Eibarren: Hauzo Elkarteak hedatzen ari

Eibarko Hauzo Elkarteko sortzailetako bat den Fernando Beorlegiri elkarrizketa.

Eibarren: Hauzo Elkarteak hedatzen ari
Berrogeita zortzi urte ditu. Ezkondua eta lau seme-alabaren guraso. Nafarroako Tiebas-en jaioa, ez daki euskaraz baina txiki biak ikastolara bidaltzen ditu.
Pintatzaile zaletasunez, ikasketaz eta erdi-bizibidez. Bere seme nagusi baten eraginak susperturik, Fernando Beorlegi, duela urtebete suma ere ez zezakeen herri ekintza batetan buru-belarri murgildurik ari da.
Arazoa, joan deneko martxoaren 4ean legertatu den Eibarko Hauzo Elkartea dugu. Sortu-ala, egundoko arrakasta lortzen dihardu elkarte honek. Hauzoz hauzo eta kalerik kale bilerak eratzen eta bazkide berriak bereganatzen.
Ondoko eikarrizketa moldatu den :garaian, :seirehun inguru dira iadanik bazkideak, eta kanpaina aurrera darrai. Agian uda aurretik, edota udazkenean seguruenik, lehen biltzar nagusia eratuko da, eta biltzarrak berak zuzendaritza hautatuko.
Tartean,sortzaileen arteko batzorde probisional bat ari da antolakuntza moldatzen, eta batzorde horretako arduradun den Fernando Beorlegirekin mintzo gara, e1karte berri honen hainbat zertzeladaz.
GAZTEEN Ekintza
-- Noiz eta nola sortu zen Eibarren Hauzo Elkarte bat- sartieko asmo eta .ideia?
-- ldeia hau 17-25 urte arteko gazte jendearen artean sprtu zen leh,en lehenik, teologi ikastaro batzutan parte hartu ohi zuen talde baten inguruan batipat. Eragile handienetakoa, San .Pio X par.okiako errektore den Luis Mari Segurola izan zen. Neri semeak eman zidan asmo honen berri, eta interesarazi egin ninduen.
Gazte hauek gogotik ekin zioten lanari, eta ez da harritzeko, gaur egun gazteak baitira -- adineko kezkatsuren bat salbu -- inoren zerbitzutan zerbait positiborik egiteko prest dauden bakarrak.
-- Zer helburu berezirekin sortzen da Eibarko Hauzo Elkarte hau?
-- Funtsean, beste edozein herritako hauzo elkarteen helburu berdinekin. Legeztatutako estatutoek diotenez, herrigintza asatu batetan plantea. daiterkeen arazo guztien promozioa du elkarte horek behineko helburutiat: hauitzaindegiak, irakaskuntia, hirigintza, sanitaria zerbitzuak, kultur saioak, eta bestelako -, arazo sozio-ekonomikoak,,: kanpotarren integrazioa ahaztu gabe.
-- Nola daramazue bazkide kanpaina?
Barne Egitura Bazkideek Errbaklko
-- Gaur egun, eta biltzar negusiak .zuzendaritza hautatu: arte, Gestio Batrorde batek dihardu - zuzendaritzaren nolabaiteko zeregina bstetzen. Gestio Batzorde honen barruan ;sail bat eratu da, bazkide berriak lor ditzan bereziki.
Hiria zazpi eremutan banatu da, eta eremu bakoitzean talde espontaneo bat ari da kanpainaz' arduiaturik. Biltzarrak kalez kale egiten ari dira. Ez dago Gestio Batzordearen aldetiko inolazko agindu, betekizun edota konsig narik. Tilde bakoitzak.erabateko autonomia eta askatasuna du, nork bere gisa eta erara gauzak molda ditzan. Sistima honek sekulako ondorio eta arrakasta izan du zenbait taldetan, eta beste zenbaitetan, ordea, laguntza faltatan sentitu dira.
Dena den, ez bazkide kanpainari dagokionez eta ezta elkartearen beraren barne egiturari buruz ere, ez diogu nahi izan ezerri tauera definitiborik eman.'Ez 'dugu nahi elkarte zehatz eta jakineko bat erabat burutzerik, eta geuk asmatutako produkto hori geure herrikideei eskaintzerik. Nahiago izan dugu ahalik eta gehien gauzak erabakitzeka utzi, bazkideek, elkarte barruan sartu-ala, berena izango den elkartea guztion artean moldatuz joan daitezen. Beraz, puntuak gehiegi lotzeka daude, bazkide kopuru errepresentatibo eta heterojeneo bat lortzen den egunean, biltzar nagusiak bere zuzendaritza eta ekintzá mota libreki erabaki dezan.
-- Dirudienez, seirehun inguru dira iadanik elkarte honetarako bere izena eman dutenak. Zer zifratara iristea pentsatzen duzue, edota beste nolabait esan, zenbaterainoko harrera espero duzue? . "Indibiduoaren Defentsan
-- Joan zen astean bostehun ziren, eta aste honetan seirehun iadanik. Datorren astean erraz izan daitezke ehun gehiago, bazkide berrien kopuruak martxa azkarra baitarama.
Nik esango nuke, bestalde, elkarte honek benetan harrera ona izango duela. Kontu izan, araudiaren hitzen gainetik, era honetako elkarte baten izpiritua ez dela lotura batzu haustea baino. Indibiduoak guztiz manejaturik ikusten du bere burua, agintzaile agertzen direnen menpean. Ez du defentsarik indibiduo soil den aldetik. Ez zaio amorratzea edo elizara sartzea baino beste aukerarik geratzen. Honela, era honetako elkarte baten barruan bere inieresak defendaturik ikus ditzake. Elkartasunean datza bere defentsa, eta are gehiago elkartzea honen zail den egunotan, zeren denok bai baitakigu agintzeko inoren indarrak sakabanatu egin behar direla, masak iritzi batetara iris ez daitezen.
-- Masa hitza aipatu duzu, eta badirudi hauzo elkarteak demografia handia pilatzen diren hirietan sortzen ari direla gehienbat. Masa sentimendu horren inguruan nabarmentzen al da era honetako elkarteen premia?
Etorkizunarekiko Kezka
-- Ez dut uste zehazki hori denik. Ez da jende pilatzearen ondorioa. Agian gehiago dateke angustia kontua, etorkizunarekiko kezka. Lehengo, oraingo eta geroko usadio, sinesmen eta portaeren arteko aldakuntzak sortarazten duen noraeza, aukera-krisia. Funtsean, demografia handia edo txikia izan, kolektibitatearen kezka baten fruitu baino ez da hauzo elkartea. Nahiz hiri handia izan, kezka hori gertatzen ez den tokian ez da elkarterik sortzen.
-- Hala ere, gauzak gehiago zehaztu nahiz, kezkak ez dira bat-batean eta berez berez eragiten. Demografia arrazoia ez bada, hiri barruko sektore, eremu edota hauzo zapaldu eta marjinatuenetan ez ote dira errazago agertarazten?
-- Daitekeena. Goizean ohetik jaiki eta gauez oheratu arte, nork bere burua manejaturik ikusten du. Honela, libre sentitzen den pertsona, manejaturik aurkitzen ez dena edo berak inor manejatzen duena da elkartzeko premiarik ikusten ez duena.
-- Selekzio hori sumatzen al duzue orain arteko bazkide zerrendetan?
-- Egia esan ez, oraingoz behintzat. Kale guztietan ateratzen ari da parte hartu nahi duen jendea. Nik, benetan, denetariko jendea espero dut, beren jarrera konkretu baten bategatik elkarte barruan patxadaz eta eroso senti- tuko ez direnak edo izan ezik. Hauzo elkarte bat, zeredozer bada, antifaszista da. Nor izan daitekeen bazkide eta nor ez, garbi geratzen da.
Herri Ordezkaritzaren Blla
--Beste zenbait herritan ikusi ahal izan dugunez, badirudi hauzo elkarteak udaletxearen erabakien zentsuratzaile ari direla. Udaletxeak errepresentatiboak balira, hauzo elkarteek izango ote lukete zereginik, jaiotzeko arrazoirik? Ez ote dira egiazko ordezkaritza baten ezean sortutako boz-emaileak?
-- Bueno, nik ez dut esan errepresentaturik ez gaudenik. Dena den, erantzuna bikoitza izan daiteke. Hauzo elkarteak martxan ari diren herrietan, inoizko batetan egiazko udal errepresentatiboak lortzen diren egunean, ez dut uste hauzo elkarteak desegingo direnik. Gero ere, era bateko zein besteko interesak erraz suerta daitezke-ta, pribatuak eta beste. Aitzitik, hauzo elkarteak agertu aurretik, herriak politik alderdien bitartez bere burua errepresentaturik ikusiko balu, agian nekez sortuko ziratekeen hauzo elkarteak.
-- Eta Eibarko herriari dagokionez. Badirudi hauzo elkarterik gehienak hazkuntza handi eta azkarreko hiri eta hauzoetan loratzen ari divela gehienik, Arrasate, Ermua edo Bilbo ingurukoak lekuko. Eibar, ordea, ondo nahir gaizki, «egina» dago, aspaldiotan topera iritsirik, estabilizapen batetan abiaturik. Ez ote dator berandu Eibarko elkarte hau?
-- Bueno, duela hogei urte ere eginik zegoen. Plan Orokorra 1959 urtean egin zen. Baina geroztik gehiago egin da, eta egiten jarraituko, agian behar ez den tokietan. Gaur egun giro ona dago, itxura denez, gure udaletxean, baina arrixkua beti dago, aldakuntza, trukea, osaketa, baina azken batean gero eta eremu berde gutiago. Eta hau guzti hau, hirigintza mailan soil soilik, besterik ere badago, noski. Sarri asko Bilboko Errekaldeberri aipatu ohi da, baina Errekaldeberri bat baino gehiago dago gure artean.
-- Bilbo Handiko edozenbat hauzo eta kultur elkerte oinarrizko plataforma bateratu bat eratu dute arestian. Zerbait horrelakorik egiteko posibilitate edo asmorik ikusten al duzue, herri zein eskualde mailan?
-- Herri mailan dudarik ez, hori egin beharra dagoela. Horretan bat joan behar dugu guztiok. Baita eskualde mailan ere, baina elkarren arteko zerbitzu edo azpiegiturarekiko zereginen bat suertatzen denean.
-- Horrelakoak ere gero eta gehiago suertatu beharko, aurrera joko badugu behintzat.
L. A. Aranberri

Hauzo elkarteak beharko herrialde berdea berde jarri dadin
20-21

GaiezGizarteaHerri mugimAuzo elkart
PertsonaiazBEORLEGI1
EgileezARANBERRI1Gizartea

Azkenak
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak negoziazio mahaira deitu ditu sindikatuak ostegunerako eta proposamen “berria” iragarri du

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]


Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


Ertzaintzaren eraso arrazista bat salatu dute Bilboko San Frantzisko kalean

Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.


Merzek ez du eskuratu kantziler izateko gehiengo osoa Alemaniako Parlamentuan

CDU-CSUren eta SPDren arteko aliantzak 328 aulki baditu ere Bundestagen, 310 diputaturen babesa jaso du Merzek astearteko bozketan, gehiengoa lortzeko behar direnak baino sei gutxiago. Lehen aldia da Alemania errepublika federala denetik ez dela kantzilergai bat lehen bozkaketan... [+]


2025-05-06 | Estitxu Eizagirre
Amasa-Villabonako Udala Premier enpresarekin negoziatzen ari da Amasamendiko herri lurretan bi haize errota jartzeko baldintzak

Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola izan den azaldu du.


2025-05-06 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Haitz galdu batzuek baldintzatuko ote dute Asia Ekialdea?

Taiwan eta Japoniaren artean dauden Diaoyu edo Senkaku irlak hizpide izan dira berriro: Txinako kostazaintzako helikopteroek japoniar hegazkin koxkor bat uxatu zuten pasa den larunbatean irlen ingurutik “legez kanpo txinatar aire-espazioan” sartzeagatik. Bost... [+]


2025-05-06 | Antxeta Irratia
Irungo Lakaxita gaztetxeak pintaketa faxistak salatu ditu berriz

Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]


23 eurodiputatuk Europar Batasunari eskatu diote esku hartzeko Askatasunaren Ontzidiaren alde

EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.


Errumaniako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, eskuin muturraren gorakadaren aurrean

Errumaniako presidentetzarako hauteskundeetan Simion eskuin muturreko hautagaiak lortu duen garaipenaren ondorioak azkar heldu dira. Marcel Ciolacu sozialdemokratak dimisioa eman du, ultraeskuinaren hazkundea geldiaraztea xede zuen gobernu koalizioak "jarraitzeko arrazoirik... [+]


Josebe Iturrioz Naizenen biltzarrean:
“Sarritan ikerketa objektu bezala tratatzen gaituzte trans pertsonak”

Naizenek I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko. Egitaraua maiatzak 5 eta 6 artean egin dute eta hitzaldiz josia izan da. Eztabaida eta hausnarketa bateraturako "espazioak sortzeko" ezagutza arlo ugaritan espezializatutako 400... [+]


Bridgestonek kaleratzeen kopurua murrizteko eta horien baldintzak hobetzeko asmoa erakutsi du

Pneumatikoen multinazionaleko langileek elkarretaratzea egin dute astelehenean, Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Sindikatuek enpresarekin izan duten bileran, zuzendaritza prest agertu da kaleratutako beharginen kopurua murrizteko eta kaleratze horien kalte ordaina... [+]


2025-05-06 | Gedar
“Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da”, salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


Eguneraketa berriak daude