Ez Du Bertsolaritza Lantzerik Izan. Biraoak ematen dio gaurko ohituretan minik: haundiena


1973ko urriaren 07an
Joxe Mari Aristondo, "Muño" bertsolariari elkarrizketa
"Muño" Bertsolaria
Ez Du Bertsolaritza Lantzerik Izan. Biraoak ematen dio gaurko ohituretan minik: haundiena
Joxe Mari Aristondo, Muño bertsolaria, 75 urteko aitona zimela dugu. Iloba txikiari loarrazten aurkitu dugu. Bereak ditu Nekane, Jone eta Arantxi txikia. Ez du hoiek gabe argazkirik atera nahi.
Bigarren umealdia hazten ari dela esan digu. "Umeak hazi eta nekeak bizi" esan digu hamar seme-alaba izan dituen aitona honek.
Badaki zergatik duen bere baserriak izena «Muño». «Muño», tontorrari deitzen zaio eta gure baserria muño edo tontor baten geinean dago, esan digu.
Landurik dauka euskera. Lardizabalen «Testamentu Zarra» irakurtzen zuen gaztetan. Baita orduko ARGAI ere. Gaurko zenbait aldizkari ere irakurtzen du.
Gure «magnetofona» ikusi ordurako jakinaren gainean jarri gaitu: «erdi-lotan nagoelarik etorri zarete ni zirikatzera. Ez dizuet gezurrik esango. Nere mundu aldia bukatu samarra dago eta zergatik gezurra esan?».
–Hemen jaioa al zara edo beste nonbaitetik etorria?
–Ni hementxe jaioa naiz. Baina nere aurrekoak Zarauztik etorri ziren. Karlisten gerratean edo etxea erre zitzaien eta handik etorri ziren honera; Zarauzko Aztitik. Aurrena Aizarnako Ereño baserriko ahaideak jaso zuten nere aita, baina zazpiren bat urtetarako hemen zen, Bidanian
–Gaurkoak baino bizitza latzagoa eramango zenuen, noski?
–Bai horixe. Oso txikia nintzela galdu nuen nere ama. Ez nuen ezagutu ere egin. Bi anaia bakarrik ginen. Bestea osasunez ere oso beraxka. Orion, apaiz zerbitzari izandako izeba xahar batek lagundu zigun. Nik ez dakit nola atera ginen aurrera. Aita zena oso elizkoia zen. Horregatik, Jaungoikoak emandako laguntzaz edo piska bat gogortu ginen Hogeita bi urtetan soldadutza egin nuen. Urte hartan bestetan baino ere lehenago egin genuen soldadutza. Hiru hilabete bakarrik egin nituen soldadu. Bukatu nuenean aitak ez zidan pakerik eman andrea hartu arte. "Oraintxe bateon bat ekarri beharko duk motel". Orduan orain baino aisago aurkitzen ziren. Halaxe ansoko neska batekin geure ezkontza egin eta honelaxe izan da gure bizimodua
–Zenbat seme alaba izan dituzu?
–Hamar. Ez dira denak bizi Bat txikitan hil zitzaigun. Beste bat basoan, botatzen ari ginen zuhaitzak azpian lebhrturik. Hiru alaba moja ere baditut. Bat Donostiako San Inazio sendategian daukat. Bestea Valladoliden. Hirugarrena Erroman.
–Noiz hasi zinen bertsotan?
–Oso txikitandik nuen gogo haundia. Oso arretatsu egoten nintzen Bidaniara etortzen ziiren bertsolariei entzuten. Urte batean. mutikoa nintzelarik, Pello Errota eta eta Txirritari ere entzun nien bertsotan. Baina bertsotan hasi, oso gazterik hasi nintzen. Tabernan jarduten ginen orduan asko. Etxe errentarekin nagusiengana joaten ginenean ere askotan jardun behar izaten nuen beste maizterrak eskaturik. Gogoratzen naiz Tolosan Pedro Frantsesarekin ere aritzen nintzela.
–Nola sortu zitzaizula uste du zu bertsozaletasuna?
–Oso bertsozaleak nituen bai aitona zena eta baita aita zena ere. Bertso zahar asko zekizkiten buruz. Haiek erne zuten nigan bertsozaletasuna.
-Egin al duzu txapelketaren batean edo bertsotan?
–Azpeitian izan ginen txapelketa batean. Hamaika bertsolari juan ginen. Aurrena Zepai, bigarren Txapel, Hirugarren Uztapide, laugarren ni, bosgarren Loidi Saletxe. Honelaxe geratu ginen. Ez naiz -denen izenez oroitzen. Han ziren Kortatxo eta Zarauzko Nekazabal-ere. Orduko ARGIAn ikus ditezke hango gorabebera guztiak. Bakoitzari argazki bana eta bertso bana eskaini ziguten..
–Beste inongotan izan al zara?
–Ez. Gero gerratea sortu zen honelako gauzak bertan behera erori ziren
-Asko ibili al zara herriz-herri bertsotan
–Oso gutxi. Konta ahaletan. Ordizian, Tolosan, Alegin, Hernioko kurutzean. Gabirin ere bai beste behin Uztapide eta biok
–Zergatik bertso-sena, zaletasuNa eta a balioa ain haundiak izanik ez zara gehiago jardun?
-Orduan ez zen bertsoetatik ezer ateratzen. Etxean denak sufritzen. Lanerako neroni bakarrik. Ni kanpoan ibiliarekin galera besterik ez zetorren. Horregatik utzi nuen zeharo. Etorri izan zaizkit zu bezalaxe beste gehiago ere, baina bertso kontuarekin leporaino nazkaturik nengoela eta besterik gabe ondotik uxatu ditut. Bai, hamaika jai iluntzetan jarduna naiz bertsotan tabernan, baina ez du aurpegi berdina jartzen jendeak jai iluntzean eta hurrengo egunetan. Elusio txoro bat besterik ez zela neroni jabetu nintzen. Geroztik dena utzia eduki dut.
–Atera izan al duzu behin ere "bertso paperik"?
–Lehen inoiz ARGIAn. Oraindik orain jardun naiz batzuk jartzen. Bazkari batean izan nintzen Oso ondo eta pozik ibili nintzen, baina ezin eramanaz egon nintzen bazkari denboran hango birao hotsengatik. Asko ugaldu da gure garaitik honera gaitz hori. Horrek suturik jarri ditut batzuk. Emango dizkizut.
–Besterik baduzu?
–Erromako nere alabari bidalduak. Hona gogoratzen zaizkidan biak:
-I-
Geldi gabeko ibiltze baten
mundu ontatik baguaz,
zorion edo txarraren gaiak
ementxe gereganduaz
Errubi edo maitetasunik
badegu geren baruaz
arretatsugo izan gaitezen
betiko bizilekuaz.
-II-
Gure bizitza ez bedi izan.
goibela ta eroria
Noiznai ta beti eraman zagun
kristautasun agiria,
gogoratuaz onen ordaiñez
emango zaigun saria
Ori da emen bildu gentzaken
egizko jakinduria.
–Zein da zuretzat bertsolaririk onena gaur?
–Nere gustorako BASARRI. Badakit askok ez dutela gogozko, baino neretzat berau da onena. Uztapide ere oso laguna dut eta oso ona da. Lopategi eta Azpillaga ere oso onak iruditzen zaizkit. Xalbador dela onena eta sakonena entzun dut, baina nik ezin jarraitzen diot askotan. Neretzat Mattinek gatz eta piper gehiago du, bizitasun gehiago. Punta puntako bertsolariak asko daude gaur.
- Bertsolari gaztetan onik badagoela uste al duzu?
-Bai, bai. Egongo dira. Nik gutxi aditu diet. Irratia ere aspaldian mutu daukagu eta ez dut bertso asko entzuteko egokierarik. Laster ekarriko al dute, bai, konponduta.
-Noiz jardun zinen azkenengoz bertsotan?
-Lasarteren omenaldikoan, bazkari garaian, Uztapidek zirikaturik. geroztik ere emen etxean Gotzai jaunari bizpahiru bertso kantatu dizkiot. Hemen erretore egon zen D. Manuel oso zirikatzailea zen. Denbora pasa edo gotzaiarekin etorri zitzaidan ni ikustera. Hark puntua jarri eta nik bertsoa bota jardun ginen.
-Aldaketa haundiak ikusi al dituzu zure gazte denboratik honuntz?
-Haundiak. Izugarriak. Ni neu laian jarduna nago. Gaur aurrerapen asko dago. Baino oraindik oso atzeratuak gaude lantegiei begiratuz gero. Lehen elizgizonei ere bildur haundia genien. Guregandik oso urruti ibiltzen ziren. Jauntxo eta haundizkiekin zuten harremana. Egi esan oso estu eta mendean gintuzten, gumaiztarrok, nagusi jendeak. Orduan ere ez ziren denak berdinak. Baziren jendearekin ibiltzen zirenak. Orduako ez zen ona. Bildurpean bizi ginen. Gaurkoa ere ez zait beti hain ondo iruditzen. Zenbaitek ez die elizgizonei ezeren errespetorik. Hoiei botatzen die askok aitzakia. Norberak behar du sinismena barruan. Baina oiturarik txarrenetakoa biraoa da nerekiko.

Noznahi eta nonahitik da Bidani zoragarri. Ez da bat ere aldrebesa "Muño" baserritik begiraturik ere. Iralleko arratsalde argi, epel eta hegoizetsu hontan batipat. Ez dut Donostiako zuloa joateko gogorik nabari, baina lanak ez du barkatzen. Omenaldi bat merezi duen "Muño" bertsolaria aguutr eta lantegira bidea hartu dugu. Bidean hauxe pentsatu dut: "Muño" bertsolaria gaur jaio izan balitz goi-goiko bertsolaria izango zela. Baina ez zuen bere garaian ez egokierarik ez laguntzarik izan. Halare ikus nolako bertsolari sena eta ezpala dauzkan.

ERRIALDE

Joxe Mari Aristondo, etxeko atarian
1

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMUÑO1
PertsonaiazMUÑO1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude