"Erria" Euskal Egunkariaz


1976ko maiatzaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Santiago Aizarna kazetariari elkarrizketa.

Santiago Aizarna, Mintzo
"Erria" Euskal Egunkariaz
Talde bat, euskal egunkari bat egin nahirik zebilela, zurrumurruak eta esamesak aspaldi zabaldu ziren. Orain, ordea, telebistak eta erdal egunkariek ere eman dute berria, ARITZ elkarteak ERRIA deitu egunkari bat argitaratzeko asmoak ditu. Eta Santiago Aizarna omen legezko zuzendaria.
Kazetaritzan dihardu aspaldidanik Santiago Aizarnak. -Nik berandu atera nuen kazetari titulua. Bestek berotuta atera nuen. Nik neuk ez nuen honelako asmorik. Egunkari batean lan egiten nuen lehendik ere. Titulua ez zitzaidan beharrezkoa iruditzen. Musikaz idatzi behar duenak gai hori jakin behar du, politikaz idatzi behar duenak politika. Zertaz idatzi behar duen hartaz jakin behar du kazetari batek. Filosofia eta Letrak egina nintzen ni; oso erraz atera nuen kazetari titulua. Baina, ez dut uste, gauza haundirik eman zidanik. Hemen, izan ere, kale-garbitzaile izateko ere titulua behar da.
Halare kazetari-eskola eta tituluen aurka naizenik inork ez beza uste izan».
Erraz hustutzen du barrua Santiago Aizarnak. Pentsatzen duena esaten du. Dakiena esateko gupidarik ez du. «Eskolara hasi nintzenean ez nekien erdararik. Dena buruz edo memoriaz ikasi behar izaten nuen. Istudio guztiak gaztelaniaz eginak ditut nere kideko guztiek bezalaxe. Badakizu zer garaitakoak garen. Orain ari naiz, berriro, euskararen jabe egiten».
-- Euskaraz argitaratu behar den «Erria» deitu egunkariaren zuzendari zarela irakurri dut.
-- Orain dela urte bete aipatu zidaten. Nik egin dezakedana edonork egin dezake, baina, ondo badakizunez, legeak tituludun bat eskatzen du horretarako. Honelako eginkizun baterako ezin nintzela ukatu, iruditu zitzaidan. Euskaraz dakigunak ez bait gara asko. Baiezkoa eman nien.
-- Argitaratzen, noiz hasiko zarete?
-- Nik, egia esan, gauza gutxi dakit honetaz. «Aritz» elkartearen buru Manolo Oñatibia da, buruordeko, berriz, Joxe Murua. Guzti honen berri hoiek emango lizukete ongi. TeIebistan eta egunkarietan egun hauetan harrotu da kontu hau, baina berririk ezer gutxi dagoela uste dut honetaz. Baimena eskatuz paperak aspaldi sartu ziren. Bairnena noiz lortuko den? Inork ez daki hori. Baimena emate hau asko luza daiteke. Gauza garbirik ez diezazuket esan. Gure esku ez den erabaki batetik zintzilik dago guztia.
-- Nolako jendea beharko dela uste duzu?
-- Itzultzaileak behar dira batipat. Ajentzien bidez eskuratzen ditu egunkari batek munduko gertaeren berriak. Gaztelaniaz idatziak heltzen dira teletipo gehienak. Bakarren batzutan ingelesez ere bai, inoiz inoiz alemanez ere iristen dira. Baina gehienetan gaztelaniaz bakarrik. Idazkolan edo redakzioan denak, izenburuak jarri beste lanik ez du. Baina euskarazko egunkari batean euskarara itzuli beharko dira denak. Lan hori azkar egin behar da, berriak etorri ahala. Eta jakina, hori guztia esaldi laburretan eman behar da, ez eliz-hizkera batean. Hiru edo lau itzultzailek etengabe lanean ihardun beharko dute, beste zereginik gabe. Eta gehiago badira hobe. Lan izugarria izango da hori.
--Zenbat jende denera?
-- Ajentzien bidez egin daiteke asko. Egunaren 24 orduetan gertatzen diren berriak eman ditzake ajentzia batek. 24 orduko gertaera eta berrien tratua egin daiteke. 12 orduko kontratua ere egin daiteke. Berri laburtuak eta aukeratuak ematen dizkizute orduan. Erreportajeetarako ere egin daiteke beste tratu bat. Baina guztia ez daiteke ajentzien bidez egin. Bertako gauzen berri eman behar du euskal egunkari batean. Horretarako ere jendea behar da.
-- Ajentzia bakoitzak, zenbat diru eskatzen du?
-- Horretaz ez dakit deus ere. Ni ez nago horretan sartua. Zertarako gezurra esan. Ajentziei ez ezik beste idazle eta kazetariei ere ordaindu behar zaie, ordea. Borondate hutsezko lanekin ezin daiteke egunkari bat egin. Igandeko euskal orria ateratzen hasi ginenean, garbi esan nion «La Voz de España»ko zuzendariari: «zerbait ematen ez bazaio idazleari, nik ez diot inori lanik eskatuko». Eta halaxe, 500 pezta ematen zaio bakoitzari.
-- Idazleez aparte, maketagileren bat ere beharko duzue, noski?
-- Egunkari gehienetan da maketagile bat, orrialde bakoitza ondo antola dezan. Egia esan, zenbait orrialde kazetariok geuk egiten dugu. Bakoitzak berari dagokion orria antolatu ohi du, maketagilea ez bait da denera iristen.
-- «Aritz» elkartea, «Erria» egunkaria. Ortografiaz zatigarri diren bi hitz aukeratu dituzue. «Herria» deitu astekari bat ere bada Ipar Euskal Herrian.
-- Ez da nere kontua izan. Hori guztia erabakia eman zait neri. Ortografiagatik nik ez dut inor baztertzen. Nere esku den igandeko euskal orrian H-dunak ere berdin hartuko nituzke. Ez da nere gustokoa, baina ni ez naiz itsu-itsuan horren aurka.
-- Egunkari bat aurrera ateratzeko, idazkera guztitako jendea hartu beharko litzatekeela uste dut nik.
-- Baita nik ere. Nere aldetik ez zaio inori aterik itxiko. Baina hori ez dut uste erabat zuzendariaren esku denik.
-- Etorkizun ona ahal du euskal egunkari batek?
-- Etorkizuna ez diot bat ere erosoa ikusten. Gipuzkoako erdal egunkariak Gipuzkoara mugatzen dira. Euskal egunkari bat Euskal Herri osora zabal daiteke. Bestalde, pentsaeraz ere oso mugatuak dira erdal egunkariak. Euskal egunkariak, ondo egiten baldin bada, sail haundiagoa har dezake. Baina halere neketsua ikusten diot etorkizuna. Ez gaitezke katalanekin konpara. Katalanez mintzo direnak euskaraz mintzo garenok baina askoz ere gehiago dira. Hizkuntza idatzia gehiago landu dute. Eta latinkume denez, ez ditu gureak dituen oztopoak.
-- Egunkari batentzat ez ote da goizegi?
-- Agian bai. Baina gure herriak behar du egunkari bat, gure herriari zor zaio euskal egunkari bat. Noizpait sartu behar zen putzuan. Hauxe izan daiteke, agian, une egokia. Nork daki? Dena den, neuk ere asko pentsatu dut baiezkoa eman baino lehen. Orain arteko lantegia utzi eta etorkizuna ilun duen lantegi bat hartu behar dut. Bizitzeko ogi kozkor bat gero ere, han edo hemen, beti izango da, noski.
Herrialde

23
Kontuz ezkerrarekin

GaiezKomunikabidPrentsaEuskaraz pr
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakErria
PertsonaiazAIZARNA1
EgileezHERRIALDE1Komunikabid


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude