Lidia Falcón eta emakumeen arazoak


1976ko maiatzaren 23an
Lidia Falcón feministari elkarrizketa.

Lidia Falcón eta emakumeen arazoak
Orain dela 2 urte ikusi nuen, Lidia Falcon lehenbizikoz erdal izparringietan; bertan jakin nuen espetxeratua izan zela ere. Urte bat da espetxetik atera zutela, bainan ez da oraindik libro, probisionala da bere libertatea.
Maiatzaren 14ean, joan zen ostiralean, Donostiara etorri zen emakume hau hitzaldi bat ematera. Azkenengo mementuan hitzaldia ematea debekatu egin zioten.
Lidia Falcon emekume bitxi bat da, bere hitzak harrigarriak, ulergaitzak eta maiz gogorrak sentitzen diro, nahiz beti emakumeen askatasunari buruari.
Lidia Madrilen jaio zen; ama Madrikoa du, aita Perukoa. Lau urte zituenez gero Barzelonan bizi da; katalana badaki eta, dioenez, katalana da. Deretxo eta periodismo karrerak eginik ditu. Sei aldiz espetxeratu dute. Ezkonduta bizi da. Bi seme-alaben ama da. Emakume gazte da oraindik. Idaz lanean aritzen da eta liburu hauen egilea da: «Derechos civiles de la mujer», «Derechos laborales de la mujer», «Mujer y sociedad» eta «Cartas a una idiota española».
«Colectivo feminista», delako mugimenduan parte hartzen du.
Amaia Lasa.-- Noiz eta nun sortu zen «Colectivo feminista», delako mugimendua?
Lidia Falcon. -- «Barzelonako Kolektiboa», emakumeen elkarte unibersitariek egindako komisio feministatik sortu zen; izena, joan zen abenduan egin genituen batzar batzuetatik datorkigu; Madriden, beste talde batekin elkartu ginen; beren izena «Seminario Colectivo Feminista» zen; oso izen egokia zela guretzat pentsatu genuen; azkenik guk ere «Colectivo Feminista» izena hartu genuen.
A. L.-- Zein dira mugimendu honen helburu garrantzitsuenak?
L. F.-- Mementu konkretu honetan ideologia femenista bat sortzea; ideologia honen sortzeak, helburu batzuk ezartzea, programa bat egitea, taktika eta estrategia bat egitea darama. Emakumeen arazoa klase arazoa bezala ikusiko litzateke; ere kontutan izanik erlazio sexualak, emakume eta gizasemeen arteko erlazioak etaerlazio hauetatik sortzen diren kontradikzioak. Oraingo eta geroko helburuari begiratuz baita burruka taktiko bat ere.
A. L.-- Noiztik zara zu feminista?
L. F.-- Hamabi urtez geroztik, emakumeei buruz idatzi eta lan egiten dut, orduz geroztik, hitzaldiak cmaten ditut, artikuluak eta liburuak idazten, emakume desberdinekin biltzen.
Orain urte asko, gutti eta bakanak ziren feministak eta beti legislazio eta kodigo penalaren erreformismoari buruz tratatzen genuen. Geroago, 1968 urtean, lan masiboagoak egiten hasi ginen; honen ondoren beste talde batzuek elkartzen joan ziren; batzuetan emakume demokratikoen mugimenduen artean parte hartzen zen; bestetan talde autonomoak izaten ziren. Gero, 1972 urtean, emakume unibersitarioaren elkartean sartu ginen eta, gaur arte.
A. L.-- Bada «Mujeres Universitarias» deritzan beste mugimendu bat, baina zuek beste mugimendu bat sortu duzue. Zergatik?
L. F.-- «Mujeres Universitarias» mugimendukoa izateko unibersitarioa izan behar duzu; guk ez dugu emakume unibersitarioarekin bakarrik lan egin nahi.
A. L.-- Zergatik uste duzu zuk beharrezkoak direla, mugimendu feminista autonomoak?
L. F.-- Emakumeek interes berezi batzuk dituztelako eta, beren zapalkuntza berezia baita, erantzun berezi bat eman behar du. Talde zapalduek burruka dezakete bere askatasunaren alde; beraiek esan behar dute zein den bere askatasun bidea, beraiek behar dute sortu beren ideologia, taktika eta estrategia.
A. L.-- Orain dela hilabete, Bruselasen, mugimendu feministen topaketak izan dira. Zu han izan zara. Ze iritzi jaso duzu?
L. F.-- Oro har, esperientzia interesgarria izan da, bainan alde onik eta txarrik izan du.
Alde onak izan ziren, esate baterako, 23 Herritatik etorri eta 1.500 emakumeek parte hartu zutela; era guztitako taldeak zeude ia; hirugarren munduko emakumeen azalpena; izugarriak dira beren kondizioak.
Alde txar garrantzitsuenetako bat hau izan zen, ez zela mugimendu guztien elkarte bat eratzeko ezer egin. Baita mugimendu radikal askoren hutsunea ere, behar bada antolatzaileak erreformistak zirelako.
A. L.-- «Colectivo Feministak» nazio zapalkuntzari buruz ezer esan al du?
L. F.-- Ez! Gai hortaz ez du ezer esan oraindik, geure programa eratu gabe dugulako.
A. L.-- Zu, idazle bezala, ezaguna zara. Zer da zuretzat idaztea?
L. F.-- Gauza asko: ezagutzen ez dudan jendeaz harremanetan jartzea, nere experientziak azaltzea, pentsatzen eta idazten dudan arauera ni osatzea, hutsak zuzentzea, nere ideia eta ekintzari zabalkunde gehiago ematea, t.a.
A. L.-- Beraz, zure idazle asmoak ez dira didaktikoak bakarrik?
L. F.-- EZ! ni sortzaile ere sentitzen naiz.
A. L.-- «Cartas a una idiota española» delako liburuak, zabalkunde handia ezagutu du; zer diozu liburu honetaz?
L. F.-- Liburu hau kasualitatez sortu zen. «Sábado Gráfico» errebistarako lan egiten nuen; Ester Vilar-en liburuak azaldu zirenean, errebistak erantzun bat emateko eskatu zidan; honela sortu zen liburu hau eta kasu harrigarria, emakume bakoitza sentitu da bertan erretratatua. Beste alde, liburu honen irakurtzea, estilo erreza duelako, nere beste edozein liburu baino irakurriagoa izan da.
A. L.-- Emakumeek alderdi politikoetan parte hartu behar dutela, uste al duzu?
L. F.-- Nik ezetz uste dut; emakumeek bere zapalkuntza berezia dutenez geroz, talde feministetan egin behar dute beren burruka.
A. L.-- Beraz, zuk diozunez, emakumea bakarrik al da gauza bere programa politikoa proposatzeko?
L. F, -- Hau axioma bat da! Emakumeek berek bakarrik erabaki dezakete, zein izan behar duen bere burruka, zein bere burruka bidea eta zein beren helburuak.
Amaia Lasa
16-17

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaTaldeakColectivo F
PertsonaiazFALCON1
EgileezLASA1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude