ELOY ERENTXUN MARGOLARIA


1975eko maiatzaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
ELOY ERENTXUN MARGOLARIA
Hil honen bian hasieta hamazazpira arte Eloy Erentxun margolariak berrogei kuadro azaltzen ditu Hnos. Iturrino kaleko "Galeria El Pez" en
Bere kuadroetako gaia bi eratakoa da: lehorreko herri ttipiak erakusten dizkigu alde batetik eta itsas eskinakoak bestetik. Lehenbiziko era aspalditik oso ezaguna da Erentxunentzat eta gu guztiontzat ere bai. Esan genezake, Erentxunen kuadroetan ikusten diren lehorreko herri tipi horiek besterik ez zaizkigula geratuko, baldin eta orain arteko abiadan, delako lehorreko (eta itsas eskinako) herri tipi horiek azpiraztzen bagoaz egungo etxegintzaren eraginez. Hau ikusirik, Erentxun margolariak egungo industriaz beterik dauden herriak ere margotzen ditu. Honen ondorio bezala ikus daitezke Pasai Bildumako zazpi kuadroak.
Azkenik galda genezake ea zer nahi duen Erentxunen artegintzak. Kolore sendo eta marrazki egoki batzuk medio dituelarik, margolariak gure gizarteko alderdirik nagusienetako bai azaltzen digu bere kuadroetan, hots, gizonok nolako etxe eta ingurumenetan bizi ginen eta biziko garen. Gure guraso eta aitonen garaia pasa zen, bainan garai hartan ere, amaika arazo zail bazen gaur bezala.
Noiz eta non jaio zinen?
Arruan jai nintzen mila bederatzirehun eta lauean. Azaroaren hogeita bederatzian.
Zure ikasketak non egin zenituen?
Gazte nintzelarik kolejiora joan nintzen. Hain zuzen, Nafarroako herri bateko kolejiora. Gero Gasteizera joan nintzen maisutza ikasteko. Azkenik, Iruinera jo nuen eta batxiler-maisutza bertan amaitu nuen.
Nora joan zinen maisu lanak egitera?
Oposizioak egin nituelarik Asturiasa bidali ninduten.
Asturiasen zein lekutan egon zinen?
Picos de Europa-n Ireno herrian. Herri polita! Oso polita!
Zenbat denbora egin zonuen Ireno herrian?
Hiru urte!
Noiz hasi zinen marrazten edo?
Irenon nengoela hasi nintzen haurrei irudiak egiten marraztuaz eta margotuaz.
Beraz, artegintzan zure lehen pausoa, haurren irudiak marraztea eta margotzea izan ahal zen?
Bai! Beti maite izan dut irudiak margotzea eta marraztea, nahiz eta urte askotan jendeen irudiak oso guti marraztu edo margotu. Zergatik, galde eginen didazu! Betidanik bakarrik nahi nuena egite maite izan dut, eta halere irudia egitea beti maite izan dudala aitortu behar.
Irenon hiru urte pasa eta nora joan zinen?
Baztanera etorri nintzen. Hain zuzen, Ziga deitu herrixkara.
Zenbat denbora egin zenuen Ziga herritxoan?
Gudatea etorri bitarte guztia, Zigan bizi izan nintzen. Gudate garaian Nafarroako beste herritxo batera bidali ninduten, Dorrau herritxora. Handik, berriz bidali nin duten Lodosa-ra, hots, Nafarroako beste herri batera. Azkenean, ordea, maisugintzarekin aspertu nintzelarik Madrida abiatu nintzen Madriden margotzen aritu nintzen urte betean. Han joaten nintzen "Bellas Artes"-era, "Asociacion de pintores y escultores"-era marraztera eta margotzera. Uste dut, hori dena,mila bederatzi eta berrogei eta bi aldera izan zela.
Madriden urte bete egin ondoren nora joan zinen?
Barzelonara!
Eta Kataluniako uri handian zenbat denbora egin zinen?
Urte t'erdi edo bi urte. Han ere margotzera joaten nintzen gaia ingurua eta... Barzelonan banuen osaba bat, "Garaje Erentxun"-en nagusia. Garaje hartan, gordetzen nituen nere margoak. Eta bi urte haiek pasata, Gasteizera itzuli nintzen. Gasteizen ere beste "Garaje Erentxun" bat bazuen nere osabak eta bertara ekarri ninduen. Hor gehiago margotu nuen.
Orain zerbait esan zaiaguzu zure erakusketaz.
Lehenbiziko erakusketa Donostian egin nuen, Garibay kaleko "Pueblo Vasco"-n. Gaur ez da gehiago delako "Pueblo Vasco" erakustoki hori. Bigarrendo erakusketa Oviedon egin nuen, "Sala Masaveu"-en.
Oviedo zure bigarrengo erakusketa egin baino lehen, han egona zinen, hots, Ireno herrian maisu zinela. Agian, garai hartan ezagutu zenituen lagun batzuen bitartez jarriko zenuen Oviedon erakusketa hura.
Bai, holaxe da. Gero, berriz, Picos de Europa inguruetako lekuak margoturik nituen, eta beste irudi edo erretratu batzuk ere bai. Izan ere, lehen esan dizut, haurren irudiak egitea asko maite nuela! Hain zuzen, Dr. Juaristi zenaren laguntzarekin haurren irudiekin bakar bakarrik erakusketa mat montatu nuen Iruineko Ateneon. Nik erakutsi nituen haurren irudi haiek batzuk margotuak ziren eta beste batzuk marraztuak ikatzez edo lapitzez. Horrela bada, segidan hasi nintzen erakusketak egiten: Gasteizko Aurrezki Kutxan, Iruineko Aurrezki Kutxan. Donostian Avenida kalean bazen arte erakustoki bat eta han ere erakusketa bat egin nuen. Zaragozan beste bat. Eta, azkenik, Madriden, Ameriketara joan aurretik.
Margo eta marrazki asko saldu aal zenuen?
Bai! Batez ere Madriden. Banan orain gogoratzen zait neure azkeneko erakusketa Ameriketara abiatu baino lehen Salamankan egin nuela. Hamabosten bat egun margotzen ari ondoren Salamanka ko Casinoan jarri nituen nere margo lan haiek, lagun baten bitartez
Noiz joan zinen Ameriketara?
Berrogeita hamarreko maiatzean
Non egon zinen?
Caracas-en, hamabost urte
Zurekin batean beste euska margolaririk joan aal zen Ameriketara?
Ez! Bainan ni han nengoela orain Vera de Bidasoan bizi den Larramendi, Albizu eta Emaldi margolariak etorri ziren Caracas-era. Hasieran Larramendi maiz ikusten nuen, gero, ordea, Merida eta Maracaibora pasa zen. Albizu denbora gutxi egon zen: margo eta erretratu batzuk egin zituen eta Euskal-Etxean erakusketa bat ere bai.
Orduan giro handia ahal zegoen margogintzarako?
Orain baino gutxiago. Halere bazen zerbait. Nik hango kale, etxe mendi eta erretratoak egiten nituen. Eta ia egindako guztia atzerritarrei, hots, alemanei, amerikanoei... saltzen nien; asko saldu ere saltzen nien jende hauei.
Zure ustez, hainbat eta hainbat euskal margolari Ameriketara zergatik joan dira?
Egia esan euskal margolariak ezezik beste mota askotako euskaldun asko joan da Ameriketara gizaldi eta gizaldietan. Ameriketa euskaldunentzako beti Ameriketa izan da.
Eta noiz itzuli zinen berriz Euskal Herrira?
Hirurogeita lauean edo bostean. Orion egon nintzen hilabete batzutan Donostian etxea bilatu arte. Eta, gero, gaur bizi naizen Donostiako etxera etorri nintzen, Donostia bezalakorik ez dago eta!
Egun, zure margoak, asko gustatzen eta erosten dira.
Bai! Halaxe da! Orain ongi naiz, baina aurretik lan asko egin beharra izan dut.
Erretratu gehiago, zergatik ez duzu egin?
Bakartiar naizelako! Eta erretratuak badakizu... egin ezazu ederra...eta abar! Zuloagak beti esan ohi zidan, batez ere erretratuak egiteko. Bainan nik ez diat behin ere inori kasu egin, nik neure gogoa egin dut. Ez zait gustatzen erretratua enkarguz egitea. Paisajea bera ere ez!
Zure gaia nolakoa da?
Era guztitakoa: Kontrastea maite dut!
Gehienbat non margotu duzu?
Nafarroara asko joaten naiz. Nafarroan bait daude Gaztela, Suiza, eta bien arteko lekuak Ulzama aldean. Riojara ere maiz jotzen dut. Baina, gehienbat, Gipuzkoan, bai!
Esan genezake, zure kuadro berezienak Euskal Herriko herri tipi eta baserriak direla. Gaiaz gainera, kuadroetako koloreak eta bertan gauzak ipintzeko era bereziak dira. Lehen garaiko kuadroak kolore sendokoak, "caracterrez" beterikakoak ziren. Inoren eraginik izan al duzu?
Ez! Barzelonan egon nitzenean anitz margolari ezagutu nuen, onak eta hain onak ez zirenak. Bainan influentzirik, ez! Nik neure modura pintatzen nuen eta hala segitzen dut.
Eta amaitzeko gauza bat bakarra esan nahi dizugu: heldutako bideari jarraitzeko, urte askotan!
Esker anitz zuri!
URZOLA
9

Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Pintoreak\ERENTXUN1
Pertsonaiaz\ERENTXUN1
Egileez\URZOLA1\Kultura

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude