Xirinach Euskaldunekin


1976ko martxoaren 07an
Xirinach apaizari elkarrizketa.

Xirinach Euskaldunekin
Oso ezaguna da Xirinach apaiza. Giltzapean zelarik, «Bake Sarirako» aurkeztua izan zen. Gaurregun ere amnistiaren aldeko lanetan ari da. Xirinach eta beronen beste bi lagun, Eulalia Marimón eta Franc Garcia Faris egun guztiz gartzelaren aurrean biltzen dira. Goizeko 9etatik iluntzeko 9ak arte hantxe ibili ohi dira atzera eta aurrera egunero. Eguberri egunetik gaur arte.
-- Noiz arte honela?
-- Gartzelako guztiak atera arte, amnistia iritsi arte. Gogorra dirudi, baina 27 urte gartzelan egon beharra gogorragoa da. Ka1eko hotza eta bizkarrekoen beroa gogorra baldin bada ere lagun asko hurbiltzen zaigu. Jendeak ematen digu hehar dugun guztia: janaria,,jantziak, aterkia, botika...
-- Jendearen laguntza haundia da, beraz.
-- Bai. Eta ez behar dugun guztia emateko bakarrik, gurekin batera egoteko prest denik ere bada. Baina jokabide, honek- indarrik hartzerik ez dute nahi..Jendea.biltzen eta pilatzen hasi ordurako uxatu egiten dute. Halere bakarren batzuk beti etortzen dira, nahiz eta ingurumari hau dira indardunek bartua egon.
-- Bakearen alde eta bortxakeriaren aurka zarete.
--Bakearen albistari garenez bortxakeria gainditzeko une egokian garela iruditzen zaigu. Joan den iraileko odol ixurtze: beldurgarri hura iragan zenez gerotik zerbait baretua izan da bortxakeria. Zerbait haundia iritsiko genuke bake bidetik demokrazia lortuko bagenu. Ikaragarrizko: erantzunkizuna dugu une honetan. Eta demokrazia bide honetan amnistia da- lehen urratsa. Horregatik irauten dugu hemen hain setatsu. Gehiegi luzatzen ari da amnistia ematea.
-- Amnistia, mundu guztiak ikasi duen hitza.
-- Bai, mundu guztiaren ahoan: den hitza dugu. Edonork ikasia du hitz hori esaten. Herriaren garrasi bilakatu da. Ez da talde edo alderdi baten oihua, herri osoarena baizik. Guk amnistia osaa eskatzen dugu. Barruan diren guztientzat eskatzen dugu. Kontu zaharrak ahazteko garaia bada. Amnistiarik gabe ez da demokraziarako urratsik ematén. Barruan direnekin batera egin behar dira demokraziako bideak.
Gartzelako guztiak bihar bertatik kalean ikusiko ditugunik-ez dirudi. Berrogehi urtetan agintean egon den jendeari zaila gertatzen zaio demokrazia jokoa. Berrogei urtetan isilik pasa diren gauzak azalduko lirateke. Gauza lotsagarririk ere agertuko litzateke, noski. amnistia osoa ez ematearen alde jende interesatu esko izan daiteke. Baina guk ez diogu eman arteko bakerik utzi behar. Gure eginahalek lortuko dute amnistia.
-- Demokrazia aipatzen diguzu. Munduaren ahoan dabil hitz hori ere.
-- Demokraziaz zer diodan? Politikazko demokrazia bat bada.Bakoitzak bere iritzia agertzeko, bakoitza nahi duenarekin biltzeko eta elkartzeko eskubidea zaintzen du demokrazia horiek. Frantziako iraultzaz geroztik badu Europak demokrazia hori. Europak duen demokrazia horren atzetik gabiltza orain. Hori lortu behar dugu lehen bait lehen.
Baina hori ez da aski. Dirudunek beren esku dituzte komunikabideak eta hauteskundeak. Ekonorniazko demokrazia beharrezkoa dugu.; Diruaren aginpidea ere herriak behar du izan. Bestela ez da egiazko demokraziarik. Demokrazia maila honetara iristea zailagoa da, baina denoneginahalez iritsiko gara, egunen batean.
-- Elizgizon zaitugu, zer diozu elizaz?
-- Tirabira haundia da elizaren barruan. Erdi Haroko eliza zahar eta aterakoi bat bada gure artean. Guerra Campos da eliza horren buru. Aurrerago den beste eliza bat ere bada. Batikano bigarrenari jarraitu nahi zaio. Giza eskubideen eta askatasunaren alde da. Tarancon da eliza honen buruetako bat. Hirugarren eliza bat ere bada, ordea. Herriaz kezkaturik da, langileriaren zapalketaz arduraturik. Herrian nahi du itsatsi. Hiri haunditako bazterretan eta langile hauzoetan ari da hezurmamitzen. Hiru eliza hauek tirabira haundiak dituzte. Nik hirugarren eliza horretan izan nahi nuke.
-- Elizatik urruti dabil gazteria.
-- Lehengo denboratan ditu sustraiak elizak.Gazteriak, berriz, lehengoarekin lokarri gutxi du. Elizak urte askotako atzerapena du, mendetakoa, agian. Ezin dezake gazterik lilura.
-- Euskal Herriko gazteriarentzat hitz bi.
-- Jasan duen zapalketa dela eta herriaren sustraiez ohartu ez denari, azter dezala eta beregana herriaren historia, esango nioke. Eta Unibertsitate faltaz gehiegi itxi denari, berriz, zabal dadila mundu osora. Euskal Herriak euskaldun izan behar du, baina munduko herri gurtiak senidetzat harturik.
-- Euskal Herriaz iritzirik?
-- Ez dut asko ezagutzen. Gartzelan, egon nintzenean saiatu nintzen zerbait ezagutzen. Herri baketsua izan dela iruditzen zait. Baketsua zelako ondo konpondu zen erromatarrekin. Erromatarrek errespetatu egin zuten. Horregatik gorde du bere hizkuntza zaharra. Euskal Herriak bere burua zaintzekoan bakarrik egin izan du borroka. Bere buruarekiko duen leialtasunak harritu izan nau gehienbat. Oso gazte jatorrak ezagutu ditut gartzelan. Euskal Herria oso herri gaztea dela iruditzen zait.
Donostiarrak zaretenez gero, euskarari hain atxikia zaion Patxi Altunari goraintziak Z. Argiatik. Lagun haundiak egin ginen gartzelako denboran. Jarrai dezala lanean gogotsu.
Siker
13

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazXIRINACH1
EgileezSIKER1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude