Retegi eta Lajos


1976ko maiatzaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñaxio Retegi eta Julian Lajos pelotariei elkarrizketa.

Retegi eta Lajos
Retegi
6 urtetan, errezkadan, izan da txapeldun Iñaxio Retegi. Aurten ez du, dirudienez, txapelarekin geratzerik izango. Eskuan min du Retegik. Maiatzaren 23an ez dezake inolaz ere joka. Federazioak, berriz, partidua ez atzeratzea erabaki du.
-- Federazioaren erabakia zer iruditzen zaizu?
-- Oso txarra. Ez nuen espero. Honelakorik gerta zitekeenik ez nuen behin ere pentsatuko.
-- Txapela noiz jokatu txapeldunak erabaki behar lukeela, uste ahal duzu?
-- Horrenbesteraino ere ez. Neurri batzuk behar dira, noski. Baina eskuko operazioa izan duen batek arrazoirik aski baduela uste dut partidua atzeratutzeko. Eta midikuaren agiria agertzea nahikoa behar lukeela iruditzen zait, Federazioak partidua atzeratzeko erabakia hartzeko. Erabaki zorrotza hartu duela deritzat, zorrotza eta okerra.
-- Hilaren 23an ez duzu, beraz, jokatuko?
-- Inolaz ere ez. Ez nezake joka. Maiatzaren 17an gaude eta ezkerraz ez dut pelota bat ere jotzen oraindik. Bihar esango dit midikuak ezkerrar jotzen hasi naitekeen ala ez. Oraindik ez dut midikuaren baimenik ezkerraz entrenatzen hasteko, igandean nola aterako naiz, bada, pelotara?
-- Jokatuko bazenu ez ahal zinake hobeto geratuko?
-- Ez. Gaizki jokatzekotan nahiago dut ez jokatu. Ni beti ondo paratutakoan atera naiz pelotara. Parregarrikeriarik egiterik ez dut nahi izaten. Eginahalak egitea nahi izaten dut. Txapelketa batean diru asko jokatzen da, gainera. Tartean horrenbeste diru denean ni ez naiteke axolakabea iran.
-- Lajosek aldi ona du. Irabazteko asmorik bai ahal zenuen?
-- Bai, konfiantza haundia dut neure buruaz. Ez dut uste galduko nuenik. Lajosek aldi ona du. Baina Lajosek eta nik, biok, onenak emanda gaude. Orain baino hobeak izan ginen biok ere. Hemendik aurrerra milagro gutxi egingo dugu, bai hark eta bai nik. Lehengo markak baino hobea egitea zaila da. lehengoari eustea ez da gutxi.
-- Txapelketa ez jokatzeak kalte haundia ahal du zuretzat?
-- Ikaragarria. Kondiziotan ez nagoelako txapela galtzeak pena ematen dit. Baina kalterik haundiena jendeari egiten zaio, jende pelotazaleari. Azkenean txapelarik jokatzen ez den txapelketa bat motza gertatzen da. Txapelketarik jokatzen ez den urtea tristea da pelotazaleentzat. Pelotazaieek dute kalterik haundiena. Aintzakotzat gehiago hartu behar ziren, beraz.
-- Federazioak, hobeto pentsaturik, beste zerbait erabaki dezakeela uste ahal duzu?
-- Hala nahiko nuke, behintzat. Nere onagatik eta pelotazaleen onagatik txapelketa hau jokatzea nahiko nuke. Horregatik jo dut jo nezakeen bazter guztietara. Federazioak berriz hobeto pentsa dezala nahiko nuke eta beste erabaki bat har dezala. 23an jokatzeko ez naiz gauza. Hori ez da nere erruz gertatu.
Iñaxio Retegik txapela jokatutakoat1 galdu nahi luke, ez jokatu gabe. Izugarrizko pena du ezina gertatzeaz. Federazioak oraingo honetan amore emango balu gerorako kalte haundiak sortuko ote lirateke? Eliza ama santak bezalaxe pelotak ere baditu bere jakintsuak.
Julian Lajos
Pelotari saiatua da Julian Lajos. Bestetatik joera desberdinekoa. Aldi ona du azken garai honetan. Sasoiko mutil gazteak bazterrean utzi eta azkeneraino iritsi da. Retegiri txapela jokatzeko prest dugu.
-- Txapelketako partidua ez atzeratzea erabaki du Federazioak, zer iruditzen zaizu?
-- Erdaraz mintzatuko natzaizu. Barka egidazu. Larraintzar, nere jaioterrian, euskaraz badaki jendeak, baina nik ez dakit, zoritxarrez, euskaraz hitzegiteko hainbat. Ulertu egiten dut, baina ezin naiz mintzatu.
-- Federazioko erabakiaz zer?
-- Nik ezin nezake horretaz ezer esan. Erabaki hori hartu du. Zergatik? Hori Federazioak berak esan beharko dizu.
-- Eta Retegik hartu duen erabakiaz zer pentsatzen duzu?
-- Horretaz ere ez naiteke mintza. Ni ezin naiteke besteren barruan sar. Hori ere Retegiri galdetu beharko diozu. Ni ez naiz nor besteren erabakiak neurtzeko.
-- Iñaxio Retegiri irabaziko zeniokeela uste ahal duzu?
-- Ez dakit. Baina eginahalak egin gabe ez nintzateke geratuko.
-- Sekulan baino hobea omen zaude.
-- Sasoian nago, baina orain baino hobea izan nintzen. Guk ez dugu gora egingo honetaz gero. Guk egiten duguna beheta egingo dugu.
-- Zenbat urte dituzu?
-- 36 urte ditut. Retegik baino hiru gehiago. Ez naiteke hobetu, beraz.
-- Zer nahiago duzu: jokatu gabe txapeldun geratu ala jokatu eta galdu?
-- Nik, egia esan, jokatu egin nahi dut. Baita galduko badut ere. Jokatu gabe txapeldun geratze hau tristea da, benetan.
-- Jokatuko dela uste ahal duzu txapelketa hau?
-- Ez dakit ezer. Erantzunaren zai nago. Ez dakit beste erabakirik hartuko duenik Federazioak. Dena den nik jokatu egin nahi nuke. Irabazia kendu nahi nioke txapela.

Julian Lajosek txapelketako partidua jokatu nahi luke. Retegik ere bai.
Pelotazaleek ere nahiko lukete, noski, partidua ikusi. Zer erabakiko ote da?
Mutiozabal
19

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazLAJOS1
PertsonaiazRETEGI1
EgileezMUTIOZABAL1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude