BONIFAZIO LASKURAIN TXISTULARIA


1975eko maiatzaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
BONIFAZIO LASKURAIN TXISTULARIA
"Gorputza zuen liraiña eta / oiñak zebiltzan aidean", Donostiako "ume eder" batek, Iparragirrek diñoenez. Gorpuza zuen beroa izan zzan ta pelotari trebea: horregatik ditu gorputz liraiña eta oiñak zebillean aidean gure txistulari honek, bere 92 urtekin. Boni gaztetan dantzari lirain eta anka ariñak.
Bere lantokia estua da eta luzea: berak diñoenez zeruko bidea ta atea estuagoak dira. Bazter honetan, orain hogeitamar urte txistu ta danbolin lanean hasi zan, semearen laguntzakin. Ta gaur goizean ere nere begien aurrean danboliñ bat bukatzen ari da: erreztasuna trebetasuna du lanerako.
Gaur lehen baiño errezago egiten dira lan honeik. Orain "materiala" hobeagoa da, ta neurrian ebagita datorkigu. Guk "montau" bakarrik egiten degu.
Guk esan dezu?
Bai. Felix semeakin lan egiten det. Txistuak orain berak egiten ditu, ta lasiter maixu batek baiño hobeto egingo ditu. Nik azken lana bakarrik, gehienetan batez. Danboliñean ostera, nik egiten det lanik astunena.
Zenbat hillero?
Txistuak 10; danboliñak 15.
Ze preziotan?
Txistu on batek 300 duro balio du. Danboliñak 200.
Asko saltzen ahal dira?
Egiten ditugun denak salduta dagoz.
Ez ahal dira izango erakustokian eukitzeko bakarrik?
Gehienak joteko dira; gaur jende asko hasten da ikasteko gogoz: lana luzea eta astuna denez, batzuek laister aspertzen dira. Ta etxe batzuetan, tresna euskalduna ta ikusgarria dalako erosten dute.
Noiz arte egin behar dezu lan hori?
Jaunak esango dit noiz izango dan nahikoa. Behatzak arin eta indartsu dagozan artean, begiek ondo ikusten duten artean, ta zentzunak lorik ez baldin badu, aurrera! Lanak ez nau iñoiz aspertu, poza eman baiño.
TXISTULARIA
Nola hasi ziñan txistuak egiten?
Neronek behar nituan. Beti izan naiz txistularia.
Titiaren ordez ala?
(Honen parrea! Boni gizon alaia degu: beti patxadan, beti broman: bertsolarien anima du. Zirika egitea ta hartzea gustatzen zaio, ta neri ere bai. Ez du ezertxo ere txartzat hartzen).
Hara. Ni Iruran ajio nintzan. Ta Billabonan zortzi urte nituala, parrokiko koruan abeslari nintzan: orduan hasi nintzan solfeo ikasten. Gero klarinetea joten nuan herriko "bandan". Halako baten, Billabonako herriak txistularia behar zula ta ni bialdu ninduten Donostiara: Donostiako lenengo txistulari Eusebio-kin ikasi nuen txistulari soiñua ateratzen.
Diru soiñua etzan izango artean?
Bai zera! Billabonako plaza neretzako izan zan, baiña dirurik gabe, 1916-an Bergarara etorri nintzan; 1926-ko urtean hemengo plaza hartu ere bai: orduan milla pesta urteko. Berehalaxe aberastutzeko! 70 urte bete nituanean, etorri zitzaidan jubilazioa, Madril-tik.
Zenbat urte egin dezute, alkar musuka, txistuak eta zuk?
Hori bai galdera! Laister izango dira 80 urte txistua joten hasi nintzala. Ta egun batzuetan bai sei ordu, batez ere jaietan edo ensaio egunetan. Billabona eta hauzoko festa guztietan, goizetik illuntzera (orduan toki danetan "Agur Mariaren orduan" bukatzen ziran dantzak). Gero, Bergaran, nere bi seme Justino (hau bai zala txistulari bikaiña nere konparazioan!) ta Felix-ekin: zenbat konzierto ta konkursotarako ordu luze-luzeak! "Orfeón Donostiarra"-kin ibilli nitzan Portugal osoan; Prantziko Euskal-Herri osoa pausorik pauso, nere txistuaren alaitasunez betetzen. Ta, hemen, gure Euskal-Herrian, ba ote bazter bat ez naizena izan beti pozik , ta poza zabaltzen? Horreik gutxi baldin badira, zenbat ordu besteari erakusten txistua nola jo behar dan: ez da erraza, hiru zulotik hainbeste soiñu ezberdiñak ateratzea, ta pazientzirik haundiena behar da horretarako! Baiña beorrek, jauna, atera kontuak: pillatu denak, eta jakingo du zenbat ordu astun ta pozgarri musuka, ja, ja! Musuka txistuak eta nik.
Asko maite dezu txistua?
Iñork baiño gehiago. Zenbat ordu goxo, alai, pozgarri, eman dizkidan! Begira, txikitatik toki danetara joan naiz txistuakin. Orain ere, ez det etxetik irtetzen nere lagun hori barik. Baita ere Logroño-ra joaten naizaenean udaran: ta erriojanoek gustora entzuten dituzte hemengo soiñuak. Arantzazu-ra joango naiz, maiatzean, nere azkenekok sei ikasleekin, ta hantxe emango dugu konzierto eder bat, heurak seirak eta nik.
Gazteen behatzak eta zureak ez dira berdinak izango?
Egi borobilla. Baiña txistuari ikuturikoan, nereak ere piztutzen dira.
(Hartzen du txistua. Sartzen ditu behatzak, bat erastunean, besteak zuloetan, behar dan bezala. Gorputz guztia zutitu du. Meheia dugu Boni, gantza gutxitakoa. Sudurra zorrotza, ezpaiñak piperra bezelako gorri ta beroak. Begi nekatuak hainbeste lanen ondoren. Larrua mardul, baiña sudurretik ahora arko ederrak. Begi beltzak, sakonak. Betli beltzak, ille zuri arroa. Danboliña ere poztu da txistua entzutekoan, ta zarataka ari da: Bonik neretzako bakarrik emango du konzierto hau: ez gagoz teatroan, baztertxo batean baiko, hainbeste txistu ta danboliñen artean, eta denak kantuan dabiltzezela dirudi. Bai ariñak Bonik gorputza eta behatzak eta zentzuna!)
Gure gerra etorri ez balitz, Londres-en izango nintzan ta Inglaterra guztian. Hara zijoan udara horretan "Orfeón Donostiarra" ta ni heurekin, abesti batzuek txistuaren laguntza bero ta alaia behar dutelako.
Konkursoetan suerte ona izan ahal dezu?
Joan garenetan, denak guretzat izan dira. Batez ere, nere seme biekin joaten nintzanean. Baiña gazte hil zitzaigun Justino ta hirutasuna puskatu zan. Azkenekoa irabazi gendun 1950-an, orai 25 urte,. Zailla zan, besteak ere onak ziralako: horregatik gure garaikundeak gehaigo balio zuan.

SOIÑU-ASMATZAILEA
Soiñuak, abestiak, bihotzean jaiotzen dira, adimenean egosten dira, pentagraman azaltzen dira eta txistuak zabaltzen ditu. Laskurain-entzat etzan nahikoa besteen soionuak zabaltzea, berak ere bazeukan zer esan asko. Gaztetatikan hasi zen bere bihozkadak pentagraman jartzen.
Perretxiku billtzaille itsua nintzan. Ta menditik nebillen artean, sortzen zitzaizkidan melodi edo abesti berriak. Orduan, ibilli nebillela, papertxo bat hartu ta hantxe josten nuen abesti hori; gero, etxera sartzekoan, lehenbiziko lana zan pentagraman behar dan bezala ipintzea, bere ritmoak eskatzen zuanez.
Larogei urte honetan, abesti asko atera ahal dituzu?
Begira liburu honeri: "Colección de 100 piezas para txistu. Pasacalles, biribilketas, obras de concierto originales de Bonifacio Lascurain". Milla ale atera nitun, ta denak saldu dira. Gero, beste milla azaldu dira, ta bosteun saldu. Ta baditut baste melodi ta lanak, bigarren liburua betetzeko. Baiña egia esango diot: nahigabe haundi bat daukat dehar dan bezala ez dalako "armonia" ikasi; baiña nere bizitzak ez zidan erreztasunik eman horretarako.
Ez ziñan, ba, txikitatik soiñu artean bizi?
Bai, bizi soiñu artean, baiña ez soiñuetatik. Hori arnasa pixka bat hartzea bakarrik izan da. Nere bizi zatirik luzeena lantegietan eman det. Esan nion Billabona-n ez nuela txakur txiki bat hartzen; ta hemen, etorri nintzanean, milla pesta urtero. Orraitiño, oyal edo tela egilea nintzan beste langilleen bezelako bat. Soiñu kontuak lanetik kanporakoak izan dira beti.
Bi lan nola ongi ezkondu?
Soiñu kontuak, gehienetan jaietakoak ziran. Jai guztietan, lehendabizi biribilketa, gero Meza nagusi ostean ta illuntzean. Lantegitik ateratakoan, hasten nintzan txistu ta danboliñak egitera. Hortik aterako du ez detala tabernan eta zinean ibiltzeko astirik izan.
Gaur ere lan poliki egiten dezu!
Zergatik ez? Osasuna ba det, ta ezertxo egin gabe ezin egon. Orain bi lan baditut: danboliñak egin eta irakasle batzuei txistuaren mamia erakutsi. Lehen eskoletara ikasten nintzan solfeoa erakustera mutil kosokorrei, baiña hori ez da neretzako lana, 92 urte ditudala.
ANASAGASTI
(Aranzazu-tik)
Boni Laskurain
Boni Laskurain eta aita Anasagasti
6

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazLASKURAIN1

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude