Enrike Albizu, Margolaria


1970ko maiatzaren 24an
Enrike Albizu margolariari elkarrizketa

Enrike Albizu, Margolaria
–Nik aurrez-aurre daukadan ume, emakume edo gizon-modeloa nola margo-irudi batean bizirik erakutsi, hau da barru-barrutik sentitzen dudan mixterio-antzeko eragiña.
Hauxe esaten zidan Albizu margolari ospetsuak joan dan egunean.
Neronek ere oraintxe kezka berdiña sentitzen dut: nondik, zein ertzetatik begiratuta, zein itzen bidez, ekarriko dut artista hau ZA-ko irakurleen aurrera; zer arnasekin beteko dut nik buruan daukadan gizon eta artistaren irudi hau egitazkoa dala erakusteko?
Ementxe dago, ain xuxen, sortzaillearen izkutuko oiñarria, ta bai
Enrike orain dala 40-ren bat urte Irunen jaioa, aritmetika ta gramatika baiño marraztea atsegiñago zitzaiolako ikastolatik iesi ibilia dala esateak zerbait adieraziko du, noski; Montes Iturriozen ardurapean zegoen (eta oraindik dagoen) Irungo Academia Municipal de Dibujora joan beharrak, eta oraindik gehiago, naiz eta gurasoekin asarreak izan ("mutil honek ez ahal du, balioko ezer egiterik pentsatu behar!"). Valencia ko Academia San Carlosera joan lau urte ikasten pasa, gero Madrideko Escuela San Fernandon sartu eta ikastaroak bukatu zituala esaten ba dut (esan dudan bezala) egia da. Hauxe baita gure erriko margolari honen azaleka ixtori laburra.
Baiña nik ixtori-azal hau aurrean utsik jarriko ba nizueke, gizon-utsunea aixa igarriko zenidateke.
Azal honen mixteriozko mamia gehienetan gordea egon ohi da; Enrikeren aita-amak ezin ulertu zuten bere seme bakarraren eragiña horrelakoxea zan; sikologo batzuek diotenez: sortzeko gai egiten geituen gure trebetasunak prezio bat eskatzen du, beste zerbait egiteko trebetasun-eza, alegia, ta esate baterako, Picasso baten marraztu ta margotzeko maixutza bere mekanitzarako izan duan gai-ezaren bizkar goratu da. Ala Enrikek aritmetika ta gramatikazako zaletasuna aundia izan bazuan, ziur asko marrazteko eragiñik ez zuan nabaituko; gurasoei obeto irudituko zitzaien, baiñan Enrike berari, okerrago; edo beintzat hori uste du gaur. Zer izango zan Enrike Albizu matematikari bezala edo kontabilidadeak eramateko lanetan? Hau iñortxok ez daki. Gu izan gindezkeanaz espekulatzen ametsetan asten bagera, ametsak egingo ditugu, baiña bizi-modu edo izaterik ez dugu mamituko. Ta gu mamiz (eta ezurrez!) egiñak izan.
–Egin duzunarekin pozik ahal zaude? –galdetu nion.
–Sortzaille bat ez da iñoiz billaketaz asetzen; bestalde, mendi gora dijoanak zenbat eta gorago igo lur gehiago ikusten duan bezala, sortzailleak ikas-leku eta bide gehiago ikustatzen ditu; gizonok irurogei, irurogei ta amar edo larogei urte bizi ohi geran bezala milla urte biziko bagiña ere billaketak ondorio ber-bera ekarriko ligukenean nago: gizona jakitez ez da iñoiz asetzen; behar bada, jakintzak bukaerarik ez duala ikasi dualako. Etsi bai, egiten du gizonak, eta aixa zamar; baiñan jakitez ez da gizona asetzen.
2–
Jakitez ez, baiña lurrez (eta lurrak aixa bukatzen dirala ikusten dualako-edo) bai, asetu ohi da gizona.
Enrike Albizu Ameriketan izana da; Alemanira maiz joaten da margazki egitekoak betetzera; Parisen egona da, noski (Boursier de l'lnstitut Francaisek beka eskeñita); eta baita beste lurralde batzutan ere; Erroman, esate baterako, Gizpuzkoako Diputazioak beketuta. Or zear ikusi du bazterrik pranko, eta egin ditu lanak eta lagunak, nun nahi bizitzeko gai da artista trebe hau. Ala ere sorterrira itzuli da berriz; eta Ondarribiko Arkolla auzoan jaso duen "Pinpirin etxe-txalet ederrean egiña dauka kabi gozoa, ta edergarriz betea gaiñera; ortxe dauzka, baita ere, Mari Joxepa ondarribiar emaztea eta bi neska: Jone (14) emen jaioa, eta Oala (12) Venezuean sortua.
Gizonaren misterio izkutua hau ere: jaio geran tokira itzuli nahi edo behar; ikusi ezin dan xilbor -este batek lurrari lotuko bagindu bezelatsu.
Baiña Enrike, lurraz beste, lurrean bizi danari ere estekatua dago, batez ere arrantzaleari. Margo-irudi batean bizirik utzi balitu bezelako arrantzale-aurpegi asko geratu da, betiko-edo, Enrike Albizu dala merio; irudi hoien aurrean jartzen danari begira geratuko zaio arrantzalea, ta nolabait izketan ere asi diteke; esaten, alegia: emengo dala, lur honetako gizona, ta bere aurpegi-azala millaka aldiz ipar eta ego aizeak eta "bitxintxoak" iartua izan dala; begiak, berriz (eguzki-argiak eta euri-laiño ezeak kixkurtu dizkion begi hoiek) itsaso urdiñ eta ferdez eta laiñuz bete zaizkiola; orregatixe estalpetuko baditu, txapel-telila beltz hori beñar-beharrezko zaiola; muga dala-ta agerian dauden begi-txinparta emetuak, ezin-besteko kontrabando usmo, eta susmo, dirala, eta ezin-besteko muga-guda ta muga-eziera bateko aspaldi-aspaldiko etzi-behar berezia ere ba dala, bai; hori dana baita izkutuko kontrabandoa, erri-kontrabando zaharra: anaiak emen, analak an; neke-lanetan artutako eguzki ta kresalak (eta bere andrearen esku-xaboi pikorrak ere bai, noski) eman diela berak jantzita daukan ajatutako maoi-oialari or ageri duan urdin apal eta maitekorra; indarra (joandako indarra!) atzapar aundi baiño aundituetatik ies egiña dala; Aitaren eta gurutze egiten asi eta eten gabe iraun duten esku holetan sokak eta pitak iRutu eta irristada erreak egin dituala, bai, eta alere, edo orregatixe, esku-aurpegi hoiek latak eta garbiak daudela; eta Jaungoikozko esku txukun hoietan urtero (eta jostaketa ta promesa betegarri bakarrik) zizpak lo egin ohi dutela; irudian erakusten dituen besoak elkar lotzeko bideak gurasoengandik ikasitako errespeto-bide zaerrak dirala; ahoan eta begiradako pakean, errespetoz, eta maitasunez, millaka aldiz kendu dan gure erriko txapel beltz-txukun horretan, Guadalupeko Amak beste ainbeste aldiz eta erdi eta gehiago maitasun-begiak jarri dituala.
Or dagoz: batean Patxiku (Tatin), bestean Tertxero, bestean Liberato (Miña), urrungoan Esteban (Exkerra), oraingoan Beñardo, arraunlari ta patroi azkarra ta gizona. Bakoitzak bakerka, ta isilka, berea esana dio Enrikeri; hori, modeloak esandakoa eta Enrikek esan diotela uste izandakoa, dana, da margo-irudi holetan bizirik, eta betiko-edo, geratu dana.
Gaur (eta biar!) bizirik begira jartzen dan edonork ikusi ta senti dezake hauxe.
3–
–Nola etorri zitzaizun aurpegiak eta buruaketa soiñak.
aiegia giza-irudiak, margotzeko gogo hori?
–Nola?... Ez dakit. Ikusten nuana marrazteko gogo bizia bezalako zerbait izan zan lehenik, berriz-sortzeko egarri goi-zalea nonbait; ikastolan igeltzuzko giza-irudiak izan ziran aurrena eta gero egitazko giza-emakumeak.
–Horri erretratua deituko ahal genioke?
–Ez, arren! nahiago dut izen hau ez erabili; argazki kutsua du-ta argazkia mekanika bidez lortzen da, ta aurpegi bat argiak garai horretan eta segundo laurden batez ikustarazten digun bezala erakutsiko digu, beste arrastorik gabe. Margo-irudia, berriz, adierazpen bat da; alegia artistaren begiaz mantxo ikusi ta ertilariaren asmo, kultura, jakintza, barne-giro ta ikasitako ofizioak batera lanean jarri ondoren sintesis arrigarri bat bezala, sor arazten duten zerbait. El Greccok eta Velarquezek eta Goiak ez zuten iñola ere aurpegi bat era batean iñoiz ikusiko.
Bost fotografi-makiña bata bestearen urren aurpegi baten aurrean jarri ta beste ainbeste argazki berdiñak aterako lituzteke –esan nion–bost ertilarik, berriz, oso ez-berdiñak diran bost aurpegi ikusiko lituztekela, antz-gabeak diran bost margo-irudi, hori esan nahi duzu?
–Bai.
–Baiñan –esan nion– berriz onak diran gaurko bost fotografo artzen badituzu, bakoitzak aukeratzen dituan: argi-itzal, objetibo-itxitura, paper eta kopi-oide arras ez-berdiñak diran bost argazki atera litezke; eta esan genezake, horrela, fotografoak berak ere galaren adierazpenak, interpretazioak, egiteko gai dirala. Zer derizkiozu?
–Alaxe da; fotografo onaren meriturikan ez dut ukatu nahi, baiña faktore guzi hoiek mekanikoak dituzu, ta nahi-ta-nahi-ez fotografo guziak bost, amar edo ogei aldagarri hoietara errenditu beharko dute; margolariak, berriz, jakinduriz, esperientziz, sentipenenez, gogoz, biotzez, askoz ere konplejoagoak dira, eta etorkizunez askoz ere aberatsagoak.
4–
–Teknika bidez –esan nion- Maixuetatik, batzuek besteak baino maiteago izango zenituan ba; zeintzuk dira atsegiñen izan zaizkizunak?
–Asi nintzanean Zuloaga zitzai dan atsegiñen; eritarra zalako, ta baita argi-itzaletan indartsua iru ditzen zitzaidalako ere; Riberak era kusten zidan indarra ere horrela koa zan. Ordu ezkeroztik indar hori erakusteko bideak bestalder2 ikusten joan naiz, eta gaur Hol bein edo Dureroren marra mehean Ribera eta Zuloagaren argi-itzale tan baiño indar gehiago sumatzen dut. Margo-artean gertatzen dana literaturan gerta ohi dan ber-bera da: indarra ez dago adjetiboaren parrastatzcan, eta, bestalde, askotan izen-laquna zuhurrago erabiltzeak sortzen ditu balio ta nagusi-mail berriak.
–Zuloagaren margo-ertia euskotarra iruditzen ahal zaizu? –galdetu nion.
–Zuloagaren euskotartasuna bere erti-gaiaz neurtzen ba dugu, ez; baiña gizona beraren izakeraz eta bere erti-lanak gaiña-artu zezan joka zuanez, bai; margo-oial aundietan margoztera ausartu zan eta bere margo-ertiari malila berezi bat lortu arazi zion. Gaiñentzekoan ez ez zuan euskotartasun berezirik zuzen eta sakonki sentitu; dakizunez Parisen eta ango batekin ezkondu zan, eta bere izate guzIa erritik kanpora begira egiña izan zan. Honek ez du esan nahi, alere, gure erriko baserriak eta baserritarrak margotzen dituan ertilaria euskotarrago danik; erti-galak berak ez du erritasunez iñor betetzen.
–Aizu, Enrike, ta margo-ertiko eskola berezirik izan abal dugu euskotarrok?
–Ez dut uste. Eskola bat sortzeko maixutasun bat erakutsi behar da; euskotar sentitzen diran ertilariak elkarrekin lotu ahal dituan erriaganako biotz-ukituan kidetasun bat eta maixutasun bat; honetarako lehenik ikastetxe bat beLar genduke, ta guk ez dugu horrelakorik izan. Valenziarrak ba dute berea, San Carlosko Akademiaren inguruan sortua; Sorolla da adibide bat. Artetak egin zuanak erritasun nabarmen bat ba du, baiñan eskola bat sortu arazteko kemenik izan dunik ez da agerian geratu. Danok kanpora joan behar izan dugu. Leengora joan da; Artetak, Vazquez Diaz eta kubismoaren nolabalteko kidetasun bat izan du, baiñan gala aukeratzeko eta sentitzeko bideak euskotarrak izan zIran. Era askotara izan baltiteke euskotar.
5–
–Teknikari garrantzi aundia ématen abal diozu?
–Teknika beharrezkoa da, noski alere, artista baten lana ez du era billi duan teknikak salbatuko, barruan daraman eta «sendimenaY deitzen dioten horren bitartez baizik. Gaur Picassoren teknika hori ikasi duten asko ikusiko duzu, rezeta hori ikastea ez bait da zailla ala ere, Picassoren kopiazaille hoiei bereala igarriko diezu uts-artea: azal leorra besterik ez baltira! Alere teknika beharrezkoa da, neri musiRa asko gustatzen zait, eta Beethoven pozik joko nuke, baiñan nola jo ez dakit
–Ta sendimen hori nola nabai tzen duzun esateko eskatuko ba niru?
–Sentitzea errazagoa da adie raztea baiño. Nola-nai, ez da as~ kotan txepela eta ñañua dirudien itz honekin esan nabi izaten dan zerutik jetxiteko edo mirari antzeko zerbalt; sendipena, neretzat, zalantra da; horixe, ziurtasun-eza, gizonaren koloka; egon-ein hau izaten da, nere esperientzian beintzat, hultzagarri, eragille.
–Zu figuratiboa-edo zara, zer derizkiozu gaurko abstrakto ta beste molde-billaketa hoietzaz?
–Barojak zioanean nago ni ere: pinturak eta musikak eman behar zutena eman dutela, egin ahel izandu dan guzia egiña dagoala, ta ziklo edo aldi holek itxi zirala; berria dan ezer ez dagoala sortzer~k.
–Ba ote?
–Ba dira, noski, fede onez eta egiazko estutasunean billaketa leIalak egiten dabiltzanak. Nik holek errespetatzen ditut. Alere ba dira lanean ari beharrean jostatzen dabiltzanak ere. Naiago nuke neronek azti-bide bat arkitzeko eragiñik sentituko banu; baiñan eain dalakoan nago. Inpresionismoaren ixtoriak adierazten digunez, billaketa honetan bide ederrak egin daitezke; baiña bide hoiek lehengora datoz berriz, zikloak aginten duan bezala. Beste jostaillu asko ari da sortzen, baiñan erti-konzeptoa txikitzen ari ote diran nago. Zer da hori? Dekorazioa, soma-bide utsa? Ganza pusketzen danean konta-eziñezko ditekenak sortzen dira, izatea, errealidadea, kaleidoskoplo bezelako zerbait da; baiñan nora dijoaz konta-eziñeko bidetxur holek?! Nik apalik adierazi nahi dirut ez dedala arrigarrizko biderik i;ekitzeks tartetik ikusten. El Grekok bere «Doctor Lafuente»ren aurpegian lortu zuan sakontasuna gaindu? Ezin leikeena iruditu zait neri boti. Muga honetara eldu diran batruek norabait ies egin nahiez zoratzen dira. Nik nereari nortasun bat ematen badiot, pozik naiz; ho" nek nere lana legetzen du; margo-aukera dala edo nere ikusteko bideak dirala nere lanari nortasun apur bat ematen badiot, nalkoa dut.
–Margotzeko zer argi duzu nahiago?
Arratsaldekoa; eguerdiko argi betea ez zait atsegin, forma guziak zapaltzee bait ditu; nere lantokiko leioak sortaldera begira dagozenez, nahiago dut arratsaldeko argi apalari itxadon; iraunkorragoa, txapalagoa ta margoak berean uzten ditu; ez ditu, besteak bezela, gezurtarazten.
–Ta askatasona, beñarrezkoa ahal duzu lanerako?
–Gizon izateko askatasuna behar ba dugu, gizonak sortzeko duan hau egitaz burutu ta egitaratzeko askatasuna da bide bakarra. Noski, literatura, pintura ta musika saIl bakoltzak askatasun neurri bereziak ba ditu; gaur musika eta pintura bidez askatasunari kantu bat egitea errazago da itz-bidez egitea baiño. Hori nornaik ba daki emen.
–Ta dirua ere behar da.
–Zertarako?
–Jateko; jateko askatasuna ez ahal da lehenengoa?
–Bai.
–Gure erriko diruak ba ahal du ertiaganako, gogozaletasunerako, sendipenik?
-Penagarria da, baiña tantotik ere ez du.
–Kultura falta zalgu ertiak errien ezieran eta etorrian zer ikusi duan ikusteko.
–Dudarik ez.
–Gure erriko aberatsak: inpernuko legatzak? –galde-esan nion.
–Ez dakit an ere nahi izango dituzten.
–Nik ere ez.
Ugalde-tar Martin
12

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakALBIZU1
PertsonaiazALBIZU1
EgileezUGALDE2Kultura

Azkenak
2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian dago, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


Eguneraketa berriak daude