Joan Mari Torrealday idazleari elkarrizketa
Joan Mari Torrealday
Edozein Txorakeria Ez Da Iraultzaile. Gaur Ezkerretik Ez Baino Eskuinetik Datorkigu Arriskua
Oso ezaguna da Joan Mari euskaldunon artean. Aspaldidanik dago zeharo emana euskal arloari. Askok irakurri ahal izan ditu beronen lanak «Elgar», «Egan», «Anaitasuna» eta «Zeruko Argia» aldizkarietan.
JAKIN aldizkariaren zuzendari izan zen garai batean. Bilera eta hitzaldi asko egin zuen garai hartan Euskal Herrian, han eta hemen Orduan jendearengandik jasotako galderen eratzun bila joana dugu ikastera Frantzia aldera.
Argitara berria du IRAULTZAZ deituriko liburu berri bat JAKINen. Gai interesgarria benetan.
Oporralditxo bat gure artean igarotzen ari dela eta liburuaren egilearengana jo dugu. Sustrai sakonetan oinarritu behar dugu gure ekintza, bestela Joan Marik dioen bezala «jokabide desegile asko ez dira iraultzaIle".
–Argitara berria duzu IRAULTZAZ deituriko liburu berri bat JAKINen. Zenbat denbora eraman dizu liburua moldatzeak?
–Nere ikasketako lana izan dearlik ez da aise jakitea. Bi urtetan ibilia nauzu helatsuko gaiak ikasten Frantzia aldetik.
–Eta nolatan hasi zinen hortaz?
–JAKIN aldizkaria debekatu eta Joseba Intxausti JAKINen liburuez ardutzeko etorri zenean atera nintzen ni ikastera. Zer estudiatu, ordea? Hein handi batetan, JAKINen zuzendaritzan, bileratan eta hitzaldiak ematen ibiliz ibiilz euskal herrietan nereretzako estudiatzea. Galderak bada ez ziren nereak bakarrik, gazte-andana batenak ere bai.
–Iraultzaz ari zara liburuan. Politika aldetik ala filosofia aldetik aztertzen duzu iraultza?
–Azterketa dela ez ahantz. Eta politika iritziak eduki arren politikologoa ez naizenez gero, eta fedea (eta fedeak) eduki arren fedegizona ere ez, gizarte-filosofia aldetik arakatu nahi izan dut gaia. Eta hori sinpatia handiarekin eta izpiritu kritiko batekin. Iraultza, pentsaera eta mundu-ikus-era den aldetik aritu izan naiz. Iraultzarekin batera europear pentsaera modernuaren lerro nagusiak ikusi ditut. Progresoan sinismena, zientziaren guzi-ahatalsuna, gizonaren nagusitasuna, arrazoimenaren garaitzapena, etc., etc. ardatz gisa dituen kultura gurea da, Europakoa. Iraultzaren pentsamentua ere hortxe dago. Horregatik esaten du Carr-ek (ustez) Europa dela iraultzaren ama. Eta pentsamelde hau, neurri handi batetan, ondo dakigunez, XVIII-XIX mendetan eratu zen. Eta komentziturik nago ni gauza askotan eta askotan mende horien jarraitzaIle hutsak garela. Horrek harritu nau. Eta horrexegatik esan dut libaruan, etorkizunaren guraso baino gehiago lehenaren seme garela. Mendebaleko pentsaeraren lurpea arakatzea argigarri izan da neretzako, gaurko mugimenduak situatzeko eta ulertzeko argigarri izan da neretzako, gaurko mugimenduak situatzeko eta ulertzeko biziki lagungarri. Ez nago horren seguru liburuak irakurleari laguntza bera eskain dezaiokeenik, agian sintetikoegi eta laburregi bait dago hori dena.
–Euskal Herri oso gutitan aipatzen duzu. Nola egiten duzu liburu honek gure egoeraz duen lotura?
–Aipamen horien beharrik ez dut ikusi, liburu osoa hortaraturik zegoenez gero. Eta bestalde, guraizen beldur beti izan naiz ni. Gure egoerari egokitzen ote zaion? Nere ustetan bai, eta zuzenki lotu eta egokitu ere. Esango dizut nola. Liburuak hiru joera hauei erantzun nahi lieke:
- Kontsumoko gizarte honek lortu nahi duen iraultza izenaren eta izanaren antzutu nahiari. Iraultza hauentzat, edozein aldaketa azkar eta aldakuntza hutsa da. Kontrako erantzunez, liburu osoa dator.
- Edozein haustura eta deuseztapen erreboluziotzat duen eskuin zakartu eta ezker txoro jakin bati, iraultza askoz ere sakonagua eta esanahitsuagoa dela frogatuz.
- Iraultza borroka-klase batetara (eta hain zuzen klase-borrokara) mugatu nahi dutenei esanez iraultzak jokabide eta eremu zabalago bat hartu behar duela eta haaxel hartzen ari dela herri hazietan.
–Eta zer da zuk zeuk proposatzen duzuna? Badea biderik? Badea joerarik? Badea soluziobiderik?
–Nere asmoa irakastea ez baino erakustea izan da, hori batetik. Eta bestetik, halako liburu baten deus handirik ez liteke esan puntu hortaz. Halere. bide bat azpimarkatu nahi izan dut, guti barru nagusituko dena, nere ustez. Labur esanik: bizi dugun egoeratik, konkretutik abiatzen den bidea. Errealidadea teoriari egokitu nahiz eta ezinik gabiltzan susmoa dut askotan. Alderantzira behar luke izan Euskal Herrian zer ari zaigu gertatzen? Horixe, printzipio oroker bakar batekin gure egoera osoa esplikatu (eta horren arabera irtenbidea bilatu, noski) nahi dela. Datoekin pentsatzen has gaitezen orduak jo du eta gure herrian bertan bizi ditugun kontradizio guzietatik abia gaitezen. Bizi-inguruaren, ekologiaren, agintearen arazoketak, denak dira iraultza-gai.
–Autogestioaz ere mintzo zara.
–Iraultzak, sinesgarri izan nahi badu, alternatiba bat eskaini beharko du. Oro har, autogestiozko gizartea lizateke neretzako alternatiba presenta lezakeen bakarra. Autogestioa, zentralismoaren antidotoa duzu, bulegokrazia, mandarinato eta jauntxokeria guzien aurkakoa. Autogestioak pertsona eta taldea egin nahi ditu erabakigune. Autogestioa, demokrazia direktuaren egiaztatzea da, horra. Askatasunak oro salba dezakeen sozialismoa, autogestiozko sozialismoa da, nere iritzian. Bere posibletasunak beste eztabaida bat merezi luke. Bego hortan oraingoz.
–Zer iritzi duzu Euskal Herriko iraultzaz?
–Bide luzea egin duzu. Bagabiltzala, ibliaz bakarrik erakus daiteke. Hemengo iraultzak ez du jadanik ortodosia baten mantupean egoteagatik bere burua zuritzen eta justifikatzen ibili beharrik. Teoriari errespeto pitin bat galtzeak on egin dizaieke mugimenduari. Badut esperantza, ezker zentzuzko baten irrikia. Ezker finkatu batek izango luke etorkizunik.
–Zer iritzitan daduzkazu Euskal Herriko iraultzaIleak?
–Bestez hitzegitea ez da on. Onartzen dadana askozaz ere gehiago izanik, "iraultzaile!' deituriko zenbaiten joera bat edo beste salatu nahi nuke. Edozein txorakeria ez da iraultzalle. Jokabide desegile asko ez dira iraultzaile, eta bai nihilista. Gero politikan moraelzko kategoriak erabiltzea politika eskasa da. Gaur, gure giroan, "borges txikitzat" bat salatzeak zer besterik adierazten du? Eta ideiei gagozkielarik, garbitasun ezinezko baten alorra bihurtu dugu politikagintza.
Halere, gauza bat argi geldi bedi. Nere ustez, gaur ezkerretik ez baino eskuinetik datorkigu arriskua. Iraultzaren kontrakoek, eta areako kontrairaultzaileek, horiek ematen didate neri beldurra.
–Eta bukatzeko. Esaiguzu zerbait zure asmoez. Orain berriz Parisera zoaz baina, hona etortzerakoan, zein dira zure asmoak?
–JAKIN taldera etorriko naiz. Dakikezunez, euskal kulturagintzan lanegiteko hautua aspaldidanik egina dut. Eta hain zuzen euskal kulturari dagokionez badut, denen gainetik, beste gogo bat ere. Soziologia ikasten ari naizenez gero, bide hortatik euskal kulturaren azterketa batzuk hartu ditut gai bezala. Hasteko, euskal liburua aztertu nahi nuke, oso sinpleki. Aldizkarien bidez irakurleari dei egiteko esperantza dut, nor duten irakurle eta zer nahi duten irakurleek, argitaretxe beraiek ere hobekixeago jakin ahal dezaten. Zenbakiz eskas dabillen euskal kulturak bere burua zenbakitan disekaturik ikusteko oltsarik ez ahal du izango!
Eskerrik asko, Joan Mari. Sasi-maixu asko da gure artean. Jarrai ikasten. Gauza asko dago soziologia alderditik aztertu beharrekoa. Sakon aztertu beharrean aurkitzen gara gure iritziak, usteak, jokabideak, lanak eta abar.
Eta ez ahatz ZERUKO ARGIAko idezle eta irakurleokin
ERRIALDE