Lasarteko ikastola berria


1976ko uztailaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Pako Aizpitarteri elkarrizketa Lasarteko ikastola berriaz

Lasarteko ikastola berria
Etxe baten teilatua agertzen hasi da, muino baten gainean, zuhaitz artean. Ikastola ari da ikastetxe berria egiten. Urte Berritarako bukatua izango da esan digu Luis Tapia, etxagileak.
Oso beharrezkoa du Lasarteko ikastolak ikastetxe berria, Sei tokitan sakabanaturik ditu bere haurrak. Batzuk Usurbilgo Kalexarren, besteak Lasarten bertan, han-hemenka, barreiatuta. Usurbilgo udalari, Mai-Onari, Lasarteko mojei, Rekondotarrei Barbe familiari eta abarri gure esker ona agertu nahi genieke ikastolako batzordearen izenean, esan digu Pako Aizpitartek. Izan ere hoiek utzitako lekuetan dabil haur asko. Halere leporaino beteak dira toki guztiak.
-- Zenbat haur dituzue?
-- E.G.B. mailan 37? neska-mutiko ditugu. Hoietatik 69 usurbildarrak dira; 303 Lasartekoak. Eskolaurrean, berriz, 192 dabiltza: 42 usurbildar eta 150 lasartear. 564 neska-mutiko guztira.
-- Gero eta haur gehiago sartzen ahal da ikastolan?
-- Noski. 103 haur berrik eman dute ikastolan sartzeko izena dagoenekoz. Datorren urtean, beraz, 650 inguru izango ditugu. E.G.B. mailan 14 gela izango dira. Azkeneko bi urtetakoekin ez baina beste guztietan bi gela egin behar izaten ditugu adin berninekoekin. Eskolaurrekoentzat 7 gela ditugu: 5 Lasarten eta 2 Usurbilen. Eguberrietatik aurrera ikastetxe berrian izango dira E.G.B.ko guztiak.
-- Haurrak ugaltzen ari dira eta irakasleak?
-- Gezurra badirudi ere irakasleak sortu egiten dira, handik edo hemendik. Maixutza ikasten dutenen artean ikastolarako joera haundia da. Aurten bertan 7 irakasle berrik eskaini digute beren burua talde bezala. Ikasten ari diren garaian, zoritxarrez, ez dute ikastoletan praktikarik egiteko egokierarik. Askotan, zoritxarrez, titulu soil-soila dutenak hartu behar izaten ditugu. Magisterioko eskolan ez bait da euskararik eta euskal kulturarik irakasten. Dena den hutsune hau ere beteko dela uste dugu. Baina bienbitartean ikastolan lanean hasi eta gero bete behar izaten da zulo hori. Gure irakasleak saiatuak dira eta, han eta hemen, dituzten ikastaroetara joaten dira zerbait ikasi nahian. Eskolaurrekoek berek ere «puricultura»ko titulua atera zuten iaz, isil-isilik eta beren kontura.
-- Hezierari buruz eman ahal duzue urrats berririk?
-- Denen lana bateratzeko irakasle bat liberatu zen, zuzendari gisa, iaz. Batzordekoen eta irakasleen artean Prontxio Elortza aukeratu zen egiteko horretarako. Inork uste baino premiazkoagoa zen horretaz arduratuko zen bat. Ikastolaren martxa guztiaz, begi-belarri, arduratu behar duen norbait nahitaezkoa da. Sikolo bat ere erdi liberatu zen iaz. Aurten beste zereginik gabe hortara emana izango da Luis Mari Satrustegi. Beronen lanari esker E.G.B. bukatu duen bakoitzari ondoen datorkion bidea hartzen lagundu zaio.
-- IKASTOLA. gurasoak, batzordea, irakasleak, haurrak, herria, zer lokarri dute?
-- Ikastolaren martxan denak parte hartzea nahi genuke. Herrian txertatu eta itsatsitako ikastola bat nahi genuke. Hau dela eta bilera mordoska bat egin zen Batzorde eta Irakasleen artean. «Giza-gintza eta herrigintza ikastolan» deitu helburu eta antolamendua jarri zen martxan Eguberriak aldera. Baina Michelingo huelgak arazo bereziak sortu zituen eta geldialdi bat egin beharra izan da. Denok parte hartzeko bide bat martxan jarri nahi izan da.
-- Buruhasterik haundiena, halere, ikastetxe berriak emango dizue noski.
-- Batzordeari buruhasterik haundiena, zalantzarik gabe, ikastetxe berriak ematen dio une honetan. Bilera asko, ordu asko eramaten ditu arazo honek. 24 miloiko obra da. Estatuak modu onean dirua aurreratuko digula uste dugu, «gizarterako interesgarritzat» ezagutuko duela bait dirudi. Bien bitartean Aurrezki Kutxei eskatuko diegu. Lan Kide Aurrezkiak onartua du gure eskaria. Besteek ere onartuko dutelakoan gara. Haurren hezierarako ondoen datorren etxea jaso nahi genuke. Diru asko da eta diruari begiratu egin behar zaio, baina ez haurren hezierarako kaltetan.
-- Aspaldiko ametsa egia bihurtzen ari duzue.
-- Orain dela hiru urte erosi genituen 15.000 m2 1.500.000 peztatan. Gurasoen artean bildu zen diru hori. Metro lurra 100 pezta nahiko merke zen. Berehalaxe etxearen proiektoa egiteari ekin zitzaion. Lehiaketa Joakin Monterorenak irabazi zuen. Donostiako sailak eta baserri lurrak direnez gero, hor ikastetxea egiteko, baimena lortzeak denbora asko eraman digu. Baina obrak aurrera doaz. Presupuestoak eskatu eta aztertu ondoan Luis Tapiari eman zitzaion. Gremio lanekin ere berdin egin zen. Ikastolako gurasoen esku geratu dira gehienak. Martxoan hasi ziren lurrak urratzen eta Urte Berritarako bukatua izango dela uste dugu.
-- Herriz herri dabilen ikastolako haur-taldea ezaguna da Euskal Herrian.
-- Algortan, Donibane Lohitzunen, Eibarren, Arrasaten, Azpeitian, Donostian eta Euskal Herriko leku askotan izan da Lasarteko ikastolako taldea. Bixentek eta Felixek ikaragarrizko lana egiten dute. Astean bitan 200en bat haur ihardun ohi dira dantza ikasten. Lehen saria, txapelketa askotan irabazi dute. Hoiek moldatzen dute lhauteri taldea ere. 40 neska-mutikok egiten dute jaialdi hau. Ezaguna da Euskal Herrian.
Herrialde
24

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazAIZPITARTE1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude