CFDT.eta ELA


1976ko maiatzaren 02an
C.F.D.T. sindikatuko Albert Mercia, Noel Manchey eta Pierre Eveuni elkarrizketa.

CFDT.eta ELA
Donostian ziren C.F.D.T. deitu sindikatuetakoek apirilaren 24ean. ELArekin harremanek sendotzera etorri ziren: irakesleekin, Michelingo lengileekin, kimika, egur, obre ete burdineko sailekoekin eta kezeteriekin izen dituzte batzarreak.
Albert Mercia, metelurgiako elkartearen idazkaria, Noel Manchey, kimika sailekoa eta Pierre Eveun confederazio internazionaiekoa ziren C.F.D.T. sindikatuaren aldetik mahaian. ELAren aldetik, berriz, Jose Migel Leunda. Hiru hizkuntzatan egin zen elkarrizketa: frentsesez, gazteleniaz ete euskarez. Hiru hizkuntza hoiek ondo zekizkien neska bat ekerri zuten bitertekotza egitere ELAkoek. Ez geunden honela ohituak. Zorionak!
-- Bixita honen helburua ager zezatela eskatu zitzaien hasera haseratik.
-- Lehendik ditugu harremanak ELArekin, Espainiako beste sindikatuekin ditugun bezalaxe. Beste leku batzuetara egin ditugun bixiten jarraipena da hau. Lehen beste sindikatu batzuekin ihardun dugu, Euskal Herriko ELArengana etorri gara orain. Arreta haundiz jarraitzen zaie Frantzian hemengo gertaerei eta aldaketa giroari. Bestalde Espainiatik ihes egindako langile asko lanean ari da Frantziako sindikatuetan, C.F.D.T.en batipat. Hemengo sindikatuek beren askatasuna lortzeko egiten duten borroka honek eragin haundia du Frantziako sindikalarien artean. Borroka honek edozein mugatako langak gainditzen eta paseatzen ditu: nahiz eta beste erresuma batekoak izan hemengo arazoekin bat egiten dute Askatasuna lortzea denon zeregina da, bestalde. Interes eta helburu berdinak ditugu denok. Etsai berdina dugu: kapitalismoa. Nazioz-gaindiko sindikal borroka egiten ari diren sindikalari guztiekin ditugu harremanak. Eta ELA, hor dago.
-- MICHELINgo arazoaz, zer?
-- Multinazionala da Michelin. Hango eta hemengo langileak zuzenki lotzen ditu. Regimen honek langilea zapaltzeko ematen dizkion egokiera guztiak onartu ditu Lasarteko Michelin-ek. Europan ez luke honela jokatuko. Nagusiek jakin ondo dakite hori. Horragatik hain erraz kaleratzen dute langilea. Gu zapalkuntzaren eta lanik gabe uztearen aurka gara. Hemengo borrokarekin bat egiten dugu, beraz. Hango eta hemengo sindikalariek elkarrekin harremanak izatea bidezkoa eta beharrezkoa da. Multinazioneletako langileok gero eta harreman estuagoak eta ugariagoak behar ditugu izan, gerorantzean.
-- Hemengoei zer laguntza eman diezue?
-- Era askotara lagun daiteke. Borroka berdina dugu. Nagusi bera dugu. Nagusi berdinaren langileok harremanetan jarri gaitu oraingo borrokaidi honek. lantegitik lantegira pasa ditzakeen jeneroak pasatzen ez diogu uzten. Han egiten dugun lanaz ez diogu hemen baliatzen uzten.
-- ELAri zer eskaintzen diozue?
-- Oposizioan diharduen sindikatu guztiei bezalaxe ELAri ere laguntza berdina eskaintzen diogu: sindikatu indartsu eta independientea izan dadin lagundu. Baina hau ez diogu gurasoak umeari bezala eskaintzen; guk geure eskarmentua, geure lan-mo1dea eta abar eskaintzen dizkiogu nahi baldin baditu eta baliagarri Iruditzen bazaizkio.Harréman hauek ez dira taktika hutsezkoak, behar gorriak behartuak baizik. Bestalde ez dira gáur goizekoak ere. iaz Europan egin zen batzarre nagusian elkar ikusi genuen CFDTek eta ELAk.
-- Sindikatu askoren aldekoak ahal zarete?
-- Sindikatu aniztaeuna bizi dugu Frantzian. Halaz ere batasunaren aldekoak gaituzue. Oinarriak ere batasunaren alde jartzen eaiatuko gara. Izan ere sindikatu asko Izateak dakazkien gaitzen berri ondo dakigu. Hemen ere sindikatu-batasuna nagusitzeak poz haundia emango liguke.
-- UGT, USO eta ELA hiru sindiketu. Lehenbiziko biak Espainiako erresuma guztira zabaltzen dira, bigarrena aldiz Euskal Herrira mugatzen de. Herri desberdineko sindikatuarekin elkarturik zaretela ohartzen ahal zarete?
-- Herri desberdinera etorri garela. ohartzen gara, noski. Baina batasuna nola egin, guk geuk ez dugu erakutsiko. Frantzian bertan ere herri desberdinen arazoa bizi dugu eta denen artean konpondu behar dugu. Guretzat ez dugu erantzunik, nola zuei irakats?
-- Demokraziaren alde diren sindikatuei laguntzen diezuela esan duzue lehen; UGT, USO eta abar inperlalistak dira euskaldunontzat.
-- Guk ez dugu ez ukatuko eta ez baieztuko hori. Halere poztu egiten gaitu zuk esanak. Hemendik eramango dugun aportazio baliagarri bat bezala eramango dugu zure ohar hau.
-- Frantsesei atsenaldi bat emanaz Jose Migel Leunda, ELAren buruari, zuzendu zitzaion hurrengo gaidera. Sindikatu-batasunaz zer diozu zuk?
-- 1931. 'sortu zen ELA. Garai hartan hain indar haundia zuen eindikatuak (UGTek) abertzale arazoari ez zion erantzunik ematen. Hain zuzen horregatik sortu zen ELA. Euskal Herriko sindikatua izan nahi du. Euekal Herria ez da haundia. Miloi Inguru langile du. Ez gara asko, beraz. Zatiturik izateak ez digu onik ekartzen. Batasuna nahi du ELAk. Baina batasun hau C.E.S.en berruan egin behar da. Horretarako gaurregun ditugun eragozpenak gainditu egin behar dira. Bestalde hemen diharduen zenbait taldek zer izan nahi duen erabaki beharko du: sindikatu, poiltik-alderdi ala Batzorde bat. Guk sindikatu-batasuna nahi dugu.
-- ELAk ez ahal du inongo politik-alderdirekin loturarik?
-- Ez. Haseran ELAko gehienak orduko Euskal Alderdian sarturik ziren. Gaurregun, ordea, langileriak indar haundia du. ELA aapaldidanik bere kabuz ari da, inori lotu gabe. ELAren barruan joera desberdineko jendea da: zenbait, ideologia jakinik gabeko sindikalari hutsa da, beste zenbait sozialismo joerakoa da, beste batzuk, PNV pentsaerakoak dira.
19

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaC.F.D.T.
PertsonaiazMERCIA1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude