Neska Katalana Euskera Ikasten Markinan


1970ko irailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ikasi Naia
Neska Katalana Euskera Ikasten Markinan
Eranegun, Kontxan barruan nenbillela, nexka adiskide bat arkitu nuen. Bere izena, Ana Mari, katalana, Manresakoa. Filosofia ikasten ari da.
–Zer zabiltza Donostian, Ana Mari? Ez nekien emen zeundenik.
–Biar bertan Manresara itzuliko naiz. Baiñan... ba al dakizu nun izan naizen?
–Ez. Turismoa egiten?
Aren parrak! Inguruan zegoen jendea begira jarri zitzaigun.
–Turismoa? Ez, ez. Markinan illabete bat izan naiz.
–Markinan? Uri ederra da ura. Eta zer egin dezu? ?
–Euskera ikasten izan naiz.
–Euskera ikasten. . zu, neska katalan batek... Tia, tia! Brometan zabiltza!
Baiñan ez zan broma bat. Ana Mari orduan asi zan euskeraz itzegiten. Poliki, poliki, itzak ondo lantzen. Baiñan an, bere aoan, euskera garbi bat irtetzen zan. Ni benetan arrituta nengoen. Manresan jaio eta bizi dan neska batek nere aurrean euskeraz itzegiten. Ana Marik bizkaieraz ikasi du.
–Nola esaten dezute "neban" gipuzkoeraz, "Negoen"?
Eta Ana Marik izen berriak bereganatzen zituen.
–Nola esaten da "invasor"? Zapaltzaille? Bai itz sakona!
Orrela ibili giñan Kontxan, jende tartean euskal itz berriak ikasten. Nere barruan piskortu ziran euskal neska eta mutil askok esan dituzten itzak: –Aprender vasco? Con lo difícil que dicen que es? Además, para qué sirve?
Nere ondoan neska katalan batek euskeraz itzegiten zidan. Askotan, itzak bere barruan arkitzeko, begiak itxitzen zituen, eta bereala an esaten zidan euskal itz jatorra.
–Ana Mari, euskera ikasten zergatik ari zera?
–Nere lagun batek Markinara joateko esan zidan, an euskera ikasteko... eta gauza interesantea iruditu zitzaidan.
–Nola ikasi dezu euskera?
–Altunaren liburuakin. Beren ogei ikaskizun eta itz guztiak nere barruan ditut. Baiñan orain bizkaieraz ikasi det ango jendeakin. Batek itz bat era batean esan bear dala esan ondoren, gero beste batek itz ura beste era batean esaten dala esaten dit. Eta orregatik euskera zaillago iruditu zait.
–Eta euskera batua?
–Ezagutzen det, baiñan neretzako zailtasun bat izan da. Errian nenbillenean ez det euskera batua iñoren aotan entzun. Eta "h" esatea klasetan bakarrik aitu det. Esan bear aal dira?
-Orrela diote.
–Neretzat euskeraren beste era bat izan da euskera batua. Ez aal zan obeto izango bakoitzak bere euskera ondo ikastea, eta aldizkarietan era guztiak agertzea?
–Baliteke.
Berandu xamar zan eta, Ana Mari joatean, berriro leengo itzak bururatu zitzaizkidan: –"Aprender vasco? Dificilísimo. No es de las lenguas más dificiles?". Bai, ikasi nai ez dunarentzako, euskera, frantsesa eta japonesa oso zaillak dira. Leenago ikasi naia izan bear da. Orduan gauzak asko errazten dira. Eskerrik asko, Ana Mari. Gure erriari ikaskizun onena eman diozu. Adeu. Agur.
X. ARCELUS
7

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
EgileezARCELUS1Hizkuntza

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude