EUSKAL HEZIKETAZ ELKARRIZKETAN


1974ko martxoaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal Herriko bi irakasleei elkarrizketa

EUSKAL HEZIKETAZ ELKARRIZKETAN
Orain zenbait egun ikastolako irakasle bikote interesgarri batekin luze samar iharduteko aukera izan nuen. Ezkon bikotea, eta irakasle bikotea. Biak ikastola berean irakasle.
Neure ingurumatik urrun samar -urruntasunik baldin bada Euskal Herrian (geografiaz diot)- izan arren, kezka eta arazo berdintsuak ikusi nituen gure elkarrizketan
Halere, puntu bat bai; eta aski nabarmena, bikote horren eta neure ingurumari honen artean. Gure honetan orain zenbait urte, Ikastola mugimendua hasi berri haretan alegia, bizi izan genuen arazoa (egun ere, gure artean bertan, zenbaiten artean bizirik dagoen arren) bizi-bizirik dagoela somatu dut bikote honen inguruan: askorentzat, "arazo guztia -esaten zidan emazteak- euskara da". Esaldiari halako espresioa ematen zion! Esan nahiez, zentzu hertsian, murriztuan, rnaterialean harturiko euskara dela arazoa jende askorentzat.
Hona bada. Elkarrizketa aurrera zoala, Z.A.ko zenbait irakurlerentzat gauza interesgarriak ateratzen ari zirela konturatu nintzen, eta hala egin nizkien zenbait galdera.
-Nola dakusazue gure Euskal Herrian ematen den Hezketa?
-Arrisku handi bat nabari diogu gure herriari, eta da: badirudila, hezketa lan guztia ikastola mailara zuzentzen eta mugatzen ari garela. Orain zenbait urte Alfabetakuntza taldeak bere ekintzabidea propioa zeraman; badirudi, erabat, edo gehienhat, itzali egin dela mugimendu hori; zuen artean zertan da? Baziren beste mugimendu batzu ere: eskola sozialak e.a.
-Zer esan nahi duzue: heldu edo jende larriagoren hezketari ekin behar zaiola?
-Ba, bai. Hezketa ez da hamalau urte arte egiten dena. Hori haurraren hezketa litzateke. Baina gizonaren bizitza luze eta aldakorragoa da. Ta prolema handienak ikastola utziz gero sortzen dira.
Ikastolan "erakuspen" asko hartzen du; behar bada, kasu askotan, hain interesgarria ez dena, eta beste eskolatan ere, alde aldera, ematen dena.
Horrez gero, esanen genuke, ikastolan erabiltzen dugun diruari, soil soilik euskara irakasteko izan behar balu, efikazia aldetik harturik, protxu gehiago aterako geniokeela 14 urtetik gorakei aplikaturik.
-Ez dakit, baina itxura hau hartzen diot zuen diozuenari. Hlich-en bidetik joaz, eskola barruko hezketa hankaz gora botatzea litzakeela zuen helburua. Zer diozue zuzen7
-Egun, hezketa mailan esperientzia asko ari da egiten bazterretan, mundu guzian. Ez dugu uste, haatik, kanpoko esperientziaren bat bere haretan guregana daitekeenik. Eta, orain arte, berrikuntza mailan, ikastola bertan ere, exer gutxi egin dugula aitortu behar. Egin izan den guztia, edo ia dena, Kataluinan egin denari eta Freinet-ek dioenari begira egotea izan da. Kreaziolanik ordea, ezer gutxi.
Gainera, esan beharra dago, diru gutxi dugula hezketarako. Eta halere, egundako ikastolak (etxeak) egin nahi ditugu, eta guztia, egunean sei ordu hutseko lanerako. Uste dugu, ez dugula eskubiderik horrelako gastutarako.
Ez dugu uste Ikastola lurrera beta daitekeenik, hortik aurrera zenbait nahastaile esaten ari den bezala. Askoz gutxiago ere. Bakar-bakarrik, ez gaitezkeela muga ikastolara, eta ez ditzakegula gure ikastolak (gelak) sei orduko enplegura muga. Ikastola berritu behar dela diogu.
-Zein berrikuntza proposatzen duzue?
-Orain arte, gurasoek egin eta moldatu dute Ikastola, eta, hein batetan, irakasleek. Haurrek ez dute ia parterik hartu. Ikastola ez da bereizten, horretan, beste eskoletatik. Haurrak materia prima besterik ez dira izan, eta ez dira; euskaldun jator egiteko materia prima; baina euskal jatortasun hori helduen buruan dagoen gauza da, abstraktoki hartuz; jatortasun hori hartzean ez da kontuan hartzen haurra, haur bizia, egongea, biharkoa.
Gure ustetan, eskolak komunikabide behar du izan: bataren eta bestearen esperientzien komunikabide. Haurrek nork bere esperientzia elkarri agertzeko aukera behar dute izan eskolan. Hezketaren muina horretan datza: haurren komunikabide izatean.
Gainera, ikastola ez daiteke muga sei ordu hutseko lanera; zerbait gehiagorako hartu behar da hainhat kostaturiko ikasgela. Bestela, usurero handien eskuetan eroriko gara.
-Zein aplikazio gehingo emanen zeniokete ikastola-etxean?
-Gau eskola larriagoentzat: eskulana, euskara, elektrizitatea, ingelesa... mila gauza. Kultura zentroa behar luke izan.
Beste aplikazio bat: liburutegia sortu herrian. Jendeak ez du dirurik liburuak erosteko; eta, batez ere, ez du kriteriorik liburu eta aldizkariak hautatzeko.
Beste aplikazio bat: deporte edo kirol zentroa.
Lan hori guztia, denbora berean, diru irabazpide izaten ahal litzake, ikastolaren gastuak, hein batetan, berdintzeko.
Bazuen nere bikoteak beste zer esanik, baina utzi beharrean gertatu nintzen. Eginbeharrak. Eskabide bat egin diet: zirikatzaileren beharrean egon gabe, ea noiz hasten zareten zeuron kabuz hitzegiten eta idazten. ZIENTZIA! JALGI HADI PLAZARA!
Agian, ordea, zenbait irakaslerentzat, ideiak botatzen hastea arriskuz beteriko gauza litzateke. Nork daki zenbait girotan zein izen ezartzen ahal lioketen?
DIONISIO AMUNDARAIN
Badirudi hezketa lan guztia ikastola mailara zuzentzen ari garela
8

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Besteak
Egileez\ARANBERRI1\Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude