B. Bakaikoarekin Hizketan


1976ko maiatzaren 30an
B. Bakaikoari elkarrizketa.

B. Bakaikoarekin Hizketan
Ziur aski, izen hau ez da guztiondako ezaguna, baina gehienok irakurri izan ahal ditugu, inoiz behin, bere artikuluak. Bere lana, geroago eta gehiago hedatzen ari da euskal kultur arloan, eta interesgarri iruditu zaidalako, izan dudan lehen aukeran ondoko elkar hizketa moldatu dugu biok. Dena jaso dudan erara jarri nahi izan dut, honela eritziak biziagoak direla uste baitut.
-- Zein duk B. Bakaikoa?
-- Berastegiko hauzo batean jaioa nauk, Ameraunen konkretoki. Han eman nizkian nere lehenbiziko urratsak, Plazaola trenak botatzen zuen poluzioak bakarrik ikutu ninduan nere haurtzaroan, beste dena Leizaran hibaiaren eta haizearen ashatasun hotsa besterik ez nian nabaitu. Gero, hazten ari nintzen arabera, nere askatasunaren jabe egiten joan beharrean, gizarte libro batek eskatzen duen bezala, opresioaren eta askatasun ezaren haizeak jotzen hasi zitzaizkidan, zazpi urterekin Leitzako monjetan hasten zelarik nere opresio personala. Orduz gero, gauza asko gertatu dituk nere bizitzan, zeren, nere ttikitango askatasun egarriak itto egin nahi bai zaizkit, eta ni horren bila bideak zabalatzen saiatu eta saiatzen ari nauk, lehenbizi inkonszienteki eta orain konszientexeago, nere ustez.
-- Zeintzu dituk hire ikasketak?
-- Lehenbizi Maestria egin nian Deustuko Salesianotan, han galdu nian ttikitan fraileek eta monjek utzi zidaten nortasun pixka. Gero Perito egin nian Donostiako eskolan eta hor, Andoaingo eta Herri Gaztediko lagun batzuei esker, nere nortasuna berrirabazten hasi ninduan, Euskal Herriarena zihoan bezala.
Garai hartan bota nizkian nere oraingo pentsamoldearen oinarriak. Orduz geroztik, puntu hoiek desarroilatu besterik ez zetiat egin, gauza berriak deskubritu ditudalarik prozesu hortan.
Hurrengo urratsa Ekonomia ikastea izan huan eta aurten, Londresen, posgraduen kurso bati jarraitu niatzaiok, eta honekin erabat Euskal Herrira itzuliko nauk ahal den neurdan bere zerbitzuan jar nadin. Irakasketa ofizialetatik at, nik neureak egiten saiatu nauk; batipat, ekonomia marxista, soziologia, eta politika ikasi dizkiat. Irakasketa hauk izan di tuk denbora gehkena eman didatena eta gehiena ikasten saiatu naizena.
-- Nola mugitu haiz, orain arte, euskal kultur arloan?
-- Alde batetik politika mailan mugitu nauk, euskal militanteei formazioa ematen, batipat, ekonomia mailan. Gero Anaitasunarekin zenbait artikulu politikorekin kolaboratu nian, orain dela laupabost urte. Nere helburua garai hartan zera huan: euskal gazteriaren artean ideia autoritarioak goitik behera sartzen ari zirela eta hori gogorid Lritikatzen saiatu ninduan bai gizarte zientzi mailan baita politika mailan ere, eta ideia libertarioak botatzen saiatu ninduan, hainbeste falta zaizkigunak Herri bonetan! Lehengo urtean ZAra idazten hasi ntnduan eta oraindik hor jarraitzen diatArtikulu batekin Euskal Ekonomiari buruz, beste aldeko aldizkari batean ere kolaboratu diat. Hortik at, Jakineko hiztegi ekonomikoan ere parte hartzen ari nauk; ez zektat noiz aterako den baina... Beste aldetik, zenbait hitzaldi pueblo emanik nauk euskal kultur asteetan, euskal ekonomhari buruz. Hortik aparte, zenbatt poesia egiten ere saiatu nauk, pertsonaren beste dimensio bat desarroilatu nadd dudalarik.
-- Nola ikusten duk Inglaterran, kezkarik bada bederen, Euskal Herriko arazoaz?
-- Inglaterian «demokrazia» erabat instituzionalizatuta zegok, eta jendetzak «demokrazia» horretan ez dik parte' hartzen, boza-kutxetan papera emateaz aparte. Orain arte, hemen jendea inperioak ekartzen dituen apurrekin bizi izan duk, eta lozorro' batean murgildurik zeudek. Jendearen artean komunikaziorik ez zegok. Komunikazioa erakunde ofizialen artean zegok. Orduan, erakunde hauetako batek postura ofhial bat, burokratiko bat, hartxen badu, ondo. Mitin bat antolatuko dik eta mitin horretara erakunde horretako mafia bateko jendeak foan beharko dik, buruzagfak esaten duelako, alegia. Joateagatik gastuak eta dietak izanen dizkik; mitin horretan hitz ederrak izanen dizidk, ' baina urrengo egunean gauzak berdin )arraituko dituk.
Hemendik aztertuta, ingeles proietargoaren erantzun gutti espero genezakek oraindik, zeren klase kontztentziarik ez baita, eta guttiago gu bezalako Herri ttipi batez arduratzeko.
Horko egunkariek, Euskal Herrian bost langile hil direla eta honelako berriez at, ez diate ezer gehiago esaten, Herriaren «terrorismoa» kondenatzen ez dutenean. Beste aldetik, nahiko problemak zeuzkatek Ulster eta Eskoziarekin eta ez duk, beraz, oso normala euskaldunen alde jokatzea. Gainera, «demokrazia» formala duen erresuma batetik eta faszista duenetik ez zegok hainbesteko diferentziarik, eta hori hemen garbi ikusten duk.
-- Zaila dela bazekiat, baina zergatik ez haiz ausartzen gure herriak dituen ekonomiazko arazorik handienak aipatzen?
-- Lehenbiziko punturik garrantzitsuena gure ekonomiaren dependentzi osoa duk. Euskal Herria ez duk bere ekonomkaren )abe eta ezta ere Euskal Herriko klasea, zeren hau egia izanen balitz Euskal erresugm bat izanen litzateke, nahiz eta hemen )aiotako eta euskal arrazako gizonak izan entrepresa askotako nagusiak; baina, hemen ezin defendituko diagu teoria razista bat.
Beste puntuak honen ondorioak besterik ez dituk. Lehengo mendean ingelesen zerbitzutan zegoen bezala, orain Espaiaiako oligarkiaren eta multinazionalen zerbitzutan zegok. Momentu honetan oligarkia honi -- eta berdin multinazionalei -- ez zaiok interesatzen Euskal Herrian industriarik egotea, herri gatazka gogorra delako; orduan, oztopo guztiak ipiniko dizkik hori horrela gerta dadin. Hor zegok entrepresetako teknikak ez berritzea eta azpiegiturari jaramonik. ez egitea.
Produzio zuzeneko esku-lana behar dela. Hor diagu Eushd Herria eskola profesionalez teknikaz beterik; orain, zaharkoi sistimari lagunduko dizkionik ez du ipiniko, hots, filosofiako fakultade bat e.a.
Orduan, zer gertatzen da? Euskal Herriko produzio indarrek freno bat topatu dutela bere bilakaeran. Hemengo gainegitura oztopo duk indar hoiek desarroila daitezen, horretarako beste erakunde bat behar baita. Gainera, Euskal Herria, munduan lehenbizitakoa izan duk industrializatzen, baina Mendebaleko erresuma guztiak, orain, aurrerago zaudek, gu baIno; gure ekonomia hirugarren munduko erresumak harrapatzen ari dituk, Euskal Herrian oraindik egiten diren inbersioak erresuma hoietan egiten baitira.
Azkenik, gure hirugarren sektorea herri kolonizatu guztiena bezalakoxea duk.
-- Nolakoa izan daiteke politikazko euskal estrategia?
-- Lehen esan dudan dependentzia horretatik atera nahi badiagu, Herri bihurtu beharko diagu, hemengo ekonomiaren jabe; hori euskal sozialismo independiente baten barruan lortuko diagu, beste era guztiak utopikoak baitira esperientziak mundu guztian erakusten digun bezala. Horretara iristeko bideak bilatu behar diz1dagu, Euskal Herriari egokiak zaizkionak. Ereduak ere bazetiagu: hor zegok Txile eta hor zeudek Vietnam eta Angola. Lehenbizikoak bide bat hartu zian sozialismora iristeko eta orain faszismoa begok; besteek beste bat eta sozialismo iraunkorra zegok; egizaleak izan gaitezen eta ekin dezagun aurrera.
Nere ustez, egun baduk Euskal Herrian zenbait alderdi edo erakunde politiko, lehen aipatu ditudan helburuak lortu nahiaz eta elkartzeko lokarririk bazegok. Orduan, hortik joanen duk gure bidea. Talde hoik animatzeko ere bazegok zenbait organo ideologiko edo aldizkari; hauen funtsa ere oso garrantzitsu eta beharrezko ikusten diat. Zer esanik ez, euskal kulturak duken garrantziaz helburu hoiek lortzeko. Orain ongi, sortzen diren erakundeak eta gizarte berria piramidalak izan ez daitezen, horizontalak baizik; eta hori lortzeko eguneroko bizitzatik sistima autoritario guxtia kentzen eta saiatzen saiatu behar geniake.
-- Nola ikusten duk Euskara eta Euskal Herriaren etorkizun kulturala?
-- Aspaldidanik entzun ditudan hitzaldiak eta, berdin, irakurri ditudan artlkuluak euskara eta euskal nortasunari buruz oso ezkorrak edo pesimistak izan dituk. Historiaren azken urte hauei begirada bat ematen bazioagu ere, hori berdina sumatuko diagu errealitatean. Hala ere, ni oso baikorra sentitzen nauk, zeren Euskal Herrian geure nortasuna galtzen ari garela konsziente gaituk eta horrek ematen ziguk indarra borrokatzeko, geure nortasun hori gal ez dezagun.
Munduan gu bakarrik ez gaituk gatazka horretan murgildurik gaudenok. Bazegok erresuma aurreratuetako gazterien artean beren OSABENGANA joateko tendentzia bat. Orain jende gehiena, eta batipat gazteria, hiri handietan bizi duk eta gehienok bazeukatek osaba edo familiarren bat hiritik kanpora; paristarrak Bretainan edo Okzitanian izanen dizkie. Osaba honen bizitzak eta kultur desberdinak zeharo markatzen dizkiate gazte hauek, eta beren earbasoen» bila hasten dituk, hots, beren nortasunaren bila eta nortasun hori indioen artean edo kultur zapaldutako herri batean topatzen diate. Ondorio bezala, hor ikusten duk Ipar Amerikanoen artean indioengana joateko gogoa; Hego Ameriketan indioen kultura bizkortuz joatea e.a.
Euskal Herriko gazteriak oraindik ez dik moztu bere oinarrizko nortasunarekin, bere arbasoen kulturarekin; konszientea duk horri buruz, eta beste herri hoietan baina errazagoa nortasun hori bereganatzea. Hala eta guztiz, nik jendeari herri ttipietara gehiago zabal dadin eskatuko niokek eta kultura gordetzen duten jende zaharragoarekin kontakto ugariagoak eduki ditzala geure nortasuna sakontzeko eta finkatzeko egoki baita.
Ekonomilari, politiko, saialari, poeta... Guzti hau gazte batengan. Ezpairik gabe, bere lana probetxugarri izanen zaio barruan daraman herriari. Etorrera ona opa diogu,
Mendiaga
10-11

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazBAKAIKOA1
EgileezMENDIAGA1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude