"Erria alaitzen saiatzen naiz "


1972ko urtarrilaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mattin-i elkarrizketa.
MATTIN
"Erria alaitzen saiatzen naiz "
Txorakeria aundia litzake, noski, Treku dela bertsolaria dela, Ahetzen bizi dela eta orrenbeste urte dituela esanaz astea. Mattin, Mattin da. Ez du beste deitura eta ezaugarri beharrik nor den jakiteko
Ahetzen gaude. Mattinen baserrian. Il onen 16an, Astoria zineman, Mattini eskeiñiko zaion omenaldiak eraman gaitu bertaraiño.
-Aizu, Mattin noiz hasi zinan bertsotan?
–Ez dakit ba. Amabost bat urtekin edo. Gazte nintzelarik etortren zen zahar bat basotik berdozturik eta kamioaren erdian, jarri eta biok bertsotan aritzen ginan. Arek bertsoa bota eta nik ere ahal nuena. erantzun. Tabernan ere aritzen nintzen Mattin Olaxuria eta Senpereko beste zahar batekin. Kantu zahar asko ere banekien. Aitonek eta amonek ere gogo aundia zuten kantu zaharrak kantatzeko eta nik ikasteko irrika bizia, berriz. Baziran gure aurrekoetan ere, amaren aldetik, bertsolariak.
–Orduan jarduten zenduten orain bezala plazan eta?
–Ez. Tabernan bakarrik pixka bat berotutakoan. Ni mutikoa nintzela ikusi nituen Getaria eta Ustaritzeko plazetan, baiña ez zen ohiturarik. Bestaldean ere ez zen orduan plazetan orrenbeste kantatzen. Txirrita eta asi ziren zerbait. Pernando amezketarrak eta ere egin zuten saio bat Billabanako plazan. Baiña apustu bezala.
–Noiz asi ziñan beste aldera bertsotara joaten?
–Berrogeitazazpian edo onelatsu. Berrogeitaseian egin zen Donibanen emengo bertsolariekin. Gero ara joan giñan Xalbador eta biok. Gazteen sariketa zen Zarautzen. Basarri, Uztapide, Xalbador eta ni ibiltzen giñan gehienetan.
–Bertso-zaletasuna gehitzen ala gutxitzen ari dela iruditzen zaizu?
–An gehitzen eta emen gutxitzen. An beti jende asko izaten dugu. Baita gazteetatik ere, nahiz baserritar nahiz kaletar.
–Emen zaletasuna galtzen ari dela esan duzu. Zergatik?
–Emen gazteak prestatzen ez direlako. Emen ere laqunduz gero aterako lirake. Pelotariek edo abeslariek edo soiñujoleek jarduten ez badira eta obeagoekin ibiltzen ez badira, ez dute aurreratzen. Berdin bertsolariek ere. Bat nor bere erriko eskolarekin gelditzen beda, Unibersidade batera edo atera gabe, ez diteke jakintsu izan. Asko dira berenez oso argi direnak, baiña ez badute ikasi ezjakin dira.
–Batzuk esaten asiak dira: abeslariak eta zuek bertsolariok asko kentzen duzuela. Asko kobratzen duzuela iruditzen al zaizu?
–Guk, praileak bezala, emandakoa artzen dugu. Jakiña guk ere baserriko lanak utzita joan behar izaten dugu. Ibilliak bere kastua du. Bertsoa sumatzeak bere nekea. Jan-edanak, osasunerako, bere kaltea. Galeran ibiltzeko ez gera gu aberatsak. Baiña utsean ere ibiltzen gera zenbait aldiz premia batzuetarako dirua bildu nahi danean zenbait erritan. Baiña gehienetan, gu joaten geranean, sarrerarekin izaten da. Biltzen bada bidezkoa da lan egin duenari ordointzea.
–Gaur beste zerbalt gehiago ere esaten du zenbaltek zuetaz. Zorakerietan denbora galtzen omen duzue. Ez omen dizute Erriaren arazoengatik ajolarik.
–Ajola! Bertsolarioi ere ajola zaigu Erria. Baiña beti ezin esan, nahi duguna. Alderdi ontan bai, edozer esaten dugu. Emen ez da ezer gertatzen. Baiña guk ezin esan edonon sentitzen dugun eta ahora etortzen zaigun guztia. Gaiñera beti kezkatsu bizi behar al dugu?
–Bai ona da jendeari zenbait kezka eta larri ahaztuaraztea, baiña ondo iruditzen al zaizu Erriaren arazoak ahaztuaraztea?
–Ez dut uste bertsolariok Erriari bere kezkak ahaztuarazten dizkiogunik. Bihotzean daramagu guk ere Erria. Min ematen dit orrenbeste euskaldun elkarren aurka ibiltzeak. Nik fami!ia batean ezin konpondua ikusten badut pena artzen dut. Guk farmilia eskertu bat izan behar genduke. Nera ustez bertsalaritzak mesede aundia egin dio euskerari eta Euskal Erriari. Asko dira alderdi ontan ere Euskal Erria gora eta Euskal Erria behera jarduten direnak, baiña gero beroiek dana erdaraz, ots frantsesez egin...
-Zuk bertsoa oso azkar botatzen duzun sona duzu. Zergatik ain azkar botatzen duzu? Erraz ateratzen zaizu ala?
–Ona zer gertatu zitzaidan egun batez. «Gurelesa» esne-etxekoak zebiltzani emen jira-biran eta bazkaltzerakoan ala esan zidan Lehendakariak: «Oraingo bertsolariok oso mantso, oso geldi, botatzen duzue bertsoa, Minutu osoa behar duzue. Lehengoek minutu erdia nahikoa zuten, "Nik ere baietz bota minutu erdian" erantzun nion. Minutu laurdenean, amaitu nuen. Azkar edo geldi ori ohitura bat besterik ez da. Geldi botatzen duenak beta gehiago dauka pentsatzeko. Bertso obea egin dezake. Azkar botatzea baiño obea da geldi eta txukun botatzea.
–Zuk parra egin erazteko bertsoetan balio duzu gehiena?
–Serioetakoan ere egiten dut ahalegiña. Baiña neri gehiago gustatzen' zait jendeari parra eragitea. Eta jendeari parra egin araztea oso garrantzizkoa da Erri boten bizitzan. Atzo bertan entrun nion bati telebisioan: parra eragiten zekiten gizonak gutxi zireda. Oso gutxi. Eta onelakoei ondo ordaindu behar zaiela. Beti ez da bat jendeari irria ateratzeko aldartean egoten. Telebisioan ikusi nuen Luis Marianori gertatua ere. Kantatzera irten baiño, ogei minutu aurretik ama il zitzaiala esan zioten. Bost milla pertsona zeuden ari entzutera joanak. Iñork igerri gabe abestu zuen. Nik ere ez dut beti barrua alai edukitzen, baiña jendea alaitzen saiatzen naiz.
–Zuk uste duzu bertsolari saio bat zenbat eta obeto gertutzen dan orduan eta obeto ateratzen dela?
–Bai, noski. Zenbat eta gaiez, tokiz eta gai-jartzaillaz obeto eratua orduan eta obeto egiten da. Jendea isillago, entzuten adiago. Bertsolaria saiatuago. Eta jakiña bertso ona botatzeko bertsolari bakoitzari dagokion gela jarri behar zaio ahal dela.
–Gaur jarduten zeraten bertsolarietan zein iruditzen zaizu onena?
–Danak dira onak. Zer gai duten ere alde aundia dago. Batek ez du gai guztietarako balio. Xalbadorrek beti nik baiño obea ezingo du gai serioetan. Baina parra egitekoetan saiatzen naiz ni ere nerea egiten. Pelotariek ere batzuk aurrelari dira. Besteak atzelari. Batzuk banaka dira onak. Besteak binaka.
–Zu, Mattin, Lapurdikoa zera. Ez ai zaizu iruditzen bestaldean askotan ez dizuela ulertzen?
–Ez dut uste. Nik ez dut erranen Xalbedorri eta neri den-dena ulertzen digutenik. Baina asko bai. Ez dut uste ainhosteko aldea duenik angoak eta emengoak. Ohitu egin behar da piska bat. Belarriak jarri behar du. Angoa eta emengoa pixka bat irakurri. Angoek eta emengoek arramanak izan. Itzegin. Aha legintxo apur bat eginez gero ez dut uste ain zailla denik elkarri ulertzea.
–Erriak zergatik aukeratu zaituela iruditzen zaizu omenaldi ortarako?
–Zaharrenez aurrara egin behar zela erabaki zuten. Eta aharrena ni naiz.
–Baiña ez zaizu iruditzen jendearengan alako maitaun berezia sortzen duzula alai eta graziz abesten duzulako?
–Ahalegina egiten dut gustoa egiteko.
–Eta egun ortan jendeari parra ala negarra egin arazi behar diozu?
–Ez dakit, ba. Nik ez nioke negarrik eragin nahi. Baiña bat biguindu egin ohi da onelako egunetan. Eta parra egin araztea zail da.
–Kanta iozu an bilduko den eta ainbeste maite zaituen jendeari bertso bat.
–Omenaldiko deia artu dut nik aurten alako suertia ez da noiznai izaten jendea bilduko dela nola erran zuten ortan probatuko dut zenbat maite nauten.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMATTIN1
PertsonaiazMATTIN1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude