Konkordatoa Aidean


1970ko urriaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Konkordatoa Aidean
Koloka ikusten degu Elizak eta Espaiñiaho Gobernuak elkarren artu-emanetarako izenpetu zuten Konkordatoa. Tratu au II-garren Batikanoko Batzarrak, atzera utzi zuan; eta gaur beste alde baten giroa dabil Eliza ta Gobernuen ar-emanetan.
Giro ta aide onetan Kardenal Villot eta Lopez Bravo jauna, Monseñor Benelli ta Monseñor Casarolirekin elkar-izketan arituak dira. Ministroak, Erroma utzi aurrez albistalariekin alako izketa-aldi bat izan zuan, eta-"YA" egunkeriak, bere aldetik, Izketa-aldi orren inguru, au esan du:
"Ministroak esan duanez, Konkordatoaz itzegiten asteko, aurretik egin bear ziran Itz-trukeak bukatu dira. Orain Itunben ortaz erabaki bearrak maai-gaiñean aztertu bearko dira. Alde bietakoak: Eliza ta Gobernuaren aldekoak, alegia, bakoitzak bere aldetik neurtu bearko ditu maaira dakarzkian atakak. Gure galdera:
–Luze joko du prestatutakoak bakoitzak bere aldetik aztertze onek, al ezta?
–Bere astia bear du, noski, –errantzun du ministroak–. Gotzaien baietza ere, eskatu bear bai ta.
–Espaiñiako gotzaiak ez al dira kontuan jarri?
–Eztet nik uste.
–Gobernu - aldetik galdekizunik izango al da?
–Aita Santua, nik uste izango da galdekizun ori egingo duana.
–Monseñor Beneqi, Aita Santuaren idazkariarekin eta beste monseñor birekin izan dituzun elkar-izketa oiek, zerbaiten aurrerapenik sortu al dute?
–Beti ere, zerbait ikutu ta obetu oi da.
–Gobernuak gotzaiak aurkezteko izan duan eskubidea baztartu egingo al du?
–Galdera orrek, erantzun gordiña du oraindik.
Zenbait Esan Laiñotsu
Galdera ta erantzunak aurrera ta Ministroa atera zan bere "Mystere" markako egazkiñera, an Barajesera etortzeko. Aldegin baiño leen, au adierazi zuan:
"Konkordatu onek Aita Santuaren eta Espaiñiaren arteko ar-emanak obetzeko bideak zabalduko ditu. Guzia elkar-giroan, baiña bakoitza bere jabetasuana utzi gabe egingo da, Batikano II-garrenaren argitan bideratua".
Itz bitan esateko, Konkordatua ez da gaurko, gerorako baizik, eta illabeteak bearko ditu, izenpetzeko prest geldi dedin baiño leen. Ministroak dionez, ar-eman auetan ezta zailtasunik, baiña Madrillen arildu diran esanak erabakirik gabeak omen dira. Azkenengo itza, beraz, aidean dago.
11

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak

Azkenak
Eguneraketa berriak daude