Iñaki Dorronsorok «Txapak», Gipuzkoako Jabalinalarien Marka Hautsi Zuen


1970ko irailaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñaki Dorronsorok «Txapak», Gipuzkoako Jabalinalarien Marka Hautsi Zuen
Izenburuko gertakizun hori dela eta berarekin elkarrizketa bat izatea pentsatu dut. Alde batetik laguna dudalako eta bestetik berriz Euskalerriko kiroltzaleen artean ezagutua izateko hainbat eta gehiago egina delako. Eta beste agerpen apartekorik gabe hutz dezaiogun berari agertzen.
–Non eta noiz jaio hintzen?
–Ataungo San Gregorio hauzoan, 1947-gngo Irailaren 14-ean
–Jaiotzaz Ataundarra izan arren, bizitzaz Beasaindar egina hago; noiztik?
–Sei edo zazpi urte nizkianetik.
-Noiz hartu huan jabalinalari izateko bidea?
–Hamabost urterekin, Tarragonako Unibertsidade Laboralera joan ninduanean.
–Nork lagundu dik gehienik hori lortzen?
–Orain Bilbon dudan irakasleak
–Orain nongo taldean hago?
–Tolosa C. F. taldean.
–Gaizki ez banegok, Perito Industrial ikasketak egina haiz eta orain Bilbon Injenieroenak ikasten ari haiz. Kirolak behin edo behin galerazi ahal dik hire ikasketarik?
–Ez. Galerazi ez-ezik, lagundu egin zidak. Gorputzaren osasunak adimena bizkortzen dik.
–Nola joan dituk igotzen hire markak urteen buruan?
–Era honetan:
1966-an 54 metro eta 78 zentimetro
1967-an 59 metro
1968-an 62 metro eta 6 zentimetro
1969-an 65 metro eta 78 zentimetro
1969-an 69 metro eta 22 zentimetro
Hiru lehenengo urte horietako udara osoak soldadu igaroak dizkiat eta... ba dakik..
-Abiada honetan berehala haiz ludiko txapeldun!
–Hori zaila duk. Gainera gagozen lurretan gauzak azpitik aldatu arte ez zegok horretan pentsatzerik.
–Kuriosoak jakin dezaten ere zerbait galdetu behar diat. Zer pixu eta luzera dituk?
–Luzera metro bat eta 82 zentimetro eta pixua berriz, neguan 91 kilo eta udaran forman jarritakoan 86 edo 87 kilo.
–Zeintzuk dituk orain arte hik irabazitako saririk garrantzitsuenak?
–Juvenil mailan hiru aldiz bigarren egina nauk Espainian. Junior mailan Tarragonako marka jarri nian. Kantauriko Jokoetan ere joko horietako marka diat. Igaz, Gipuzkoako txapeldun izan ninduan. Aurten Gipuzkoako marka jarri diat eta Espainian hirugarren geratua nauk.
–Gipuzkoako marka hautsi berria haiz. Hain xuxen ere Iruñen hautsi huan Apirilaren 26-an 69 metro eta 22 zentimetro boteaz. Euskalerriaren barruan nola aurkitzen haiz marka honekin?
–Nik dakidanez lehenengo eta orain arteko markarik onena duk.
–Zer helburu dadukak oraingoz jabalinalari bezala?
–Aurten 70 metrotik pasatzea eta datorren urtean 75-etik. Hauen baietz edo ezetzak esango diate aurrerakoa.
–Nola ikusten duk atletismoa Euskalerrian?
–Orain apur bat jetxi ote dan negok baina gazteria artean mugimendu berria nabari duk eta itxaropena diat. Gehiago egiten ez badiagu, aritzen ez garelako duk. Gipuzkoa ikusten diat lehenik Bizkaiak jarraitzen diola. Naforroa eta Araba atzean zegozek eta beste aldeko berririk ez diat.
–Diru aldetik nola zegok gauza?
–Xoxik ere ez. Noiz edo noiz zerbait izaten duk baina bizibide bezala batere ez.
–Zenbat odu sartzen dituk orain hire soinketa eta jabalina saioetan?
–Neguan ordu t'erditik bi ordutara. Udaran bi ordutik bi ordu t'erdira. Neguan saio gogorragoak eta udaran lasaiagoak.
–Ikusten dugunez benetako afizioz eta nork bere buruari kontu hartuaz bakarrik lortu daitezke horrelako mailak. Zer afizio dituk jabalinatik at?
–Mendia eta edozein kirol futbola kendu ezkero. Pelota, Balonzesto, Igeriketa eta abar... Deportetik at berriz munduko tokien eta gertakizunen berri ahal dudan guztia jakitea.
–Hiretzat gaur, nor duk munduko jabalinalaririk onena?
–Lusis rusiatarra. Nahiz eta markarik onena ez eduki, beti berdintsu zebilek. Horregatik duk onena neretzat.
–Zer esango hieke gaurko gaztetxoei heuren osasunetaz, atleta gai bezala ikusita?
–Behin ere moralik ez galtzeko eta saiatuaz heuren buruari zintzo kontu hartu ezkero, lehenago edo geroago helduko direla goi mailara. Euskalerrian gai asko zegok baina gutxik zekitek kontu hartzen eta saiatzen.
–Zerbait gehiago esan nahi baduk Zeruko Argiaren irakurleentzat...
–Lehenik eskerrak eman behar dizkiat eta esan ere bai, asko pozten nauela albistari batean atleta baten pentsamenduak azaltzeak. Gauza hauek uste ez dugun edo iruditzen ez zaigun interesa bai die beste zenbait gairekin batean herri baten zibilizazio maila azaltzeko. Herririk aurreratuenek behintzat horrela jokatzen die. Eta bukatzeko aqur guztioi.
Hauek dituzute irakurleok, euskaldun atleta gazte baten iritziak. Zailduta eta zailtasunari aurpegi emanda ateratako batenak! Izan ere hori da bide bakarra zerbait lortzeko. Beraz beste gabe, hemen bukazen dut nere jarduna. Orain euskaldunok gure benetako atletek gehiago ezagutuko ditugun itxaropenarekin agurtzen natzaizue.
MURUMENDI
IÑAKI DORRONSORO "TXAPA" bere bota-aldi batean.
10

GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazDORRONSORO4
EgileezMURUMENDI1Kirola

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude