SANTA ENGRAZI, HAUZO LANEAN BERRITUA


1975eko maiatzaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
SANTA ENGRAZI, HAUZO LANEAN BERRITUA
Maiatzaren 18an berritze jaia
ZERUKO ARGIAren irakurleak dakieenez azken urtebete honetan Santa Engrazi Ermita berritzen ihardun dira hauzo lanean. Urtebete luzean egindako lanen ondoren, bukaeran aurkitzen dira.Lan honen ezaugarri bat utzi nahiaz edo, jai bat antolatzekotan dira, aipatu hauzo langileak, Santa Engrazin.
Euskal Herri guztian, eta batipat mendizaleen artean, ezaguna dugu Santa Engrazi gailurreko ermita. Eta berritu duten ermitaren berro gehiago jakin asmoz Joxe Mari Zunzunegi, zestoar historigilearengana jo dugu. Berak azaldu digun zenbait puntu aipatuko dugu hemen.
Santa Engraziko histori azterrenak jakiteko bi bide omen ditugun batipat: egizta ditzakegun datoak, eta kondaira edo ustezko berriak.
Lehenbizikoak aipatuko ditugu bereziki, horiek ematen bait digute seguruenak: Arkeologi aldetik begiraturik lehen aztarrenak XV. Mendearen bukaerakoak dira. Gotiko aroko ate bat eta lau leiho (bat azken berritze honetan aurkitua hain zuzen) ditu gure ermitak.
Hormek, zenbait garaitan neurri desberdinak agertzen dituenez gero, behin baino gehiagotan aldatuak izan zirela dirudite. Horrela bada, Santa Engrzi Ermita, gutxienez eta historiari zientifikoki begiraturik XV. mendearen azken aldekoa dugu nahiz eta historigile askoren ustez lehenagokoa izan. Bainan oraindik behar bezala aztertzeke dago arazo hau.
Idatz agirietara jotzen badugu berriz, beste zenbait berri aurki dezakegu: Oinatiko artxibuetan, Joxe Mari Zunzunegik aurkitu duenez, garai batean "freira" delakoak egon omen ziren ermita zaintzen. Gurpen haundiko eliza omen zen eta jende askok uzten omen zuen diru laguntza.
Horrela, Elkano ospetsuak ere dukat bat utzi omen zuen ermitaren beharretarako. XVII. Mendeko "freira" batek ere honela dio: "Bizkaiko nagusigo osotik dator jendea".
Aipatu dugun bezala, eta garaiko ohitura zenez, ermitaren ondoan zegoen etxetxo batean, bizpahiru "freira" zeuden. "Freiraok" elizetako beharretara loturik emakume ezkongabeak omen ziren. Azken berritze honetan, aipatu etxetxoaren aztarrenak azaldu dira.
XVIII. mendean Karlos III.k deuseztatu zuen ohitura hau.
"Freiraon" berri jakiteko, aipagarri dateke Oinatiko artxibuetan agertzen den hau: "Maria Etxeegaray freirak bere kide Maria Celayari zapi zuri bat uzten dio testamentuan eta limosnetan jasotako 500 dukat ermitarako".
Bestalde, aipagarri zaigu dorreko ezkila ere. Metro eta erdi diametroko ezkila da eta horrelako elizetako ezkilek ez bezalako neurriak ditu.
Kondaira edo ustezko iritziei bagagozkie aldiz, Aurre-Romaniko garaiko gurketa ere ezagutu omen zezakeen Santa Engrazik. Kristautasuna sartu aurretik jentil eliza bat ere izan omen zezakeen bainan berriok guztiok ez dute batere segurtasunik, oraindik ez bait dira zientifikoki aztertu.
Juan Erentxunek ere, Adriani Iruineko gotzaiaren esan bat aipatzen digu: "Santa Engrazi gure eliz barrutiko elizarik zaharrenetarikoa dugu". Bainan, oraindik gauzaok, esan dugunez, aztergai besterik ez dira.
Berritze lanei buruz, idatz agirietan azaltzen denez, 1771. Urtean zenbait berrikuntza izan zuen ermitak.: karaitzez egindako kanpandorrea soilik, J.M. Zunzunegiren ustez.
Duela zazpi urte ere, orain dabiltzanak berak hain zuzen, beste berrialdi bat eman zioten azkeneko honen mailakoa izan ez bazen ere: korua kendu, erloju jira itxi, hormak barru aldetik masaz hartu, bi zutabe berri sartu, teilatuan erretila egin eta ezer gutxi gehiago.
Joxe Mari Zunzunegiren ahoz historia apur bat jakin ondoren aipatu hauzo langileengana jo dugu, berritze lanak nola burutu dituzten eta maiatzeko jaia zertan den jakin asmoz. Horretarako zenbait galdera zuzendu diegu antolaketa lanetan gehien saiatu diren hauzo langileetako bi adiskideri. Aurrean ditugu lanotan hain ezagunak diren zestoar bi gazte: Martin Unanue "Martija" eta Alberto Mendia "Motxa". Larunbat arrtsa da eta etengabe lanean ihardun dira gaur ere. Zenbait berriketa alde batera utziaz, harira jo dugu lehen galderaz:
Nolatan hasi zineten lanotan?
Ba, ihazko Santa Engrazi egunez, biok hain zuzen, gailurrera igo ginen eta eta ermitaren egoera tamalgarriaz jabetu: teilatua nolabait, dorrea berriz tximistak hautsita... Duela zazpi urte egindako lanak ezer gutxitarako balio izan zutela eta haundiago baten beharra ikusi genuen.
Egoera honetaz jabetu ondoren nora zuzendu zenituzten lehen urratsak?
Hurrengo igandean bertan Aizarnako Erretore eta Joxe Mari Zunzunegi,eliz barrutiko erlijio arte saileko ardunadunarekin egon eta geure asmoak azaldu genizkien. Ontzat eman zuten gure asmoa eta Joxe Marik arte eta berritze aldetik behar genituen kontseiluak eskaini zizkigun.
Bi jaun hoiekin elkarrizketatu eta berehala hasi ahal zineten lanean edo beste nonbaitera jo zenuten?
Ez, lagun prestu batzuei deitu ondoren itsu-mustuan eta betere eralkizunik egiteke dorreari ekin genion. Teilatua aztertzen eta askatzen hasi ginenean eta bere egoera makala ikusita gero, teilatu zaharra bota eta berria egitea pentsatu genuen. Izan ere beste ezer egiterik ez zegoen egur zaharkitu eta apurtutako teila haik ikusi ondoren.
Horrela, gure ermita uste baino egoera okerragoan zegoelarik, Gibert arkitektoarengana jo genuen kontseilu eske.
Zer esan zizuten Gibert arkitektoak ermitaren egoera ikusi ondoren?
Gibert-en kontseiluak bi egirurari lotu zitzizkion batipat, dorrearenari eta teilatuarenari. Dorreak harri batzuk hautsiak zituenez konponketa lanetarako dorreari nola eutsi erakutsi zigun. Lan izugarria benetan dorrearen prestaketa hau! Teilatuari, zegokionez berriz, lau zutabeak kendu eta teilatu guztia bi "tijera" haundiz sostengatzea zela egokien adierazi zigun.
Han egin dituzuen lan guztiak aipatzeak luzeegi joko liguke bainan, laburtuko ahal zenizkigukete lanok?
Bai, berehala. Lehenik dorre eta teilatutik hasi ginen. Hortarako zimenduak gogortu eta horma gainak jira guztian hormigoiz hartu genituen, teilatuari lehen ez zuen boladura atera behar bait genion jira osoan. Eguraldien erasoen arriskua ikusiaz, egur mardul eta bikainak sartu dizkiogu teilatuari. Gero Zunzunegiren kontseiluz ezker aldean zuen gotiko leihoa aurrera aldatu dugu, egokiago omen dago eta. Aurkitu dugun beste gotiko leihoa ere moldatu beharra izan dugu. Erretablo zaharra kendu ondoren berria egin dugu mosaikoz. Hau Jose Luis Iriondo eta Jesus Huarteren lana izan da.
Ezkila gogortu eta tximistorratz berria ipini dugu. Bestalde barruan zeuden irudiak berritzera eraman dira. Eliz Barrutian jasorik zegoen San Inazioren irudia ere han izango dugu hemendik aurrera. Zoruak ere badu berritzeko premiarik, bainan gerorako utziko dugu.
Langilez ondo osatu ahal zarete?
Bai, jendeak ondo erantzun du. Batanaz beste astero hamaseiren bat lagun biltzen ginen. Hogeita zazpi inguru bildu garen egunak ere izan dira. Guzira hirurogeiren bat ibiliko ginen.Bazekiten nora zetozen eta gogoz ihardun dute hauzo lanean.
Inguruetako jendea bilduko zen noski?
Santa Engrazi inguruko lau edo bost baserritar, azken aldera beste lau bat igeltsero azpeitiar eta beste gehienak zestoarrak izan gara jai egunetako hauzo langileak. Bestalde, aipagarri zaigu zaldibtar bi igeltseroren lana. Igande askotan etorri zaizkigu Zaldibitik honeraino. Teila jartze lanik haundienak beren esku joan dira.
Urtebete inguruan ihardun duzue. Honek garbi adierazten digu egin duzuen lanen neurria. Zer egun eta zer garaitan burutu duzue hango lana?
Urte bete osoko jai egun, igande eta larunbatak han igaro ditugu. Jai eta igandetan goizez, eta larunbatetan, arratsaldez.. Uda eta Gabonetako opor eta gainontzeko egun libreak ere han igaro ditugu. Horretaz gain aste egun arratsez ere lan asko egin dugu nahiz eta ermitara ez igo. Diru eske, langai bila, lagun bila, e.a.
Jendez eta beso indarrez osatu zaretela ikusiaz eta diru arazora itzuliaz, zer moduz moldatu zarete?
Ba! Diputazioak 80.000 pezeta eman dizkigu, Gotzaiak 50.000 agindu dizkigu; beste Udal, Aurrezki Kutxa, Banku etabarrek ere zerbait lagundu digute. Herri soilak ere ondo erantzun digu, izan ere herria mugitzen ez bada ez bait dago ezer egiterik. Bestalde, zenbait lan eta langai dohan egin da: lehenik, dakizuenez, esku lan guztia hutsaren truke egin da. Aipagarri dateke Jesus Huarte eta J.L. Iriondoren lan bikaina ere. Tximistorratza, porlana, bidriera eta beste gauza asko ere dohan eskaini dizkigute. Kamioi bat ere ia erabat geure esku eduki dugu. Lerro hauetatik, hemen aipatu guztiak, eskertzea nahi genuke.
Lan haundiak egin badituzue diru laguntza ere haundia beharko zenuten. Laguntzoekin bete ahal duzue diru aldetik zenuen zuloa?
Ez, oraindik hogei bat mila duroko zuloa dugu, bainan, antolatu dugun jaia dela eta beste laguntzak direla, aurki beteko dugula deritzagu.
Lan neketsua, eguraldia, mendi gailur hura e.a. eragozpen ikusirik ezbeharrik edo istripurik izan ahal duzue?
Bai, zoritxarrez ia bukaeran izan dugu halako istripu bat. Orain arte, lagun bati behatza lehertu bazitzaion ere ez genuen ezeren okerrik izan. Bainan Apirilaren 6an eta lanak bukatu ondoan, hainbat lan egin duen Joxe adiskideak min hartu zuen. Altura haunditik ez bazen ere era txarrean erori nonbait eta izter hezurra hautsi digu. Familia bateko guraso denez zerbait laguntzera behartuak gaude.
Gisa honetako lana bukatuz, gure ustez merezi du jai bikain bat antolatzea. Zer egitarau prestatu duzue datorren 18rako?
Igandean, lehenik txalapartariek Herri Meza adieraziko digute Santa Engrazi gailurretik. Aldarea sagaratzeke dagoenez, Joxe Mari Setien Gotzai laguntzailea etorriko da aldarea sagaratu eta Herri Meza zuzentzera. Ondoren bertsolari, zestoar dantzari txiki, txistulari, eta trikitilariekin jaialdi alaitsu bat hospatuko dugu. Eta bukatu nahi duzuten guztiokin Lagunarteko Bazkaria.

Besterik gabe agurtzen ditugu bi langile prestuok maiatzaren 18rarte, gure zorionik beroenak eta Joxe lehen bait lehen senda dadila opatuaz.
Gure aldetik lanerako batasuaren eredu bezala agertzen ditugu hauzo langileok. Elkarren artean hasitako egintza erabat bukatu dute alaitasun ederrean. Beste hainbat herri egintza ere badugu gure herri honetan. Horrelako elkartasunez jokatuko bagenu zenbat gauza erabakiko ote genituzke?
ERTXIN HARRI
2

Gaiez\Gizartea\Erlijioa\Eliza katol\Besteak

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude