Urola Ibarreko Ikastetxe berria


1972ko azaroaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Karlos Unanue-rekin elkarrizketa.
Urola Ibarreko Ikastetxe berria
Buruz atzeratuak eskolatzeko.Gizartean eta lantegian itsatsi behar dute. Karlos Unanuerekin jakinminez
Azpeitian Urriaren 15ean inaguratu zen Urola ibarrerako izango den «Buruz atzeratuen ikastetxea». Aspaldion egin diren azterketa eta Zanen etekin sendoa dugu oraingo ekintza hau. Beronen eragile kementsua, Urolako "Ikasketa alkartasuna" dugu. Ekintza honek, garrantziz beteriko alderdi asko du, non nahitik begiratzen zaiolarik, eta behar bada nabarmenena honetan datza: egungo egunean, gure herriek soili jokatzeari utziaz ibar mailan tajutzen ari zaizkigula. Bestela esan, Urola-ibarra etengabe marnitzen ari zaigula.
Baina sortu berria den Ikastetxe honen xehetasunak hobeto ezagutu nahirik, Karlos Unanue, Urola «Ikasketa alkartasuna-ko» idazkariari hurbildu gatzaizkio, eta zuzen-zuzenean elkarrizketari ekin diogu.
–Aizu Karlos, Azpeitian eraiki den "Buruz atzeratuen" ikastetxea, nolatan sortua dugu?
-Orain dela bost urte hasi ginen Mankumunidadekoek haur "atzeratuei" buruz kezkatzen. Problema larria zela ikusten genduen eta halaxe, eske bat egin genion Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalari. Honek, gizartegintzarako duen "Patronato San Miguel" deritzon babesean, Urolan "Buruz atzeratuentzat" ikastetxe bat eraikitzeko, lagun zezan. Geroztik, guk nahi baino matellago joan dira lanak. Hiruzpaliau urtetan hor ibili gara, batetik, Azpeitiko udalari lurrak eskatuaz, finantza bideak aztertuaz, eta gainontzeko baimen eta tramiteak betetzen. Bizkitartean eta probisionalki, gure bazkide batek Sanjuandigi hauzoan utzi dizkigun lokaletan, antolatu ditugu lau urteatako eskolak.
Azkenik erabaki honetara iritxi ginen: Azpeitiko udalak larrak hutsean edo duan emango zizkigula. Honez gainera 6 miloitaraino igo zen presupuestoa. Estaduak gisa honetako lanei ematen dien laguntza eskaini zigun % 25 inguru, eta gainontzeko zuloa edo diru-zorra honela banatu zen.
Pta.
Aurrezki Kutxa Munizi palak % 75taren erdia; gutxi gora-behera 2.255.224
Urolako "Ikasketa al kartasanak" 800.000
Azkoitia, Zestua, Beizama eta Errezilgo udalek 600.000
Ibarreko hiru lantegik 600.000
Laguntzalle partikularrek.................. 255.224
Honela beraz laguntzaile guzti hauekin egin dugu Ikastetxea.
-"Patronato San Migelen" babes hori, zer nolakoa den azalduko al diguzu?
-Bai, guk "buruz atzeratuak" hiru mailatan bereizten ditugu. Zearo atzeratuak, arinki atzeratuak, eta hauen bion erdikoak. Guk azkeneko hauentzat eratu dugu ikastetxea; nolabait esateko "erdi mailako" atzeratuentzat. Beste mailakoek ez dute izango sarrerarik. Eta Ikastetxearen eziketa guztia, irakasle, mediku, asistenta sozialak, eta ikastaroko laguntza e.b., hitz batetan esan da, Ikastetxearen ZUZENDARITZA oso-osorik, patronato San Migelen esku gelditzen da.
-Zer arazo nagusik mugiarazi zaituzte orrelako ikastetxe bat eratzera?
-Benetan galdera sakona egiten didazu... Hara zera ikusten genduen, bailaran "atzeratuek" batetik , eskolarik ez zutela. Bestetik gurasoak ere kezka andirik gabe:haur subnormal asko (berak bateren errurik izan ez da) etxean erdi ixilean zegoen.
Gure ustetan arazo hauetxek ia nahikoak ziren, besterik gabe zerbait sakonki egiten hasteko. Alegia ikastetxe bat eraiki haurrak eskola zitezen, gaurko aurrerapenez noski, eta bestetik, baita haien gurasoak ere (batez ere etxeko amek ) zerbaitetarako denbora gehiago izan zezaten.
Arazo hauekin batera pentsatu genduen, beste zenbait haur ere "buruz atzeraturik" zegoela. Bizi-tokietan eskolatzerik ez dutelako, hizkuntza arazoa, zenbait urteren eskola atzerapena e.b. Baina problema denei bapatean erantzuterik ez zegoela eta utzi beharrean arkitu ginen.
–Zenbat ikasle hartzeko gai izango da Ikastetxe hau?
–Gaurkoz hogeita hemeretzi ditugu. Ikastetxea oraingoz berrogeita hamarrentzat egin dugu; baina oso erraz zabal daiteke beste hogeirentzat, hau da, guztira hirurogeita hamar hartzeko moduan. Honela eratuak.
Bost aula ditu, hamarnakoak bakoitza, neska-mutilentzat.
4-7 urtekerenizat pre-eskolar deitzen zaiona.
7-15 urte bitartean "enseñanza obligatoria" izeneko hori.
16-22 urte sail honetan, beren heziketa profesionala hartzen dute
–Ibarralde guztitik etortzen ahal zaizkizue ikasleak?
–Bai noski; gaurkoz lasai esan de zak egu haladela. Joan-etorria egiteko erraztasun guztiak igintzen dizkiegu. Nork bere haurra bidali nahi izanez gero bideko atzeaurreak direla eta, ez bide du begian malkoa urtzeko arrazoirik.
–«Buruz atzeratuen» problema hau, Urolan, beste ibarretan baino astunagoa ahal dugu?
–Ezetz esango nuke. Ezagutzen dugu Gipuzkoako zenbait dato, eta denetan berdintsuak dira, gutxi gora-behera % 10 bat "minusbalido" dira. Bereizketa bat agertzen da: nekazari giroko herrietan zoritxarrez ugaritsuago ditugu (Buruz atzeratuak ), industrigintza desarrollaturik daguen herrietan baino.
–Gipuzkoan horrelako zenbat Ikastetxe dugu?
–Badira gehiago ere. Une honetan behar bada denekin ez naiz gogoratuko, baina Eibar, Bergara Tolosa, Ordizia, Irun, Errenteria, Diimostia eta Azpeitiak badituzte.
Ikastetxerik ez duen bailara bakarra kostaldea da. Hasi Zumaitik eta Zarautz, Getaria, Motribu e.b.
–Ikastetxe hauek, Gipuzkoa mailan, bata-besteez bai ahal dute harremanik, ala bakoitza bere aldetik dabil ?
–Ez, Gipuzkoa guztiko ikastetxeok, denak Patronatearen babesean elkarturik daude. Eta honek badu goi mailako batzorde bat, ikastetxeak koordinatzeko bereziki. Beraz alde horretatik ez dugu problemarik.
–«Buruz atzeratuei», Ikastetxeak heziera mailako problema konpon ahal izango dio; baina gero gure gizartean itsatsi beharko dute. Honetarako lantegi problema datorkigu zuzen-zuzenean. Lantegi berezi ren bat sor ahal daiteke berentzat ala orain daudenak egokitu hartarako ?
–Ez, lantegi berri-berriak egin behar zaizkle, beren izatea kontuan harturik. Gaurko legeeetan enpresak ehunetik % bat edo horrela hartzera beharturik dira; baina ez da solazioa. Experientziak garbi agertzen digu ez direla behar bezala integratzen. Beraz berriak egin beharrean arkitzen gara. Donostian eta Bergaran badira, eta guk ere pentsatu dugu gisa hartako solazio bat. Pentsatu besterik ez da Patronateak 21 urtetik gorakorik ez duela hartzen, eta kontuak atera ondoren, ikasle bat hilean 7.000 pta. kostatzen dela. Nork ordaindu dirutza hau? Guk oraingoz lau ikasle ditugu 21 urtetik goikoak; geure eskolan ditugu oraingoz; baina beste mordoska bat adin hortara heltzen denean, zer egin?...
Esan dizadan bezela, "Lantegi bereziak" sortuaz konpon ahal izango dugu problema hau. Gainera lana eginaz, bakoitzaren senditara ere zerbait iritxi egingo da. Ikusten duzu aldea, garai batetan "atzeratua", etxean isilean gordetzen zen; gaur ordea soziedadearen onerako zerbait eginaz biziko da. Hauxe da batipat Ikastetxe honen helburua ere.
–"Buruz atzeratuei" gagozkiela, gure ihar honetan, jendea nola ikusten duzu, kezkaturik ala lozorroan?
–Bi mailatan banatuko nuke gure itarreko jendetza.
A.–Gurasoak, hau da haur atzeratuen guraso beroik. Hauek beren arteko batzorde bat eratua dute eta hilero-hilero egiten dituzte batzarrak, asistenta sozial batekin. Gurasook lanean benetan arreta haundiz ari zaizkigu, problemei oso-osorik aurpegi emanaz. Benetan txalogarria da egiten ari diren lana, eta lehen aipatu dizudan .Lantegiak antolatzeko ere berouk izango ditugu noski bultzatzalle gar tsuenak.
B.–Bigarren malla honetako jendea ez da bereizten beste inungoaz. Kezka arazoaz berriz, osoki ikusi beharrezko gauza dela esango nuke. Alegia, ikastelaz, kulturaz, eta gizarteko beste hainbat problemaz, arduratzeke direla esaten badugu, berdin gertatzen da "Buruz atzeratuen arazoan ere.
-0O0-.
Honenbestez amaitzen dugu gure elkarrizketa. Karlos ,Unanueri gure eskerrik beroenak ematen dizkiogu eta Urolako "Ikasketa elkartasunari" orain arte bezela kementsu jarrai dezala lanean, opa diogu.
ANATSAN.
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakBesteak
PertsonaiazUNANUE4
EgileezANATSAN1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude