Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ernaniko Ikastokan, Elkar-Izketa
Euskal giro edera arkitu degu Ernaniko ikastolan, euskera, ume-ao guzietan, euskal idazketa idazti eta bioketan eta arpegi alaiak neska-mutil eta Irakasleen artean.
Irakasle batzuei egindako galderak eta erantzunak.
-Noiztik ikastola Ernanin?
-Zazpi urte dira asi giñala, Irakasle bakarra leenbizi; oran 10 bagera.
-Zer laguntzak dituzute?
-Batzordeengandik laguntza oso-osoan degu, ikastola ederra gela ariñ eta argitsuekin, bearrezko zaizkigun langaiak ere badaukagu, gure lana eskertzen badaki eta Irakasleen ordainketak eta diru gauzak beregain utziak ditugu. Eta danok dakigu ikastola ez dala irabazgarri. Umeen gurasoek ere ederki erantzun digute, ekari nai dizkiguten aur guziek ezin artua izaten da gure arazorik aundiena.
-Zein senditakoak dira aurrak?
-Danetakoak, euskal euskaldunetakoak, euskaldun berrietakoak eta baita ere erdeldunak; azken mailara iristean, danak euskaldunak ditugu.
-Zenbat urtetakoak dituzute?
- Lau urtetik 10 urte artekoal.
-Ikastolako laugarren urtea egin ondoren nora dijoaz aurr oriek?
-Gurasoek nai duten tokira. Lizeora, Donostiako "kolejiotara" eta ez aaztu Ernaik bi ikastetxe bigarren mailakoak dituala, orrera ere joaten zaizkigu.
-Erakusbideaz zer?
-Ongi, umeek bizitzen duena ikasten du ondoena, guk bide ori erabiltzen degu. Aalegiñak egiten ditugu gaiaren sustraia azaltzen, bizierazten, nondik datozen eta zergatik diren orrela, "lopikakin" esango gendude erderaz. Eta euskera ikaragarria da ontan, burutabidea (logika) dario alde guzietatik. Zenbat euskal izenak esan ordurako azaltzen dute beren burua. Idazketa ere jatorra degu (Ortografia Racional). Beste izkuntzetako Irakasleak iñartsiz (enbidiz) begiratzen duten idazkera; Elizti gaietan (Gramatika gaietan) an eta emen ari zazkigun Irakasle aundiak erabiltzen duten idazkera. Irakasle asko gera esaten degunok: Zer dala- ta bastertu nai digute idazkera au?
-Itz egin dezagun euskal idaztiez.
-Euskal idazti askorik ez daukagu, bear aundia degu 5, 6, 7, urtetakoentzat, bainña idazti egileak Irakasleok gogoan euki bear gaituzke eta iritziak eskatu guretzat lanean asterakoan.
-"H" az zer diozute ba?
-"H" guk egin degu artu. Begira: Euskeraz (Zerbaitegatik esaten degu "Lojika" kaukala) ots bakoitzak izki (letra) bat du. Esate baterako B aski da BA, BE..'rentzat, V alperrik; KA, KE... aski, CA, QUE,... alperrik. Otsik ez duenal (lojikaz) ez luke bear izkirik. "H"ak ez du otsik gure artean, beste aldean e4e gero ta gutxiago (ikusi HERRIA) aldizkaria). "H" zailtzalea degu eta batez ere burutabidearen (lojikaren) aurka dijoan. Izkuntza guziak errazten ari diranean gu zailtzen asi? Gu geren buruaren aurka?
-Bat baño gegiagori au eritzun diet. Kastelanoz ba-dago ba eta ez da ezer ere gertatzen.
-Bai orixe, "F" latina ez aal-da ba? Euskera ordea inguruko izkuntzak ez beralakoa degu, beraz ezin erdel oriek artu ereduz (moezdeloz), gurea ez dator "Latinetik", ez da romanze, naiz idazketa batzuek antz aundia izan; gure batzuek antz aundia izan; gure lagun batek iztegi (Diccionarioa) kastelanozkoa erabiltzen du batzuen euskal idazketak ulertzeko.
-Eta batasunerako ez degu bear "H" ori?
-Gramatika ikasten ari giñala zenbat gauza arkitzen genituen beste aldekoak guk baiño obeto esan eta bereixten zituzteñak, NOR-NORK bat baiño geiago diranean eta abar. Goazen aiek obeto idazten dituztenak artzea, ez iñungo akatsak, batasuna egiteko ezin da iñolaz ere erri ezaeraren aurka jo. Aalegindu gaitezen batasuna sortzen baiña errialde bakoitzatik gauza onak artuaz.
-Eta ikastolatik ateratako neskato-mutikoekin artu emanik bai aal-dezute?
-Bai, bai asteazken arratsaldeetan azaltzen zaizkigu eta emengoekin batuta ibilaldi abesti, soinketa (jimnasia), esku-lana eta abar egiten dituzte ikastol-kutsua gal ez dezaten.
Arratsaldeko 6'ak dira Irakasle auei bere lanarengatik zorionak eman ondoren irtengera. Gero ta indar aundiagoa artzen ari da Euskera Ernanin. ZORIONAK ERNANIRI.
XABIER ARCELUS
11
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezARCELUS1Gizartea