Ikaragarri Aldatu Duk Euskal Herria


1975eko urriaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joxe Azurmendiri elkarrizketa
Joxe Azurmendi Etxealdetik
Ikaragarri Aldatu Duk Euskal Herria
«Hi mutiko, non bizi duk Joxe Azurmendi» galdetu diogu Zegamako kalean jolasean dabilen mutiko bati.
Ez zekien Joxe Azurmendi nor zenik ere. Ez da harritzekoa. Zazpi urte egin ditu Joxek herrira gabe. Mutiko hark ez du Euskal Herrian hain ezaguna den Joxe Azurmendi ezagutzeko aukerarik izan. Ez du bere herritar jakintsu honekin topo egiterik izan.
Hamaika urte ditu kanpoaldetik. Zazpi urte azken txangoa hemen egin zuela. Egonaldi laburra egin du oraingoan ere. Ezinbasteko ikustaldi eta ibili batzuk besterik ez ditu egin. Jaiotetxean eta jaioterrian izan da. Etxealdetik, beraz.
"Harriturik nauzu, jende asko etortzen zait ikustera eta hitzegitera. Era guztitakoa gainera", esan digu.
Donostiako irratitik ere hurbildu zaizkio. Joxe Ramun Beloki izan du. Elkarrizketak ez du bete. "Bapatean ez da gauza sakonik esaterik. Patxada eta aski gehiagoz, ondo pentsatuta, erantzutea nahiago izango nukeen zioen.
Bapatekoak badu, ordea, bere grazia. Ondo neurtuak eta landuak baino gatz eta piper gehiago ohi du.
Dena den, bego hortan, Beloki eta Azurmendiren arteko elkarrizketa.
–Urte asko da Joxe Azurmendi gure artean izan ez dugula Zenbat urte, Joxe?
–Zazpi urte etorri gabe eta hamaika kanpoan nagoela.
–Kanpoan bizitze honek zer esan nahi du, euskal kulturari begiratuaz dago Euskal Herriko kultur mugimenduari begiratuaz?
–Kanpoan izan naiz, baina kanpoan baino gehiago bartuan bizitu izan naiz; barrura begira, behintzat. Zazpi urte kanpoan egin eta gero, ikaragarrizko aldaketa ikusten da, herri txikietatik hasi eta edonoraino. Egia esateko, nik aldegin nuenean ez zen euskal kantaririk, ikastolarik ere ez, bat edo beste bakarrik gehienez ere. Alde horretatik ikaragarrizko aldaketa izan da. Gauzarik gehienak ordurako pentsatuta edo hasita ziren. Inpresio ona egin dit Euskal Herriak. Oso ona.
–Inpresio hau bera ahal duzu han Alemanian zaudenean?
–Bai. Hemengo gauzen berri jakiten dugu. Baina gauza bat da jakitea eta bestea, hori bera kaleko gazteen artean eta tabernan-eta ikustea.
–Dudarik gabe, kanpoan ibili zaren bitartean eta kanpora abiatu aurretik ere bai, gauzak aldatzen hasiak ziren. Aldaketa honen hasera, noiztsu izan zela uste duzu?
–Urte jakin bat izendatzerakoan, 64garren urtea izendatzen da. Nik uste, aldaketak, gerra ondoan berez bezala hasi zirela. Mitxelena, Manuel Lekuonaren inguruan. EGANen hasi ziren haien ondoan. Desberdintasan haundia sortua zen nere ustez EGAN eta EUZKO GOGOA sortu zirenean. Halere, hazaldi berria 56garren urtealdera sortu zela uste dut. JAKIN sortu zen alde batetik, bestetik Donostia eta Eibar, inguruan San Martin, Txillardegi-eta idazten. Gutxi gorabehera garai horretakoak ditugu lehehengo nobelak: Loidirenak, Etxaiderenak. Berrogeita hamaseitik berrogeita hamar aldera egiten da aldaketa hori, hazaldi berriaren aldaketa.
Garai horretan hasi zela uste dut euskara batuarekiko eztabaida ere. Arestiren HARRI ETA HERRI agertzen den urte berean Baionako biltzarrean zenbait gaztek H erabiltzea onartu zuen. Kezka hauek indarra hartuta zeuden ordurako, batez ere gazteen artean. Seminario guztietan ere sorturik ziren euskara ikasteko eta idazteko taldeak. Berdin herrietan: Bilbon, Donostian, Eibarren eta abarretan. Idazle talde txikiak orduan sortu ziren, han eta hemen. Imanol Laspiur, esate baterako, martxan jarritzen.
–Hazaldi berri bat diozu. Zer da berritasun hau eta noraino iristen da? Gai hau aipatu duzula uste dut zeure idazlanetan: berria eta etena ere bai.
–Berria eta etena. Etenaren errua inork izatekotan egoerak du, gazteak berak baino gehiago. Egia da, gu bide berrietatik abiatu gara. Irakurtzen ditugun gauzak berriak dira eta pentsaera eta forma ere berriak ditugu. Halare, badu galera bat berritasun honek. Guk gutxiegi ezagutzen dugu, eta ez da nahi ez dugulako, modurik izan ez dugulako baizik, geure aurrekoen lana. Eta ez da nahi ez dugulako, modurik izan ez dugulako baizik. Guk ezagutu baino askoz lehenago uko egin diogu gerra aurreko lanari: Lauaxetari, Lizardiri, Orixeri, Aranari eta abarri. Hoiek ezagutzera ere, beroiei uko eginda gero iritsi gara gehienok. Berritasun hau beste erremediorik ez zelako sortu zela uste dut. Guk nahi ala ez, gu beste egoera baten umeak ginen, beste gauza batzuk irakurri genituen. Tradizioharia etenik zen, beraz, denok dakizkigun arrazoiengatik. Guk ez dugu ezer izan. Geuk ikasi behar izan dugu geuron gisa eta kontura.
Alde horretatik bada etenik. Berritasuna bera baino lehenagokoa da etena, gainera. Berritasunak zer ekarri duen arlo bakoitzean ikusi beharko genuke: poesian, nobelan, saiakeran, kaleko giroan..
–Gaingiroki izango baldlin bada ere gero aipatuko dugu sail bakoitza. Eten bat, berritasun bat. Baina bi ertzetarago garamatzala iruditzen ahal zaizu? Ala eten hau pittin bat lotzen ari garela uste duzu?
–Biltzen ari den bat baino gehiago bada. Baina oraindik ez dela eten hori konpontzeko nahiko girorik uste dut. Esatea ez dago ondo, baina tradizioa gorde behar dutenek, zaharrek alegia, gutxiago egiten dutela uste dut gazteek baino. Izan ere zaharrak dira berritasunera zabalik egon behar dutenak, berak ez bait dute horixe besterik egin. Berritasun honen, oinarriak berak ere, beroiek jarriak izan dira, hain zuzen ere. Aldiz, zaharrak ukatuz hasi zirenak tradizio bati atxikitzeko eta lotzeko eginahalak egiten ari direla iruditzen zait. Lehengoen lanaz jantzi eta baliatu egin nahi dute. D. Manuel Lekuona batek, esate baterako, ez dut uste zaharren artean baino ikasle gutxiago duenik gazteen artean. Nere bizitzako libururik inportanteenen arteon, IBARen «Genio y lengua» eta Lekuonaren «Literatura oral euskerika»,sartzen ditut.
–Jokabide hau, beraz, gazteen artean ikusten ahal duzu?
–Gazte guztien artean ikusten denik ez dut esango. Bai, ordea, gehienen artean. Eta batez ere dinamika eramaten dutenen artean.
–Hazaldi honen ezaugarririk nabarmenenak nola agertuko zenituzke?
–Gure belaunaldian bi hazaldi direla uste dut. Neure neurea hazaldi galdua da. Emeretzi urtetan hasi eta etengabe idazten jarraitzen duenik ez da munduan. Hori anormala da, egoera bera anormala bait da. Haserako hazaldi hau nahiko galdua eta errea da. Guk lanak presaka egin behar izan ditugu. Ez dugu lan oso bat burutzeko asmoa izan. Beste batzuk geroxeago azaldu ziren. Lan hobeak egin izan dituzte, hobeto taxutuak eta finkatuak. Belaunaldi honetan, agian, bi hazaldi dira. Hazaldi galduak bideurratze lana egin du. Besteak, berriz, beharbada gerokoentzat baliagarri dena. Pentsamentu aldetik hobeto landua eta sakondua delako eta euskera aldet hobea delako. Gure euskara, egia esateko, nahiko tristea da. Halere, bien artean elkar osatzen dute.
–Arloz arlo eta mailaz maila azter dezagun Poesia, adibidez.
–San Martinek ondo adierazi zuen: garai bateko poesia, baserria, loreak, larrosak, tximeletak aberriko negarra, hiltzera badoa eta ez dakit zenbat gauza agertu ohi ziren. Gerra ondoko poesia asko Lizardiren aurretik ipiniko nuke nik. Otsalar, Mirande, Iratzeder, Gandiaga eta hoiek indartu zutela uste dut geroko poesia. Gaialdetik eta forma aldetik nahiko berriak ziren. Machadoren tankera hartzea nahiko berri zen. Ni neu oso Machado-zale izan nintzen Gabriel Aresti izan da herritasun hori finkatu zuena HARRI ETA HERR liburuaz.
Halere Arestiren bidetik baino Mikel Lasaren bidetik datozenak gehiago dira: Amaia Lasa, Arantxa Urretabizkaia, Ibon Sarasola, Saizarbitoria eta, behar bada,
Zulaika bera ere bai. Mikel Lasa bera izkutuan geratu bada ere, berorrek ebakitako bideari jende asko jarraitu zaio. Azken aldera poesia gizartekoi eta politikoa egiterakoan alegiak hartu du indar. Gandiagarenean honelako asko da. Letek, berriz, oso gauza politak egiten ditu. Mirande izan da, agian, berritasun horretan errez ahantzi dugun idazlea.
–Hazaldi berri honetan zer garrantzi du poesiak? Poesian izan ahal gara lehenik berri?
–Ezta inolaz ere. Poesia baino lehenago berritu zen saioa eta nobela bera. 64an agertu zela uste dut Leturiaren Egunkari Izkutua. Aurretik, Amabost egun Urgainen. Berritasuna aipatzerakoan ez dut EGAN aipatzen, urruti gertatzen zaidalako. Baina han saio asko da berritasan bila.
–Poesia baino lehenagokoa da, beraz, zure ustez saiakera. Nólako jarraipena izan du?
–Poesiak hartu zuen une baten indarrik haudiena. Eta bere gailurrera iritsi denean saioak hartzen du nagusitasuna. Ikarakarrizko indarra hartu du saioak. Beste guztia ia irentsi ere egin du. Artikulu txikietan ere saiakera tankera erabiltzen dugu. Denok dugu zarbait esateko. Oso gauza trinkoak, trinklegiak, egiten ditugu. Saioak nahiko astuna eta gogorra izan beharra izan du Euskal Herrian, gure egoera, eztabaida eta haserreak direla bide. Ia galtzeraino iritsi da nobela. Jendeak ez du horretarako umorerik izan.
–Saioa indartzeaz batera aldizlkariak ez ote dira moteldu?
–Aldizkariak moteldu egin dira eta moteldu beharrean aurkitu dira. Eztabaidaren ondoan zurrumurru, esamesa, gaizkiesatea eta abar izan ohi dira. Burruka horretan tajuz samar ihardun nahi zuenak ez zuen beste irteerarik: saio trinko eta astunera jo. Halere, aldizkarietan, lehen bait lehen gainditu egin behar dela uste dut giro hori. Oraindik ez dugu kazetaritza arin, erraz eta airoso bat. Eta ez da erraza. Euskara modu bat sortu beharra dugu horretarako.
–ZERUKO ARGIA, Anaitasuna, Agur, Goiz Argi, zer diozu horietaz?
–ZERUKO ARGIA, behar bada, arindu beharra dago. Interesgarria da. Gaur oraindik, seguru asko, bera izango da onena. Baina, bizitasun haundingo bat, nolabait asmatu behar zaio. Oso gauza onak badira, pattal samarrak ere bai. Halere, oraindik astun samarra da. Nik hori pentsatzen du eta beroiek ere horretan kezkaturik dira. Lankideen arazoa ere bada, noski. Eta diruarena!
Anaitasunari oraindik denbora eman behar zaio. Asko arindu asko aldatu da. Garai bateko ideologiakeria hura utzi duela iruditzen zait. Gaur, agian, bixiena berau da. Baina haserako bultzada bat besterik ez da. Zaila da Anaitasunaz iritzi bat ematea. Oraindik ez dakigu nondik nora joko duen.
-Noiz etorriko zara berriz?
–Ahal dudan bezain laster. Laster etorriko naizela uste dut.
Argitaldariez abeslariez eta abarrez emandako iritzi interesgarrientzat ez dugu lekurik. Joxek bapatean agertutako iritzi hauek ez dute, gure ustez, inorako lotsarik. Ez biezazu, beraz, Alemanian aurpegirik gorri, Joxe.
ERRIALDE
12

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAZURMENDI3
PertsonaiazAZURMENDI3
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude