Euskaldun Berrria Naiz


1971ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
M. Luisa Euskaldun Berriari elkarrizketa

Euskaldun Berrria Naiz
Euskeraz ikasten ari dan eta dexente aurreratua dagoen norbaitekin elkarrizketa bat izateko irrikatzen nengoen aspalditxo. "Dexente aurreratua" diot; izan ere, jende anitz, asko, bere kemen eta adore guziekin euskeraz ikasten hasten da, hilabete batzuk igaro ondoren poto egiteko.
Baina, ezagutzen dut andre gazte bat, euskeraz ezertxo ez zekien emakumea, euskeraz dexente ikasi eta ikasten ari dana. Harengana zuzendu naiz, euskeraz ikasten ari diranek bultzada bat izan dezaten eta euskeraz erdixka dakigunok hobeto ikas dezagun.
- Nola deitzen zera, galdetzen diot.
- M. Luisa.
- Noiz hasi zinan euskeraz ikasten?
- Orain dala hiruren bat urte hasi nintzan. Tutik ez nekien eta nere etxean ere ez dut
behinere euskerarik entzun.
- Zergatik aritu zera euskera ikasten? Nondik sortu zaizu ikasteko gogoa?
- Begira. Orain nere senarra danakin hasi nintzanean ikusi nuen edo hobeto esan da,
ikus-arazi zidan zer garrantzi duen hizkuntzak gure herrian. Gaur egun, ezkonduta nago
eta gure hartxoari euskeraz hitzegiten diot dan-dana.
- Herriko giroak laguntzen al dizu liburuan ikasi duzuna kalean praktikatzeko?
- Ez gehiegi, egia esan. Ume txikiegin ondo konpontzen naiz, baita nere senar eta
konfiantzako adiskedeekin ere; baina, denda batean edo jendearen aurrean ez naiz oraingoz
behinik behin atrebitzen.
- Zergatik ez zera ausartzen edo atrebitzen? Horrela ikasten da hizkuntza.
- Bai arrazoi duzu; baina behin denda batean sartu nintzan, eta trakets, motel euskeraz
ari nintzala ikusi zuenean dendariak, erderaz hitzegin zidan. Askotan pentsatzen dut ea
zergatik ez dituzten halako tokietan txartel batzuk jartzen: "Euskaldun berria ez zaitez bildurtu,
mintza gurekin euskeraz!" edo holako zerbait.
- Bai arrazoiz haundia duzu. Dena dela, gaur egun, irratian edo radioan ere izaten
dituzu euskerazko irrasioak. Entzuten al dituzu?
- Ahal dudadean, bai horixe! Gehien gehiena ulertzen dut gainera, oso garbi bokalizatzen
bai dute; baina entzutea baino hitzegitea gehiago konbeni zaidala pentsatzen dut.
- Bukatzeko. Ze metodu erabili duzu?
- Patxi Altuna Jaunaren metodua. Nere ustez, oso ona da.
Hemen duzu irakurle, tutik euskeraz ez zekien ama bat bere hautxoari euskeraz irakasten.
Berak, elkarizketa hontan, bere zailtazunak adierazi dizkigu; batez ere, ez duela laguntza
haundirik jasotzen euskaldunongandik, euskeraz poliki eta motel ari danean. Pazientziarik
ez dugula, alegia eta "hor konpon Mari Anton" gure kolkorako esanaz, erderaz hasten
gera. usEskalduntzea, integratzea danon lana da, ez ikastola batean ari dan andereño batena
edo ilunababarrean euskerazko klaheak ematen ari dan gizon, emakume edo gazte baten
bakarrik, ez. Denon lana da! Denok egin dezakegu gure inguruan gure lana eta entzun
ondo euskaldun berri honen dehadarra, karraxia: "Zuk euskaldun!, zure amaren bularretik
euskeraz -ikasteko zoria izan duzun hor lagun gaitzazu!".
Iñalurretak
11

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak

Azkenak
Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Eguneraketa berriak daude