Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Irungo Alkateari elkarrizketa da
Luis Bergaretxe Jauna
Luis Bergaretxe Irunen jaio zen orain dela 45 urte. Amaren eta aitaren aldeko aitona-amonak ere irundarrak zituen.
Aduanako agentea dugu.
1967garren otsailaren 5ean alkate-ordeko izendatu zuten.
1973garrengo martxoaren 3an, berriz, Irungo alkate.
Hiru seme-alaben guraso dugu
Gipuzkoako Diputazioko lendakaritarako eskaini du bere burua.
- Zerk eskainerazi dizu zeure burua Diputazioko Lendakaritarako?
- Nik ez nuen egundaino Diputazioko Lendakaritzara iristerik pentsatu, nahizta zenbait aldiz komunikabideek hala adierazi. Baina, orain, aukerazko kargu gertatu delako lendakaritza hori, eta adiskide batzuek leun bezain estu hala eskatu didatelako, neure burua eskaini dut kargurako, aukera batek berekin dituen arriskuak gogoan izanik ere.
Baina egokiera egokiera, eragin didaten arrazoi sakonak honako hauk dira: gizartea zerbitzeko grina - horrek erabili nau nere Irungo Udaletxearen buru egon naizenean ere -; neure Gipuzkoari diodan maitasun bihotzekoak eta hezurretaraino euskaldun izateak; eta gure kondairaren betiko eskakizunen araberako nere espaniar izateak, gaur Erregeren mensajean erdi-erdian sartuta dagoen Kondaira horrenak, alegia.
- Zerk bereizten zaitu, zeure ustez, beste lendakari-gaietatik, nahiz ideoligia kontuan nahiz giza-alderditik?
- Ez naiz iardun ideologiko bereiztasunen bila besteekiko. Beste biak eta ni, oraintsu bukatua dugun administrazioaren zerbitzari izan gara Elkarte berean. Baina hori bukatu da, historia da jadanik, ni baino dinago direnek esan dutenez.
Giza-alderdiko bereiztasunak, berriz, beste norbaitzuek bila ditzatela. Famili-maitea naiz eta harentzat bizitzea gustatzen zait, norbaitek zerbait duenean hartaz hitzegiten ahaleginduz, inundiz ahal bada, gizarte aldakor honen araberan familiaren izaer moldatzeko.
Nere adiskideen adiskide naiz, eta norbaitek etsai banau, nahiago izaten dut ez jakin, nere izateko moduak nornahiri laguntzera naramanez gero.
- Zein dira gaur Diputazioak daduzkan arazo nagusienak? Zein da zuk gehiena landu nahiko zenukeen alderdia, Lendakari aukeratuko bazintute?
- Diputazioaren arazo nagusiak "regimen especial" delakoaren ingurumari izango dira oraingoz. Jakin bedi hala ere, nahizta garrantzizkoa izan norbaitzuentzat garrantzitsuena dirudien ekonomia alderdia, badela beste zenbait, hala nola barne-eraketa, autonomia, Junta Jeneralen bidez herriak parte hartzea elkartearen zereginetan eta abar, ekonomia bezain garrantzizkorik eta, nolabait, haren arima izan behar duenik.
Batez ere, Ayuntamentuak probintziako zereginetan sarrerazten ahalegindu nahiko nuke, hoien harremanak erraztuz eta leunduz. Probintziako hiri bateko Alkate naizenez eta Elkarte-batzordeko buru, ezagutzen ditut zuzenki eta senditzen barnetik ayuntamentuen arazoak.
- Gaurko Dipuazioek badutela uste al duzu, antzinakoek zuten itzalik? Ezetz uste baduzu, zergatik dela derizkiozu?
- Itzala, efikaziaren ordaina dela uste dut nik. Eta efikazi kontuan asko esan nahi dute dauzkan sarrerak. Ikus daitezke zein izaten zituen aintzina Diputazioak eta zein izan dituen bukatu berria dugun azken aldi hontan. Baina sarrerak sarrera, nere ustez efikazia izan du Dipuazioak, zeukan presupuestoaren arabera egin dituen lanetan. Pentsa gero, publiko izeneko presupuestoa zuen arren, pribatua izan balu bezala ibili dela: Amnistrazio zentralak erabakitako sarreren arabera kalkulatu behar izan ditu bere gastuak.
- Gaur egiten den aukera-modua iruditzen al zaizu hoberena? Zergatik?
- Gure Probintzian, lehen egiten zen bezala egin behar litzatekeela iruditzen zait Lendakariaren aukera: Herriak aukeratutako Junta Jeneralek aukeratu behar luketela Diputazioko Lendakaria.
- "Concierto Económico" berriro ezartzeak zer dakar berekin? Zertan lagun diezaioke gure probintziako ekonomiari?
- Bentaja bat, lehen aipatu dudan presupuesto eta efikazia kontua da. Horrekin bakarrik kenduko liratekeela uste dut oraindaino bere inbersioetan izan dituen- mózketak. Nik esan behar banu, ezarri behar diren zerbitzuak ezartzeko dirua, zerbitzu hoien premia sortzen duten sektoreek emango lutekenarekin bilduko litzateke.
Uste dut, gainera, konzierto hori gaurkotuz, gure gauzen antolaketa egokiago egin daitekeela, han edo hemen beharrezko den zenbait lantokiri lagunduz, edo-ta premiarik ez dagoen lekuetan ezartzen den beste zenbaiti karga haundiagoak botaz.
Hala ere, konziertoa, bukatu dugun kondairaldi hau ongi bukatzeko genuen beharrezkoena da.
- Probintzia bakoitzari bakarka erantzuteko partez, ez al litzateke hobe Euskal Herri osoarentzat erantzun bat lortzea, Nafarroa barne?
- Ez dut uste Euskal arazo hori batean hartzea arau juridiko baten esku dagokeenik. Nahizta elkartzen gaituzten sentimentu batzuk gogoan izan, badela uste dut diferentziarik aski, osoko erantzun bat pikutara bial dezakeenik. Berezko eskualde dugun hau, Bardulia, indartu behar dugula uste dut eta poliki-poliki elkar-lan batzuk hartzen ahalegindu, elkartzen gaituen guzia indartu dezogun eta bakantzeri gaituen hura jan. Horrela, poliki-poliki eta eten gabe lan eginaz, uste dut, luzaro gabe ikus daitekeela gure Eskualde hau beste probintziekin bateratua.
- Zer pentsatzen duzu momentu hontako politika-egoeraz? Zer ekar dezake aldaketak Diputazioen eginkizunerako?
- Interesgarria iruditzen zait oso momentua, eta aldi berean, eskakizunez betea nahiz Elkarteentzat eta nahiz gipuzkoar bakoitzarentzat. Probintzia osoari begira, Diputazioa dela uste dut giltza.
- Oraingo Gobernuaren "Real Manifiesto" hortan ageri den eskualde eraketan zer dagokie Diputazioei?
-.Gobernuko Lendakariaren programa ikusi beharko lehenbizi, galdera horri erantzuteko.
- Partidu-politikoak izateko askatasunaz zer uste duzu? Asoziazio bidea nahikoa al da?
- Gobernuko Lendakariak esan duenez, gure Erakundeen demokratizatze hortan eginkizunik haundienetakoa dute partiduek. Baina nere iritziz, Diputazio eta Ayuntamentuen eginkizuna aministrazioa denez gero eta politikaz landa dagoena nolabait;demokratizatzearen lehen pausotan, hau da, diputazio eta ayuntamentu mailan, ez dut uste hartarainoko garrantzia dutenik.
- Diputazioren eginkizunetan sartzen al da, zure ustez, kultura euskaldunaren alde egitea eta euskara indartzen saiatzea?
- Estatuari baldin badagokio nazioko kultura babestea eta indareraztea, bera nazio horren ispilu delako, eta gero kultura hori herritar guziei banatzea, Diputazioari ere badagokio bere saileko gizonek gizaldiak barrena egin duten kultura babestea eta indartzea. Bera baita, izan ere, bere sailaren ispilu eta aministratzaile. Eta hizkuntza bada kultura horren bide garrantzitsuen edo beharrezkoena -folklorea, musika, literatura eta abar ere barne diren arren -, badagokio Diputazioari Euskararen alde lan egitea, gure eskualdean lan egiten duten guziek gure kulturaren jabe izan ditezen.
- Bilinguismo kontua, nola ezarriko zenuke gure artean?
- Egundaino ez zait gustatu erantzunak asmatzen ibiltzerik, eta, are gutiago, bilinguismoa nola gure artean, galdegiten didazunez gero. Berriketa da ba hori! Lehen esan dizut euskara jakitea beharrezkoa dugula geure kultura ahogozatzeko; baina bilinguismoa nola beharko lukeen esaten hastea, atrebentzi itzela litzateke. Nik esan diezazukedana, hauxe da: Diputazioak, nik dakidanez, lehen ere, orain baino giro txarragoa zenean, pauso haundiak emanak badituela hortan, eta ni aukeratzen banaute, arreta bereziz zainduko dudala gauza hori, utz ezinezkoa baitugu, guztiok geure kultura sakondu dezagun eta gure ondorengoei pasa ahal izan diezaiegun.
Luis Bergaretxe
18-19
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazBERGARETXE1