Gallastegi, Welter-Mallako Gipuzkoako Txapeldunaren Urrengo


1970ko maiatzaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jesus Gallastegi boxeolariari elkarrizketa

Gallastegi, Welter-Mallako Gipuzkoako Txapeldunaren Urrengo
Ekiñaldi labur eta gogor baten ondoren merezi duen tokira eltzeko zorian dagoen bergaratar mutil bat degu Jesus Gallastegi. Mondragoeko "San Viator" Kolegioko jimnasia-lekuan eta "Lolo" Alvarez gertatzaille eraginkorraren agindupean ari zaigu orain bere gertasaioak egiten.
Zegoaneko soka-arteko burruketan aitua zan Verdugo andoaindarra bi minutu ta ogeitasei segundutan menderatu zuaneko artan argi erakutsi zuen, aretxabaletan, bere gaitasuna; igazko Iraillaren ogeitamazazpigarrenean, eta burruka-tokira lenbizikoz agertzen zalarik, ain zuzen ere. Orduantxe sortu zitzaigun bergaratarroi gure baitan onako galdera au: Urtain berri bat ote daukagu Bergaran?
Amar burrukaldi egiñak ditu, ta bere mallan Gipuzkoako txapeldungoa bereganatzekotan ere bai. Baiñan berak emango dizkigu, iñork baiño obeto bere bosealari-bizitzari dagozkion; xehetasunak.
–Egin dituzun amar burrukalditatik zenbaitetan irabaztun, Jesus?
–Bitan atera naiz galtzaille, lenbizikoan Trintxerpeko Zubiria'kin eta gero Ricotrekin. Bestetan irabazi egin det; zortzi garaipen lortu ditut beraz.
–Irabaztun atera zeran guzti oiek Aratxabaletako zure lenbiziko agerraldikoa bezela bat-batekoak izan al dira?
–Iñola ere ez. Batzuetan gorriak ikusi nituen. Pallares, Rico ta Damasotrekin aritu nitzanekoak ez zaizkit bein ere aztuko. Oiek izan ditut gogorrenak, oietan iñork ez bai-zuen arra-betekerik atzera egiten, elkarri ematen genizkion ukablikadak izugarriak zirala. Orretxegaitik, oiek ditut nere garaipen aipagarrienak.
–Eta Goñi'ren kontra Azkoltian egin zenuen «final» famatu hartaz zer diozu...?
–Burrukaldi ori nuen nere amets, Damaso'rekin aritu nintzenekoan bezela oztopo zaillagoak aurrez menderaturik neuzkala errex-ustean bai-nengoen. Baiñan ez nintzan bear bezela atera. Pixuz baju nengoen ta orrek, jakiña, saseiari eragin, pixu-galtzeak auldu egiten bai-du. Ala ere, ordain-burruka Iraillerako eskatzekotan nago.
–Ta zer dala ta Iraillean? Lenago egitea eziñezko al da?
–Bai, orain ezin da, probintzi bateko ta bosteko jimnasi-lekuen arteko saioak egiten ari bai-dira. Gañera, detozen iruzpalau illabetetan burrukaldi gutxi egiten dira.
–Atsedenari emanik zaude beraz orain...
–Ez. Sasoian irauteko astean bi egunetan egiten ditut nere gertasaioak. Gero, burruka-garaia asi dediñean, astean leu-bost egunetan egingo ditut.
–Zenbait bergaratar joan oi zerate jimnasia-lekura?
–Ba Muñoz, Fernandez, Idigoras eta neu. Lau gera, ta laurok pixu-mailla ezberdiñekoak.
–Ia ba, Gallastegi. Zure bosealari-bidean bete-beteko garaipena opa dizugu.
Au degu Gallastegi bergaratarra; kirol ontako gorengo mailletara eltzeko gai deguna.
BIKUÑA
11



GaiezKirolaBOXEOA
PertsonaiazGALLASTEGI1
EgileezBIKUÑA1Kirola

Azkenak
Eguneraketa berriak daude