Santiago Rosanori Elkarrizketa.
Balonzesto
Loyola, Txapeldun
l966 urtea. Iruñen "mini-basket" txapelketako partidu azkena bukatu da. Tapeldun, Donostiako "Loyola" ekipoa. Asti artan amairu urte zituzten mutillak Eta aurrera jarraitzeko asmo aundiak. Mr. Jucker «mini-basket» barruan norbait dan jaun batek, "Loyola" jokatzen ikusi ondoren, ola zion: "Bene-benetan mutil auen kirol jokaera miragarria da. Beiñere ez det ikusi "mini-basket" ain ederki jokatzen.
1970 urtea"Loyola" ekipo ura Gazte mailla barruan txapeldun gelditu da berriz, Real Madridi azken partidua irabaziaz. Eta Madriden gaiñera. Eta madritar arbitroekin. Ala ere, txapeldun.
Ekipo onen guin gauza geiago ezagutzeko San Iñazio kolejiora eldu gera, eta antxe Hermano Rosanoz galdetu degu. "Loyola" ekipoa eta Rosano esatea, berdin da. Bata bestea gabe ezin da ulertu.
Santiago Rosano bere betiko tokian arkitu degu, balonzesto pistaren ertzean. Txapela bornan, mutil talde bati kirol au erakusten. Beti bezela. Olaxe esaten diogu.
Bai, kirol ontaz txoratuta nagoela esan liteke. Gero ta gehiago gustatzen zait.
Rosanok ere ba ditu beste, lan batzuek kolejioan. Bosgarren kursoko ispetore da, eta kolejioko denda txikia bere eskuetan dago (baloiz eta kuadernoz betetako, denda txiki bat).
–Nola asi ziñan kirol ontaz interesatzen ?
–Leendabizi partiduak ikusiaz, eta gero liburu pare bat kirol onen gain utzi zidaten. Orrekin probinzial preparadore baimena irabazi nuen.
–Ez aal dezu beiñere kirol au jokatu ?
–Arrigarri dirudi baiñan ola da Ez det beiñere balonzestoan jokatu Teori guztia ondo xamar dakit, baiñan praktika ez det beiñere egin.
Gure ustez, resultauak ikusiaz, Rosanoren teoriak oso onak dira. Azken lau urtetan, "mini-basket" txapeldun gelditu zanetik, irabazitako partiduak asko izan dira.
–Rasano, zer diozu zure ekipoaz ?
–Urte asko daramakite elkarrekin jokatzen, eta ekipoak bat balitz bezela jokatzen du. Eta bat banaka ere mutillak onak dira, bai kirolan eta baita ere estudiotan. Onek eta beti asko entrenatzeak goi xamar eraman gaitu.
Orain Rosanok regional preparadore baimena irabazi nai du.
–Zertarako titulo berri ori ?
-Ekipo ontan gauza bat gertatzen zaigu orain: aurten «preu» ikasten ari dira jokalariak, eta beren estudioak kolegio barruan aurten bukatuko dituzte. Baiñan batzuk Donostian gelditzen ba dira orduan nik aiek "junior" malila barruan entrenatzea nai nuke, eta ortarako titulo regionala bear det.
Ikusten danez Rosanok gero ta gorago nai du iritxi. Bere jokalari batek, Patxi Badiola, kapitana, esaten digunez, Rosano batzuetan jenio xamarra izaten du.
–Egia aal da ori ?
–Baliteke, baiñan beti beren onarengatik. Batzuetan nere jokalariak "gauza politak" egitera jartzen dira. eta neri ori ez zait gustatzen. «Gauza politak» ez dute baloia zesto barruan sartzen. Kirolak praktiko izan bear du, leendabizi.
–Eta biajeetan zer moduz portatzen dira ?
–Ederki. Madrilera joan baiño leenago, nik esan nien: "Gaur ez goaz eskursio batera, txapelketak gogorrak dira. Ez uste ondo pasako dezutenik". Ondo ulertu zuten: ez zuten alkolik edan, ez zuten juergarik egin, eta nik gauza bat esaten nuanean, berak apal egiten zuten. Ori bai. Real Madrideri guk irabazi ondoren, katalan ekipoak zorionak txanpan botillakin eman ziguten. Oso jatorrak ziran, eta zalaparta izan genun abesti eta pozakin.
–Balonzesto barruko ekipo "aundiak" ez aal dute zure kiroltzaleren bat fitxatu ?
–Atzo bertan kolejiora Barcelonako jaun bat etorri zan, kiroltzale bati oferta batzuk egiteko. Eta Real Madridek ere kiroltzale onen atzear dabil. Luis Mari Prada izena du amasei urtetako mutil bat. Bere al tura, 1,98 metro.
-Eta zer eskeintzen diote mutil oni?
–Karrera estudiatzeko beka bat, pensioa ordaindu eta illean milla pezta. Bai barzelonatar eta bai madritarrak.
–Zuk zer diozu ontaz?
–Nere ustez arrixku asko da amasei urtetako muti batentzat. Ara joan eta gustora jokatzeko figura bat izan bear du, jokalari asko dago, ba. Figura bat ez baldin bazera, ez jokatzea errexena da, eta beti oportunidade bat itxoitea aspergarri eta gauza txarra da. Nik naiago nuke mutil onek emen beste bi edo iru urtetan gogor jokatzea, eta orrela gero klub oiei geiago eskatzea. Nere ustez, noski. Berak ara joan nai badu, eta bere sendiak uzten ba dio, joan dedilla, noski.
Itz auekin izketaldia bukatzen degu, Rosano eta "Loyola" berriz zorionak emanaz. Baliteke urte gutxi barru Gipuzkoak beste ekipo famatu bat izatea: "Loyola" ekipo gazte;
XABIER ARCELUS
10