Pasai Donibaneko ikastolaro buruzko elkarrizketa
Pasai Donibane
Ikastola Aurrera
Asteazkenetan, Ikastolako Batzordeak (Komisioak), bere asteroko bilera izaten du. Eta zenbait berri jakiteko asmotan, ikastolara abiatu gera.
Galdetzen dugu:
–Noiz iriki zan, pasai donibanen, Ikastola?
-1967 Urtarrila 15-ean iriki zan; beraz-ba, orain dala, bi urte t'erdi.
–Nola bururatu zizaizuten irikitzeko asmoa?
-Euskera atzera zijoala ikusten genuen. Umeak erderara jotzen zutela, konturatu ginan eta zerbait egin behar zala, pentsatu ta egin.
–Nola arkitu zenuten lekua?
-Lehendabiziko eragozpena lekua arkitzea izan zan. Sosik ere ez genuen. Asmo onak eta kementasuna bai. Ayuntamentuak, leku bat eskeini zigun, bainan, txukuntasunean eta antolaketan, lehendabiziko zorrak egin genituen.
–Eta gero?
–Herriko gurasoei dei egin genien Batzar batera. Batzar hontan, hemen geranok aukeratuak izan ginan. Lehendabiriko laguntzaileak hemendik sortu ziran.
–Bainan, ikusten dutenez, orain duzuten ikastola, berria da. Nola lortu duzute?
–Lehengo leku zahar hartan, ezin genituen umeak euki. Eta bi bizitza (esker-eskubi) erosi ditugu.
–...?
–Bizitza hauek erosteko, herriko jendearen laguntza esker, izan da. Itxas-Mendi mendigoizaleekin alkartu ginan eta 170 laguntzaile lortu genitun, 100 pezta hilero ematen dutenak.
–Beraz, jendeak oso ondo erantzun du?
–Ezin obeago. Pasai Donibaneko jendeari esker, ikastolak merezi duen lekua du. Biotz-biotzez, gure esker beroena, lagundu ta laguntzen ari diran guztiei, agertu nahi diegu.
–Pozaldiak eta atseginaldiak ere, izango zenituzuten, noski?
–Bai, noski. Baitipat, aurtengo Martxoan izan genuena: Madrid-etik, ikastolaren legalizazioa etorri zanean Beste aldetik, umeak ugaritzen dijoaztela ikusiaz. Aurten 100 ume izan ditugu ta datorren urterako 25 ume, izenak emana dute. Ditugun andereiñoekin poz-pozik gaude. Eskerrak Itziarri M. Luisari ta Lourdesi, gauzak ezin obeto dijoazte.
–Azkeneko galdera. Andereiño aldetik, nola zabiltzate?
–Beste bat beharko dugula, gaurko bileraren gaia zan. Andereiño eza ikaragarria dago. Ia batxilerra ikasten ari diran hainbeste neska artean, magisterio karrera ikasiaz, andereiño tituludunak sortzen diran.
Ala izan dedila!
J. J. I.
(Argazkia: Jesus Uriarte)
15