ELGOIBAR POLIDEPORTIBOAREN AMETSETAN


1975eko abuztuaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Polikiroldegia egin nahi dute Elgoibarren
ELGOIBAR POLIDEPORTIBOAREN AMETSETAN
"Zer dira Berastegiko Lorentxo eta Ibarrako Barttolo, Berrobiko San Agustin haundiaren aurrean?" esan omen zuen Berrobin sermolariren batek. Ez zuen ezagutzen nobait Elgoibarko San Bartolome.
Gu behintzat, San Bartolome usaian hurbildu gara Elgoibarra. Zertan diharduen jakin nahi genuen. Izan ere, herri zahar honek, gazte dirau oraindik.
Eta gaztetasunak eraginik, besteak beste, jolas mota guztietarako leku bat eraikitzeari ekin dio. Xabin Osoro, lehendakaria eta Tomas Barandiaran, diruzaina ditugu ondoan.
Nonbait irakurri dudanez "polijolasleku" bat, "polideportivo" bat egin asmoz zarete?
Bai, egia da. Hiru mila lagunentzat tokia duenl esku-pilotaleku itxi bat beste bi pelotaleku txiki: ginnasium bat; 25 x 12 metro dituen igeritegia, bere mediku, erakusle, sauna, zerbitzuak eta abar, 50 x 22 metro dituen beste bat olinpiadatarako, beste bat umeentzat; baita atletismorako igeritegi bat ere; rugby, jockey, futbol zelalak eta abar. Tenis, balonzesto, eskubaloi eta patinaje pistak; antzerkiak egiteko, zinea emateko eta abarretarako aretoa; taberna, haurtzaindegia, umeen parke eta abar...
Ametsetan ari zarete, ala...
Lehenik amets egin behar da. Ekintza guztiek dute beren arriskua. Baina ametsik eta arriskurik gabe ez da ezer egiten. Gizonaren bihotzak, buruak eta lanak egia bihurtzen ditu amets hoiek. Gure esku da asmo hori ere burutu ala ez. Elgoibarrek badezake horrenbeste.
Harrera ona egin ahal dio jendeak?
Elgoibartar guztien laguntzarik gabe ez daiteke burutu ekintza hau. Asmo hau oso ondo hartu dutela dirudi. Baina ekintza honek duen garrantziaz herri osoa ohar dadila nahiko genuke, batez ere gazteria. 15-20 urte bitarteko gaztetan bildu ditugun iritziak oso baikorrak dira. Denak dira laguntzeko prest. Bazkide eginaz, diruz laguntzeko prest direnak ere badira.
-Bazkide kontua aipatu didazunez. Zenbat behar dituzue?
Jende gehiegi duen erakundea nagi ibili ohi da. Familiago bazkidetuko gara elkarte honetan. 2.500 lagunekin martxa ondo eraman daiteke. 700 familia edo bazkide nahikoa ditugu, beraz. Baina 300 behar ditugu. Orain berehala lur-saila erosteko. Elgoibarren bertan horrenbeste biltzen, ez bagara Eibarrera, Soraluzera, Mendarora eta inguruetako herrietara joko dugu. Gure ustez, 700eko kopurua egokia da martxa on baterako. Baina ibilian gabiltzala ikusiko dugu hobeto. Ikusiaz gainera aldatuko dugu aldatu behar den guztia.
Ametsa, asmoa, gogoa ...urratsik egin ahal duzue?
Oraindik haseran gaude. Lau hilabete besterik ez da hasi ginela. Dagoeneko sortua dugu horretarako kooperatiba bat. Ari gara bazkideak egiten. Herriari eman diagu gure asmoen herri. Bien bitartean jaso dugu lekua. Albizuri baserriko lurretan egingo dugu. Eguteren da eta kaletik bertan. Leku egokia aukeratu dugula uste dugu.
Eta dirua?
Ehun miloi pezeta kostako litzateke, gutxi gora behera, aurten egitera. Baina gauzak gero eta garestiago dira eta azkenerako 130 miloira igoko da, noski. Hirutatik bat bazkideen gain izargo da; beste bat, banketxetatik aterako dogu: eta beste bat subentzio ofizialetatik lortuko dugu.
Bazkide bakoitzak zenbat eman behar du?
51 mila pezeta.
Ez da berriketa, orratio?
Ez noski. Baina Aurrezki Kutxaren baten bidez eman ditzake. Hitzeginik gara Elgobairren direnekin. Bost urteren buruan itzultzekotan aurrera diezazkiola bazkide bakoitzari, eskatu diagu Kutxa bakoitzari. Ez da hainbestekoa, beraz.
Honela, herritarrok egitea baino Udaletxeak egitea ez ahal zen hobe?
Ez dakigu, bada. Herriak bere berea bezala hartzen ez baldin badu ekintza bat, hankaz gora "austen" da berehalaxe. Jolastegi baten beharra dutela jabetu behar dute elgoibartarrek. Elgoibarra lanera etortzen da jendea. Elgoibar ez da industriaren arabera hazi. Eta bertan bizi garenak ere kanpora atera ohi gara jolas eta atseden bila. Besteak beste jolaslegi on baten beharra du Elgoibarrek. Aspaldidanik gainera. Eta geuk heldu diogu arazo honi. Gu ez gara Udaletxearen aurka. Honetarako behar ditugun baimen eta dirulaguntza guztiak luzatuko dizkigulakoan gara. Baina, herritarrok parte hartuz, hobeto zuzentzen dira arazoak. Behar diren gauzetarako dirua ematen ikasi behar dugu. Eta, batez ere, iraupen eta antolamendu hobea dute herritarren eskuetan diren ekintzak.
Zuen asmo eta helburuak garbi ikusten dira Bil egizkidazue hitz bitan
Kulturaren osagarri da jolasa. Gizon osasuntsuak behar ditugu, gorgutzez eta izpirituz. Talde eta adin desberdinetako jendearen arteko harremanak ugalduko dira. Ez da gutxi. Beste elkarteen zuzpertzaile izan nahi luke. Solas eta atseden leku gertatuko da. Izadiarekin bat eginik igaroko dituzte, ordu batzuk bederen, zahar, gazte eta haurrek. Kaleko egurats zikinduari eta berebilen arriskuari ihes egingo diogu.
Gai asko aipatu ditugu elkarrizketa honetan, baina ekintza honen berri ematea beste asmorik ez dugunez gero, isil ditzagun besteak. Ikaragarria da Gipuzkoan jolaslekurik eza
"Medikutan eta botikatan gastatzea baino hobea duk abarkatan gastatzea" esan ohi zigun aitak pelotan oinetakoak txikituta etxeratzen ginen bakoitzean. Ez da holako botikarik.
Elgoibartarren jokabidea eredu gerta bedi, beste herrientzat ere.
ERRIALDE
1

Gaiez\Kirola\Besteak
Egileez\HERRIALDE1\Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude