Julio Segurola Rugby jokalariari elkarrizketa
Oronoz jaunari elkarrizketa
Rugby
"Donostiako Atletiko" Aurtengo Liga-Txapelduna
Orain dela amar urte Gipuzkoan iñork ez zuen ezagutzen rugby kirola. 1921 urtean Espaiñian sartu arren, lagun talde arteko kirol bat bakarrik zan. Lagun oietatik aparte, jokalarietatik aparte, ez zegoen ikuslerik. "Zertarako rugby ikusi?", jendeak zion, "Amabost kankaillu beste amabosten aurka burrukatzen ikusteko?".
Amar urte ontan Gipuzkoako rugby kirolan gauza asko aldatu da. Gaur gure probintzian zazpi rugby club ditugu, mailla guzietan, mutil koskorretatik asi eta gazteetaraño irixten diralarik. Hernani, Irun eta beste erri batzuetan rugby jokatzen duten taldeak arkitzen ditugu. Donostian ere lau club dira, eta auen artean Atletico S. Sebastianek duen rugby taldea.
Kontxan bere biltokia duen clubera joan naiz. Beren leioetatik itsasoko uinak oso lagun ditugula ikusi diteke. Kontxako ondartzan club ontako kiroltzale guztiak beren entrenamentuak izaten dituzte, eta club barruan bere kartetako partidak. Maai baten inguruan rugby jokalari batzuek mus jokatzen arkitzen ditut. Beren artean Julio Segurola, Pablo Reketa eta Bueno II dira.
Segurola eta Oronoz jaunak mintzatuko zaizkigu geienbat. Julio Segurolari zorionak ematen dizkiogu, Atletico S. S aurtengo Liga irabazteagatik.
–Aurten leenengo nazional liga izan da, eta guk irabazi degu. Gure aurrean izan degun ekipo onena Madrideko "Canoe" club izan da. Eta orain berriz ekipo onen aurka Koparen finala jokatu bear degu.
Bi finaletan jokatzeak zerbait esan nai du. Eta gaiñera oraingo rugby ekipo nazionalean Atletico S. S.eko jokalari batzuek izango dira.
–Bai, orain Poloniara Pablo Requeta eta ni joango gera.
Mugika eta Del Valle ere deituak izan dira baiñan lesionatuta daude eta ezingo dute Poloniara joan.
–Zer moduzkoa da Espaiñiar egiten dan rugby kirola?
–Teknika, urtetik urtera obea da. Jendeak ere gure kirola gero ta gehiago ezagutzen du, eta rugby partidu bat ikusteko ordaintzen du. Leenago gure ezagun eta lagunak bakarrik joaten ziran gu ikustera.
–Europan egiten dan rugbyaren ondoan jarrita, nun legoke zuek egiten dezuten kirola?
–Espaiñiko rugby Frantziko bigarren maillako ekipo batek egiten duena bezela da. Frantzia, Inglaterra, Eskozia, Gales eta Irlanda dira Europan ekipo onenak. Gure billeran Franziako entrenadoreak izan ditugu: Gerard Murillo eta Jean Dauget, Franziko jokalari onenetakoak izanak. Orain ere Periko Ronfle angoa degu.
–Rugby aurrera eramateko zer egingo dezute emendik aurrera?
–Datorren urtean rugby ikastola bat emen jarriko degu. mutillak jokatzen asi ditezen
–Edozein mutilek joka aal lezake?
–Osasun ona eukiaz eta gorputz defektorik ez edozeiñek kirol au egin lezake.
–Ez aal da kirol kaltegarri bat? Galdera au egitean nere ondoan dauden guztiak berbera esaten dute.
–Ez, ez. Gure kirola ez da "kankaillu" edo astaputzen kirola. Oso kirol garbi eta zindoa da.
–Baiñan kankateko ederrak ematen dituzute.
–Ikustean geiago dirudi, baiñan jokatzean gure zuzenkaiak ditugu Ez da arriskudun kirola. Beste kirol batzuetan kalte geiago egiten da, esku beatzetan. batez ere
–Jende geienak zuek zakar xamarrak zeratela uste dute?
–Ez. Ikusten dezun bezela, normalak gera. Kankaillu itxura aal degu? Ez. Rugby kirol sasoi bat bakarrik da, gizon kirol bat. Golpeak eman baiño geiago bultza bakarrik egiten degu.
Sinisten diet Atletico S. S. bigarren maillan bi kanpeonato eta leenengoan bat eman dioten jokalariak kiroltzale garbiak dira, ez bakarrik indar gizon batzuek. Julio Segurolari Polonia'ra biaje on bat opa ondoren. Donostiako Atletico biltokia utzi degu.
Xabier ARCELUS
10