halaz ere, eta zehatzago jakin ezak, esan behar diat, bi donostiarrak direla: Jesus Aiestaran eta David Hernandez. Beste laurok Azpeitiarrak gaituk: Jeshus María Mendizabal (Errexil), J.Luis Orbegozo (Iherra), J uan Mari Seges eta ni.
Ze motatako taldea egiten duzue zeureon artean?.
Ez beste munduko gauzarik, noski. Denon artean lagun talde bat osatzen diagu eta hau duk garrantzitsua. Geure adinak ere ez dituk hain desberdintsuak : bi 39 urtekoak, hiru 25 ekoak, eta ni, erdian, 34 urte dizkiat. Jakingarri ere izango zaik Seges sendagile dugula, Hernandez buru izanen dela, Davidek filmetan eta horrelako gauzetan ihardungo duela eta ni erabiliko ditugun materialen arduradun bezala azaltzen naizela.
Zer asmo dituzue ibilaldi hau hasi orduan? .
Bi helburu bete nahi dizkiagu batipat. Aurrena, Mendi Zaletasunari atxikirik, Salkantay hitzertza (arista) gainditu nahi diagu. Salkantay-ko haitzarte hau Vilcabamba-ko mendiadarrean kokatzen duk. 6.271 metro dizkik. Gure beste asmoa zera duk: jende haien, herri haien nortasunaz eta kulturaz zerbait jabettea. Hortarako eta tehen esan bezala, gure taldean gehiena saitzen ari dena David duk. Bazekiat Amazonas aldeko zenbait etnologorekin harremanak dituela ere. Izan ere, eta nik oso gutxi zekiat hontaz, Salcantay mendi - hau mendi sakratu bat duk indioentzat:-herriaren defentzaile bezala agertzen duk.
Beste ezpediziorik egin al da Salcantay mendira ala zuek zarate aurreneko?
Gauza haundirik ez zekiagu. Dakiguna hau duk: 1.925-ko abuztuan frantzes-amerikano soka-talde (cordada) batek lehenbizi aldiz igo zuela mendi hau. Harrezgero ere, beste saioaldi batzuetan, hamar soka-taldek gainditu diate gailurra. Esan beharra zegok ere beste asko joan direla baina ez dutela lortu heuren asmoa. Azken hauen artean Kasperet ospetsua (Alpesetako Eigger mendia lehenbizi igo zuena) aurkitzen delarik. Guk "kanpamentu base" deitzen zaiotzen zaiona Kastereti jasotako oroigarri edo monumento menpean jarriko diagu. Eta soka-taldeak hiru osatuko dizkiagu.
Zer ikusten duzue oztopo zailen bezala zeuron helburuak lortzeko?
Ba, esate baterako, gauza harrigarririk ez,. Mendian asko ibili eta ibiltzen gaituk: Pirineos aldea dena ezagutzen diagu, bai udan eta bai neguan ; Picos de Europan ere, zerbait ibiliak gaituk eta berdintsu Alpesetan (Mont Blanc, Cervino, Den Gigant Aguja Verde...) Zer esanik ez zegok Euskal Herriko mendiak sekulan ez dituguta despreziatu . Euskal Herriko mendian hasi eta heziak gaituk, beraz, bertan goritu dizkiagu gure mendizaletasunaren sustraiak.
Noiz zarete irtetekoak eta noiz arte iraungo duzue lurralde haietan? .
Uztailaren 7-an -abiatuko gaituk. Aurrenik Madrila eta hemcndik egazkinez Rio Janeiroaino. Hemendik, berdintsu, Limaraino, gero, Cuzcora iristeko. Cuzcotik Mallepatara "lana roveretan" joanen gaituk.
Matematikoki ez zegok esaterik baina gutsi-gora behera nik uste, 35 en bat egun edo mendian igaroko dizkiagu eta gainentzekoak hango herriak eta kulturak zerbait ezagutzen. Ziur ez zeukeat esaterik noiz etxeratuko garen baina, bota zak, hor nonbait abuztuaren hogei aldean.

Iñaki Portilla

Tontor hortatil erori ziren
31-32

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazURBIETA1
EgileezPORTILLA1Kirola

Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude