1976ko urtarrilaren 04an
Debako Batzordeko Patxi Aldabaldetreku, Karmelo Urdangarin eta Jose María Izagari elkarrizketa.

Debako Nuklear Zentralaren Arazoa
Debako Batzordearekin Elkarrizketan

Nuklear zentralaren aurka Deban sortutako batzordeak badu noski hitzik arazo honetaz. Bera izan da hauzi hau azaldu zenez gero, urre-urretik jarraitu izan duena. Patxi Aldabaldetreku, Karmelo Urdangarin eta Jose María Izaga dira mintzo. Herri kontzientzia eta erantzukizun soil-soil batez hauzi honi ekin zioten arren gaur egun espezialistatzat jo ditzakegu nuklear gaiez, ez bait diete alferrik horrenbeste ordu eta ardura eskaini. Nolabait esatekotan, Patxi dugu kutsaduraz ikasia, Karmelo lege alderdiari dagokionez, eta Izaga koordinatzaile eta gestiolari isila. Dena dela, ez dugu gai batez edo bestez espezialistak direlako elkarrizketa hau muntatu, Nuklear Zentralaren arazoak Deban sortarazi duen giza-mugimendu bereziaren lekuko apartak diren aldetik baizik.
Deban kokatzearen aurka burrukatu gara

KAZETARIA.-- Noiz sortu zen Nuklear zentralaren aurkako herri-batzordea?

URDAGARIN.-- Batzorde hau, urtarrilean (1974), gazteen zentroan eratu zen biltzar baten ondorio izan zen. Biltzar hura alkateak prestatua izan zen, hainbat arazo herriaren aurrean azaltzeko asmotan. Orduantxe proposatu zenez, batzorde hamabi pertsonak osatuko zuten, artean hautatuak, eta gainerako 1aurak Udalxeak izendatuak.
IZAGA.-- Bueno, behar bada esan beharra dago, harako biltzarra ez zela Nuklear Zentralaren arazoa hitzegiteko eratua izan, irakaskuntzaz edo baizik, azken batez zentralaz ezik besferik aipatu ez bazen ere.
U. - Nik uste dut, ordea, Udaletxeak zentralaz hitzegiteko asmo bakarraz moldatu zuela saioa, beste gai baten atxakiaz adiarazi bazen ere.
I.-- Daitekeena. Hala ere, entzuleek sortarazo zuten gaia, bai eta, lehen aldiz, garbi esan ere, zentralaren hauzia Udaletxeari ezezik Herri guztiari zegokiola, eta alkatea bakarrik ez zela inor haretaz erabaki bat hartzeko. Herriak ere bazuela zer esan, eta herri-batzorde bat onartzera bortxatu samarra izan zen.
U-- Bai, hemen nuklear zentral bat eraiki behar zela eta entzuten hasi zenean, jendea nahiko alde zegoen. Baina, halakoren baten, arazoak gaurkotasun bat lortu zuen, eta obrak hasi zirenean hainbat sensibilizatu egin zen. Talde batek mila eta bostehun filma bildu zituen, eta a1kateari eraman ea zer gertatzen zen ga1detuz. Zentrala zarra-barra zebilen guztion ahotan, eta alkateak giroa baretu nahi izan zuen. Jendea txakur atera zitzaion ordea. Orduantxe izan zen batzordea sortu zenean.
ALDABALDETREKU. -- Iberduerok iritziak jasotzeko jarri zuen hilabeteko epea, abenduaren lehen astean amaitu zen. Mutrikuko Udaletxea, Eskudero prokuratorea eta Aranzadi Zientzia Elkartea atera ziren kontra. Debako Udaletxea ezertarako mintzatu ez zenez, jendea mugitzen hasi zen, Udaletxea alde egon zitekeelakoan edo
I.-- Alkateaga mila eta bostehun firmekin joan ginenean, sobrea rnahai gainean bota eta erantzun zigun: «Honek ez du neretzat batere baliorik».
U.-- Hala ere, batzarrea egitera bultzarazi zion, eta batzordea onartzera behartu.

K.-- Zer planteamendurekin sortu zen batzorde hori?

U.-- Planteamendu guztiz xinpleekin. Kontu izan, hasera batetan, inork berria zen debatar guztiontzat, denetariko iritziak entzuten ziren eta iritziok osatuz ata sakonduz joan ziren, arrazoiak argituz eta indartuz, baina beti ere planteamendu garbi eta errazez, hau da, batzordea ez doa Estatuaren kontra, edota administrazioaren kontra, zentrala eraki nahi duen entrepresaren kontra baizik. Eta administrazioari eskatzen zaiona zera da, ez diezaiola baimenik eman.

K.-- Eta ondorioak?

U.-- Bueno, bistan dena zera da, gutienik atzeratzea lortu dugula. Zenbat denboratan? Zer pasatuko den? Ez dakigu.

K.-- Eta noiz agertu ziren Deban ikurrak, txartelak eta bestelako herri-espresabide hoik? Noiz kanpora zen inguruko herrietara?

A.-- Ba, urtarriletik ekainera arteko epean. Batpatean azaldu zen eta, berehala, inguruko herrietara Debako eragina zabaldu. Hamalau izan ziren ofizialki kontra altxatu ziren udaletxeak. Lehenengo aldiz da, seguro asko, horrenbeste herritako udaletxeak entrepresa pribatu baten proiektoaren aurka ofizialki bat egiten dutela.Guztiz bakana eta esankorra da postura hartze hau, gure Herriak bizi ohi duen giroan, gainera. Giza-kondizionamendu apartak gertatu dira arazo honen inguruan.

K.- Bakoitzak problema hau beretzat hartzeak edota beste era bateko kontestoan sartzeak ere izango zuen behar bada zer ikusirik. Esate baterako, Eibarren Aranzadi Taldeak eman zuen hitzaldian entzule batek galdetu zuen: «Orduan, azken batez, beti galtzen ateratzen garenok langileak gara?

U.- Bueno, horrek ez du erremediorik. Guk hamar edo hamabi hitzaldi eman genituen, eta gehienetan entzun genituen gaiarekin zer ikusirik ez zuten galderak, guk erantzun ez genitzakeenak gainera. Hitzaldi guztien berezitasun bat hori izan zen, gaiarekiko iheskeria. Gaia ondo ez ezagutzeagatik edo aukera aprobetxatzeaz intentzio guztiarekin, halako derrote politiko batez edo bestelako batez agertuz. Hainbatetan guri ez zegozkigun galdera bihurriak eta enbidoak nola hala eutsi behar izan genituen. Giro hori ez genuen guk sortzen, hori hor dago. Bakoitzak nahi duena pentsa dezake, baina kasu konkretu honetan arazoa bat da eta ez beste, Nuklear Zentrala Deban.
Bai, hori hor dago, bai. Baina gertatzen zena zera zen, zentralaren arazoa aztertzeak beste edozenbat arazo gogarazten zituela. Hau da, zentral problema, beste hainbat problema handiren zorroa bihurtzera iritsia zen, dela kutsaduna, satsadura, neurri gabeko industrializazioa, inorekin kontatu gabe goitik behera egitea, etab.

K.- Debako Nuklear Zentralaren aurka burutu duzuen protesta programa zertan datzan da, agian, argitu behar litzatekeena.

U.- Gure jokabidea garbi dago puntu horri buruz. Gu ez goaz nuklear indarraren aurka, eta ezta zentralen aurka ere. Gu Deban nuklear zentral bat eraikitzearen kontra goaz. Ez gara bestelako gaietan sartzen, nuklear indarrik behar den ala ez, arriskutsua den ala ez, etab. Sar gintezkeen hori eztabaidatzen ere - makinatxo bat ordu iragan bait dugu horretan ere -, baina ez dugu nahi. Guk eztabaidatzen dugun puntu bakarra zera da, nuklear zentral bat eraikitzeko Debako lurra toki egokia izatea, alegia.
A.- Gu hasera haseratik linea berdinari jarraitzen gatzaizkio. Gure inguruan, ordea, hiru postura nabarmendu dira. Bata, guk baino aurrerako joan nahi luketenak, nuklear zentral guztien kontra jokatuz. Bigarren, guk esan ez ditugunak esanda, desprestijio lan bat posible egin dutenak. Hirugarren, gure alde hitzeginarren, batere mesederik egiten ari ez direnak, ez dakigu nahita ala nahi gabe.
U.- Bai, nuklear problematikan ez gara gu sartzen. Geure iritzia dugu bai na ez gara horretaz mintzatzen, ez publikoz eta ez pribatuz. AEORMA delakoak eta beste zenbaitek, aldiz, nuklear indarraren kontrako gerra planteatzen dute, nere iritziz aldez aurretik galdua duten gerra. Nuklear indarraren premia hor dago gaur eguneko gizartean, ezin besteko gaitz bezala behar bada, baina hor dago, eta egongo, ondoko 40-50 urteetan gutienik.
I.- Horrez gainera, guk ez dugu sekula esan zentral batek tiro egin dezakeenik, ez eten gabeko radioaktibitate-jarioa duenik, ez Alemanian nuklear zentralik ez dagoenik, eta ezta bestelako ko txorakeriarik ere. Guztiak gezur hutsak dira, gure jokabidea zalantzatan jartzeko atxakia ederra.
A.- Bestalde, DOBLON aldizkarian administrazioarekiko artikulu zirikatzaile batzuk idatzi ohi ditu Pedro Costa Morata delako batek. «En Deva no se va hacer la central nudear porque resulta que allí protestan... se la van a encajar a los desgraciados de... se ve que lo único que hay que hacer es protestar...» eta halako bihurrikeriak. Neurri handi batean probokazio hutsa izan daiteke, eta ondorio txarrak erakar ditzake guretzat. Esan izan da ere, Deban egin behar zen zentrala Zamoran egin behar dutela. Eta hori ez da egia, Zamorakoa lehendanik programatua zegoen. Deban eraikitzeko dena ez dira beste inon eraikitzen ari.
U.- Gertatzen da guk ez dugula zentralik eztabaidatzen, enplazamendua baizik. Gurea garbia da, arrazoi demografikoak, soziologikoak, psikologikoak, hirigintzatakoak eta bestelakoak kontutan hartuz, istudio guztiz objetibo bat egin dugu, Eta ondorioz uste dugu, Deban egitea ez litzatekeela bidezko izango, eta ezta beste edonon ere, hemengo kondizionamendu berdinak balira ere.
Jakina, gure planteamendua ez da hainbat kazetarik nahi lukeen bezain espektakularra, eta... ez dagonetik ere atera nahi... Guk uste dugu, berriz, lurralde «urbano»tan zentralik nahi ez izatea berez dela arrazoitsua, ezer handitu edo gutitu gabe, eta demagogia egiteko premiarik gabe. Kontuz ibili beharra dago zer esaten den, Iberduerokoak entrepresa handiak zuzentzen ohiturlk daude, eta hainbatek gure izenean aipatzen diharduen argudiotxoak berehala botako lituzkete hankaz gora.

K.- Beste halnbatek, berriz, nolabaiteko «localismo» bat salatu izan du zuen ekintza aipatzean...

U.- Bueno, guk hasera haseratik Deban kokatzearen aurka burrukatu gara, horixe izan bait da gure zeregina debatarrak garenez.
A.- Ez, ez, Karmela. Behar bada, geure jokabidean Euskal Herriko nuklear zentralen arazoa aztertu dugu maila orokor batetan. Hala ere, jakina,- debatarrak garen aldetik, gure herriari ekin diogu batipat, esan beharrik ez dauden arrazoiengatik, noski. Urreago ere bai eta...

K.- Bizkaitar batzuek «chauvinismo» kutsu bat sumatu omen dute...

A.- Lekeitioarrekin batera batzarre asko egin dugu. Egundoko borondatea ikusi dugu batzuengan, eta alferkeria, aldiz, beste zenbaitengan. Ez dutela astirik eta...kontxo, eta besteok? Talde mailan lan guti egin dute benetan.
I.- Ispazterreko zentralari buruz etorri diren bakoitzean lagundu diegu. Ez dugu hitzaldirik eman ahal izan, baimenik ez bait dute lortu. Guk behin eta berriz esan dieguna zera izan da, protagonistak berek izan behar dutela. Gu laguntzeko prest gaude, baina alkateagana joateko, firmak biltzeko, bideak bortxatzeko etab. Lekeitioan lekeitioarrek behar dute egin.
A.- Elkarrekin izan genuen azken bileran garbi geratu zela uste dut. Gainera, beren egoera askoz ere baliagarriagoa zen, lurrak oraindik saltzeka bait zeuden. Lurrak erosi, hango hondartza txikiraino bidea zabaldu jendez bete dadin... guk izan ez genituen aukerak izan dituzte. Dena dela, badakigu apur bat gutietsiz sentitu direla, nukleat arazo hau Deban berezi egin delako.
I.- Kontutan hartu behar da ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoerak ez direla berdinak. Agintaritza maila oztopo handiagoak dituzte. Hala ere, ezin uka dedikazio eza ere izan dutela. Bizpahiru langile amorratu ezik, gainerakoal ...Debako batzordea sortu zenean haiengana joan ginen zertan ari ziren jakin asmoz, eta orain dela sei hilabete haseran bezalaxe zeuden.
U.-Guk den dena legez egin dugu. Aurpegi emanez. Egun bat edo bi gehiago kostatu zaigu, baina gauzak eginala" Información y Turismo"ko seiloarekin guztiak.

K.-Zer Iritzi da nagusi gaur egun Deban?

I.- Seguru asko, baldin inkesta bat egingo balitz, denak edo gehienak behintzat zentralaren aurka mintzatuko lirateke. Honek ez du esan nahi aldekorik ez denik. Aldekorik ere bada, guti baina bada. Hala ere, ez dut uste inork bere burue aldekotzat azalduko lukeenik. Udaletxean ere baziren alde zeudenek, eta kontrako erabakia hartu bazen," herriarekin batera" joategatik izan zen.

L. A. Aranberri
14-15

Nuklear zentralaren geografi kokatzea. Iberduerok erositako lurrak

Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Ekologia\Energia nuk\Zentral nuk\Deba
Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Ekologia\Mugimenduak\Besteak
Pertsonaiaz\ALDABALDET1
Pertsonaiaz\URDANGARIN1
Pertsonaiaz\IZAGA1
Egileez\ARANBERRI1\Gizartea

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude