IKASTOLAK GIROA


1972ko apirilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Legazpiko ikastolaren batzordekoekin elkarrizketan.
LEGAZPI
IKASTOLAK GIROA
Badirudi euskal errian aurtxoen irakaskuntza eta ezierari buruz, ikastolak duten garrantziaz oartu gerala. Urtez urte ugarituz doaz ikasle gazte auek. Beste errietan bezelatsu, Legazpin ere goraka doazkigu ikastolako ikasleak.
Erritarren artean arazo onen zabalkunde bezela, ona emen ikastola onen batzordekoekin izandako elker-izketaren erantzunak.
I.o Ikastelak gaur egungo irakaskintza, arandi berriaren arabera eman aal izateko, izango du eraberritu bearrik. Gai oni buruz, zer arazo danzka ikastolak erabaki bearrezko?...
–Ikastolari dagokion arazorik astunenetako bat, araubi berri onek agintzen duan irakaskintzarako ikastegiak araldetu bearra daukaqu.
Ikastola, guztiok dakigunez, Guraso Elkarteak oparo eskeñi dizkigun Santa Krutz ikastetxeko geletan ikastaroak ematen ari da elkarte oni bere laguntzagatik eskerrona emanaz. Ikastetxe onetan ikastaroak ematen jarraitu nai badegu, ikastetxe au araldetu, ta beste ikastegi batekin bilduaz, guziendako oiñarri-irakaskintzako 8 ikastaroak eman dezazkean ikastegi bat osatu baizik ez daukagu. Ikastegi arazo sakon onetzaz, oartua da guraso elkartea, anzi oni erabaki zuzen bat arkitu asmoz, ar-emanetan ari danez, uste degu iritxiko degula santa krutz ikastetxean ikastaro oiek eman aal izatea.
2.o Ikastaro oiek emateko, bear ainbat gela bai al ditu ikastalak?
–Leen aitatu degunez, korapillorik estuenetako bat gai onetxek dakarkigu, au da, bere gelarik ez edukitzeak sortzen diguna, noski, ta ikastola guztiak dituzten arazoez gain, zalantzazko bazkunen menpean lan egiteak ekarri dezazkeanak, ain zuzen. Ikastola batzordeak beditu garte autatu batzuk, arazo sakon au burutu asmoz diranak sail onen arremanak ikastola beretzako lekuen jabe izatera iritxi dedin zuzenduak dira. Onekin lortuko bai litzake bere eginkizunak aurrera eraman aal izatea.
3.0 Zer zabalkunde darama batzardeak ikastela bere leku oien jabe iritxi aal izateko?
–Ikastolaren alde lan egiteko prest dauden, eta laguntza oparoa eskeiñi nai duten gazte talde batekin biltzea izan da batzorde onen leenengo saioa.
Talde au leenbizi, erritarren artean ikastola giroa sortzen aaleginduko da. Gure gazteria, sendiko guraso, eta era berean, erri osoa, ikastolaren izate arrazoia, eta bere irakaskintza, eta eziera aldetik duan garrantziaz denok jabetu galtezen, eta bere eginkizunak sakon ausnartu ditzagun. Errian giro au ezartzen badegu, ziur gaude ikastolak gero eta indartsuago jarraituko duela ikasleen artean lan txalogarriak egiñaz. Erriaren lapuntzarekin ganza arrigarriak lortu bai litezke.
Erne dira arduradunak batasun au lortzeko, bear diran egitareu bereziak antolatu eta abar, erri-laquntza onen bidez ikastolaren izatea indar berritu eta sendotua izan dediñ.
4.0 Ikastelak leku bereak izan ditzan eroskuntza edo onelako asmorik bai al da?
–Batzordeak, leku berri auei dagozkion egipideak zuzentzen diardu, aal bada ikastolak bere lekuen jabetza iritxi dezan. Egikuntza au aurrera eramateko, diru aldetik erriaren laquntza zabala eskatu bearrean giñake. Legazpiarrak oparo erantzungo duten itxaropen ziurra degularik.
5.0 Datorren ikastararako ikasle berrien aldetik, itxaropen onek aal dituzue?
–Oraintsu egiña degu 1972-73 garrengo ikastarorako ikasle berrien izen-lerroketa, ta ustegabeko atsegiñean arkitu gera, sumatzen genduen sailla, askotxoz gaindua izan bai da, izen emate onetan. 50 aur eta geiagok eman dute izena. Aurren gurasoak, ikastola, ta irakasle diran andereñoengan jarri duten uste zabalaren ezaugarri nabarmena bai degu au.
Atsegingarri alde batetik, ikastolari egiten zaion arrera ona. Leenbiziko erabakia eskatzen duan arazo sakona bestetik. Aur olentzako lekuak mugatuak bai ditugu.
6.o Aurren guraso, andereño, ta zuzendarien artean arreman, edo elkar-izketak, txoil garrantzitsuakizan oi dira Sarritan egiten al dituzue billera oiek?
–Ikastolak daraman eginkirunik arretatsuen etako bat, ikasleen guraso, eta andereñoek illero egiten dituzten biltzar, eta elkar-izketak ditugu, ain zuzen.
Onekin lortu nai litzakeena auxe dezue. Andereño eta gurasoak, umeen eziketari buruz irizpide batean bildu, sakonki aurren eziera ezagutu, inguru giroaz jabetu, ta abar. Baita ere gurasoak dena andereñoen eskuetan utzi ordez, aurren eziera arazoa arduratsuago jarrai dezatela, era berean oartu ditezela berak dirala aurtxo oien leenengo ezitzaille. Argatik bearrezkoa da andereño eta gurasoen arteko batasun ori.
Billera oIek egiñaz konturatu gera, gurasoak arduratsuago dirala auzi onetan. Alegia, oartzen ari dirala seme-alaben irakaskintza txanpon batzuekin ordaintzea baiño arduratsuagoa dala, ta orregatik, aurren eziera arazoan zabalkiro barrenduaz, irakasleekin bat izan bear dutela.
7.0 Zer jomuga dezue eginkizun egikor anen ondoren?
–Konturatu bear degu, seme-alaba zintzoak nai baditugu, zuzenbide. pake, elkartasun, asketasun, egia eta abarren maitale, aur oIek izaten nai badegu, guraso, andereño, eta zuzendariok, eredu bear degunez, guk ematen diegun neurrian jabetuko dirala emaitz oietaz.
Billera auen ondorio bezela, igaro zan Martxoan, Aita Zumarraga sikologoa zuzendari zala, aurraren eziera eta askatasunari dagozkion bi mintzaldi antolatu ziran. Billera aueteko batean gai au sortu zan, eta adierazpen zabalak aztertu ondoren mintzalariari eman zitzaizkion izpide batzuk, eta auei buruz zuzendu zigun ekintza alderatu bat. Batzarkide ugari bildu zan, eta guraso guztiok jabetu giñan, seme-alaben eziera arloan lan luzeak dauzkagula betetzeko.
8.o Aitatu ditugun arazo anei erabaki osoa emateko, diru aldetik zer laguntasun ditu ikastolak? Nundik sortzen dituzue txanponak ordainketa oiei bolar emateko?
–Ikastolaz mintzatzea aski da diru aldetik sortzen diran arazo sakonak aurkezteko. Agintezko laguntzarik ez duan ezkero, danok dakigu ordainketa olek estaliko badira, alderdi askotara amuak bota bearra dagoela zozketak dirala, jaialdiak dirala, eta beste asmakizun askoren buru-austeak sortzen zaizkigula.
Orain ematen ari diran ikastarorako, urteko diru kontuak, 800.000 lauerlekora iristen dira. Beste alde, etengabeko buruauste gogorren ondoren biltzen ditugunak, 680.000 ozta-ozta dira. Ona emen nun ditugun 120.000 lauerlekoren zorrak. Auek ateratzeko, kaskarrari sarri atz egin bearrean galtuzuela, antz emango zenioten, noski.
Ez-bearrez, batzordeari eginkizunen puska aundia joaten zaio diru kontu arazo au burutu eziñik. Au dala bide, ikastolaren beste auzi asko baztertuaz. Tamalgarria beste gai sakon askori erabakirik eman eziña, zorioneko diru faltaren erruz.
9.o Bukatzeko, Andereñoak aurren irakaskintza, eta eziera aldetik, ikastolan egiten ari diran lanak, txalogarriak nola-nai ere. Aurren guraso, ta batzordekoen kezkak, osatzen al dira gai oni buroz?
–Andereñoek egiten duten lan au, zuzenbidez ezagutu bearrean gera. Buru-belarri, ikastola jasotzearren egiñal guztiak eskeintzen dituzte. Beragatik, goresmen sutsu baten diña ditugu andereñokin eta jator auek, eta eskerrik beroenak berentzako.
Adierazi ditugun ikastolaren ainbat korapillo, erritar denon artean barrendik aztertu, ta batasunean askatu bear ditugula, ez al derizkiozu, irakurle? Zure laguntzaren zai dezu ikastola. Ukatuko ote? .
Denon artean, arnas-berritu bat eman bear diogu. Kimu barri mardulak sorteraziaz.
BITTOR.
9

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezBITOR1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude