Herriaren iritzia eta borondatea ikusi nahi ditugu. Inkesta bat zabaldu du Udaletxeak etxe guztietan


1975eko maiatzaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bergarako Aranzadi ikastolako zuzendariari den Fernando Etxeberriarekin
BERGARAARANZADI IKASTOLA
Herriaren iritzia eta borondatea ikusi nahi ditugu. Inkesta bat zabaldu du Udaletxeak etxe guztietan
Herriko festak ditu Bergarak. Hala aditzera eman digu Roman Uriarte, "Mendikoi" gure idazle zintzoak.
XVIII mendearen azkenerako erdarak indar haundia hartu zuen Bergaran. Hala idatzi zion 1799garrenean Karl G. Humboltek Goethe-ri: "Asko mintzatzen da gaztelaniaz Bergaran."
Oraindik ere, ordea, eusten dio euskarari. Gogoan dugu URRATS BERRIAK antolatutako hamabostaldia. Euskal giro jatorrean burutua
Hor da ARANZADI ikastola ere. Bergararen euskaltasunari hartu nahi diogu pultsoa aurtengo honetan. Fernando Etxeberria, ikastolako zuzendaria, Gerardo Elortza, irakaslea eta "Urrats Berriko" Gorrotxatégi ditugu aurrez aurre.
ARANZADI ikastolan zenbat haur ari dira ikasten?
6l0 guztira. Hoietatik 395 E.G.B. egiten ari dira. Gero eta haur gehiago datorkigu.
Nahiko gutxi ez ahal da Bergararako?
Hiru mila familia ditu gutzi: gorabehera Bergarak. Ikastolak, beraz, ez ditu haur guztiak hartzen. Herri osoari erantzungo dion zerbait behar dugu. Baina horretarako herriak zer nahi duen ere jakin behar dugu. Arrasateren bideari heldu diogu. Zabalera haundiagoan hartu nahi genuke euskal arazoa.
Zer urrats egin duzue?
Bere bizitzan izan duen erasorik haundiena jasaten ari da euskara. Horretaz Herri osoa ohar dadila nahi genuke. Arazo honi erantzuteko plan bat burutzen ari dira herriko elkarte guztiak. Baina herrrak borondaterik ez badu alferrik dira ameslarien asmo denak. Herriaren gogea eta erabakia zein den jakin nahi genuke, beraz, ezer egiten hasterako. Zenbat gurasok eta zenbat haurrek dakiten euskaraz jakin nahi genuke. Ez dakitenek ikasi nahi duten ala ez ikusi nahi dugu. Euskaraz ere ikasten den eskolak dohan irakatsiko balute haurrak bidaliko lituzketen ala ez. Udaletxeak zabaldu du inkesta hor etxe guztietara. Herriaren iritzi eta erabakiari dagokion erantzun bat eman nahi genioke.
Erdaldun asko sartu ahal da Bergaran?
-Ez. % 50 bergararrak dituzu. % 20 bergararren jatorrikoa. %19 bakarrik dira erdal herritik etorriak. Gainontzako etorkinak beste Euskal Herrietatik bilduak dira. Halere asko itzegiten da gaztelaniaz. Lehendik du horretarako joera. Ez du benetan hartzen bere euskal izatea. Banaka batzuk bakarrik bizi dute benetan.
Euskaraz ez dakien haurrik hartzen ahal duzue ikastolan?
Ehuneko hamar bakarrik hartzen genituen orain arte. Bestela izan ere, gelako denek erdarara jotzen date. Baina hemendik aurrera gehiago hartuko ditugu. Euskaraz ez dakitenekin gela berezi bat irekiko dugu. E.G.B.n sartzeko euskara ikasia izan behar dute, jakina. Bestela kalean geratuko lirateke. Baina euskaraz ez dakitenei ere eman behar zaie aukera. 22 eduki ditugu aurten eta oso ondo ikasi dute euskara.
Bi hizkuntzetan eskolatua den haurrak izaten ahal du zaputzik eta atzerapenik?
Oraindik orain izan gara Palma de Malorcan elebitasunaz izan den biltzarrean. Jende ikasiak eta trebatuak zuzendu zuen batzarrea. Aztertu eta erabaki beharreko gauza asko dugu gai honetan. Borondate ona bakarrik ez da aski. Zer, noiz, nola, zenbat, ikasi behar duten ikusi beharra dago. Umea ez da makina bat. Baina, egia esan, guk ez dugu halako zaputz eta shok arriskugarririk pasatzen inor ikusi. Gure sikologoak ez du horretan lan haundirik izan. Atzerapen hanndirik ere ez diola inori ekarri uste dugu. Geuk esatea ez da ondo, baina inongo inbiriarik gabe daudela uste dugu jakite mailan. Bestek baino gehiago zekitela esan ziguten federazioko sikologoek. Asko esatea dela uste dugu hori.
Euskara batuan irakasten ahal diezue haurrei?
Noski. Horretan ez dugu zalantzarik. Euskalki berezia da Bergaran. Gipuzkeraz eta bizkaieraz osatutako euskalkia da. Euskara bat behar dugu irakaskuntzan. Euskara batuan behar ditugu ikastolako liburuak ezpairik gabe. Irakasleak argituko dio ulertzen ez duena.
Haurrak ikastolara bidaltzen dituzten gurasoak ari ahal dira euskara ikasten?
Nahiko motelak badira honetan gurasoak. Haur txikiei bakarrik hitzegiten diete askok euskaraz. Baina piska bat kozkortzen direnean erdaraz oso erraz hitzegiten diete. Senar-emazteak beren artean erdaraz asko mintzatzen dira. Eta umeak "zer ikusi hura ikasi". Kalte ikaragarria egiten diete honelako gurasoek baren haurrei. Bai ahal dute beren haurrei euskaraz mintza daitezela egintzeko eskubiderik edo itzalik? Dena den, euskarazko ikastarora ere ez da guraso asko etortzen: bederatzi bakarrik hain zuzen ere.
Herria eta gurasoak girotzeko beste ekintzarik baduzue eskuartean?
Hitzaldi batzuk emateko asmoa dugu hezieraz, hizkuntzari buruz eta abarrez herriko jaien barruan. Eta dena ondo burutzeko haurren eguna ospatuko dugu maiatzaren 26an.
E. G. B. amaitutakoan zer etorkizun dute zuen haurrek?
Institutean eta profesionalean sartuko dira. Oraingaz ez dute beste aukerarik. Hemen bada lizeo bat egiteko tokia. Amets hori ere bada gure buruetan. Dena batera ezin egin, ordea. Irakasleak, liburuak, dirua eta abar behar dira. Eta batez ere neska-mutikoak beharko genituzke. Oraingoz ez dugu horretarako era haundirik ikusten.
Neska-mutikoez eta gurasoez hitzegin dugu. Eta zuzendariari egiten diot galdera hau: zer iritzi duzu irakasleez?
Ezin eta hobea. Nik lehengo kolejioan ezagutu nituen beste irakasle batzuk. Zerutik lurrerainoko aldea dago haiengatik hauengana. Lanari nola ihes egingo ibiltzen ziren haiek. Hauek, berriz, oso saiatuak dira. Oraintxe bertan ere hor ariko dira elkarrekin bildurik biharko lanak prestatzen . Ordubete gehiago sartu behar dela eta ez dizue haiek bezala "zenbat ordainduko diguzu" galdetuko.
Euskararik bai ahal dakite?
Alde haundia da batzuetatik besteetara. Batzuk badute neke piska bat euskaraz mintzatzerakoan. Beste zenbaitek oso ondo hitzegiten du. 20 eguneko euskarazko ikastaro bat egingo dugu geuron artean aurten. Euskaltzaindiaren irakasle titulua ere hiru urteren buruan denak atera behar dute.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazETXEBERRI13
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude