Euskal Udalekuak


1976ko ekainaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Euskal udaleku"tako arduradunetako bat den Jexux Mari Arrietari elkarrizketa.

Euskal Udalekuak
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen udalekuaz, ihardun genuen aurreko batean; Iratxen eta Agurainen antolatzen dituenetaz, alegia. Federazioak bakarrik ez ditu, ordea, euskal udalekuak moldatzen. Abaigar, Antzin, Beire eta Bernedo herrietan eratzen duenik ere bada, noski.
Jexux Mari- Arrieta dugu udaleku hauetako arduradunetako bat.
-- Historia-zalea zaitugunez has gaitezen haseratik, Jexux Mari.
-- Euskal Herriari eskaintzen zaion lan isil eta baliotsu hau, orain dela hamarren bat urte jaio zen eta «Euskal Udalekuak» izenaz bataiatu zen.
Gauza, pixkatik hasi zen. Ozaetako jauregi zahar batetan. Hor lo egin omen zuen Loiolako Iñigok Arantzazutik Manresara zihoala. Berrogei mutiko eta bost begiralek osatu zuten lehen talde hura. Zenbait eragozpen eta istilu garaitu ondoan, aurrera jo zen. Esperientzia aberatsa gertatu zen.
Ozaetako gauregi hura utzirik, Saturraranen zabaldu genuen udaleku berria.
-- Sorreraz mintzatu zara, baina aldez aurretik asmorik ez baldin bada, ez da ezer sortzen.
-- Euskal Udalekuak antolatzeko asmoa ikastolako zenbaitengandik sortu zen. Haurrek, ikasturtearen buruan ikasten zuten euskara, udako oporretan asko galtzen zuten, zoritxarrez. Horretaz kezkaturik ziren ikastolek, Batzorde bat bildu zuten, eta Arabako Barrian antolatu zuten udalekua.
-- Zuek ez dituzue ikastoletako haurrak bakarrik hartzen.
-- Garai hartan, haur ttikiak bakarrik ibiltzen ziren ikastolan. Eskotarako adinera iritsitakoan, erdal eskolara joaten ziren. Euskal gehienak, beraz, erdal eskoletan ziren orduan. Ikastoletakoek halako premia baldin bazuten, are eta haundiagoa zuten erdal eskoletakoek. Erdal eskoletakoak ere hartu ziren, beraz, Saturraranen. 1969. urtea zen, oso oker ez banago. Ikastolen Elkarte Batza ere orduantxe sortu zen. Ikastoletakoak ez ziren haurren ardura ezin zezakeela har, erantzun zigun Elkarte Batzak, elkarrizketa askoren ondoan.
-- Berrogei haurrekin Ozaetan hasi zineten.
-- Nafarroako Beiren, klaretianoek duten ikastetxe zaharrean, antolatu genuen bigarrena. Saturraranen eta Beiren, berar. 1970.urtea zen. Geroztik asko indartu eta ugaldu dira euskal udalekuak. Abaigar, Antzin, Beire eta Bernedo herrietan ditugu gaurregun. 1.300 haur bilduko diia leku hóiétara aurten. Gipuzkoatik gehienak, baina Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik eta Lapurditik ere badatoz.
-- Honelako lan neketsu bat helbururik gabe ezin daiteke egin.
-- Baldintza bakarra jartzen zaie udaleku hauetara joan nahi duten haurrei: euskaraz mintzatzen jakin dezatela. Hortik jakin daiteke zein helburu duten: haur euskaldunari bere euskal izate eta nortasuna lantzeko aukera egoki bat eman, haurraren izatera eta egoera ahaztu gabe. E.G.B.ko maila guztietako haurrak hartzen dira udaleku hauetan. Uztail-abuztuan hiru txandatan egiten dira. Zoritxarrez, nahi duten guztientzat lekurik gabe geratzen gara.
-- Helburua garbi geratu da, baina helburua iristeko helbideak behar dira,
-- Gure egitamuak antolatzean, oso gogoan dugu haurraren adina eta egoera. 7-8 urtetako haurrentzat eta 13-74 urtetakoentzat ezin da berdin antolatu udalekua, ez jolas aldetik ez kultur aldetik. Baina helburu hori betetzeko bidea denei ematen diegu.
Jolas, kanta, ipuin, antzerki, zinema eta etxeko apainketa berezi eta egokitu baten bidez saiatzen gara haurrak bere euskal nortasuna lant dezan. Euskal udalekuan lanean aritzen diren guztiak (hutsean egiten dute lan, deus ere jaso gabe) euskaldunak dira eta euskaraz ahalik eta ongien egin behar dute. Euskal giro bat sortzen da horrela.
Giro honetan, haurraren izaera ere aberasten saiatzen gara, pedagogi-bide egokiak bilatuz: haurrak talde giroa onar dezan, haurrak bere irudimena ager dezan, bere iaiotasuna eta ahalmenak osa ditzan. Guzti hori jolas giroan, alaitasun giroan batez ere. Baina zenbait aldiz saio seriorik egiten ez denik ez du esan nahi honek, zenbait kultur gai ematerakoan batipat. Lan serio hori laburra eta noizean behin egina den arren, aski gogaikarri gerta dakioke haurren bati, udan jolas hutsa maiteago bait du.
Kultur bide honi jarraiki, udalekuan bizi duten ingurua ere azgutarazten zaie: inguruetako geografia, ondasunak, jendea, lanak, tresneria, edertasunak... Eta fitxen bidez nahiz diapositiben bidez, Euskal Herri osoaren berri ematen zaie. Honela bete ohi dugu geure helburua.
-- Lan haundia benetan. Laguntzarik eta langilerik ba ahal duzue?
-- Lana haundia da, bai. Baina lankide asko biltzen gara horretarako. Direla begiraleak, direla sukaldari eta gainontzeko langileak. Erakunde ofizialetatik ez dugu laguntzarik ia jaso. Pertsona batek baino gehiagok lagundu digu, ordea, bere diruaz, materialaz eta lanaz. Etxe txukuntzeak, esate baterako, «hauzo lanean» egin ohi dira. Bihoakie guztiei eskerrik beroena Euskal Udalekuen izenean.
Gure ustez eta gogoz, Euskal Herriari eta, bereziki, euskal haurrei zerbitzu bat eskaini nahi diegu, gure Herria goratzeko eta aberasteko saiaketa honetan.
Herrialde
18

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude