"Unai" Bikotea
Eibarko Txapelketan Irabazle
«ANTXIETA» taldeko fruturik ezaGunena, noski UNAI bikotea degu. Maria Karmen eta Maria Jesus ain zuzen. Aspaldi ontan maiz entzun ditugu bikote onen abesti xamar eta biotzberak. Auek ere, galderak ainbat erantzun izango dituzte; eta ariari muturretik elduaz:
–Noiz asi ziñaten abesti lanetan?
-Orain dala iru bat urte irukote bezela asi giñan. Joan zan azarotik bikote bezela jerraitzen degu.
–Zuen abesti era?
–Guk–erantzuten du Maria Jesusek–abesti melodikoa erabiltzen degu. Abesti zaarrak bezela berriak, euskerazkoak izan ezkero. Etorkizuneko abesti erak ere, ba dirudi emendik joko duela.
–Indarrik bai aal-du euskal abestiak?
–Nik uste det aurrera aterako dela. Beste errietako abesti maillan jarri bearko du, ortarako, leenik. Eta abestia esaten dedanean, euskal kultura guzia ere berdin xamar jotzen det.
–Euskal abestiaren eragozpenik nagusiena?
–Emen bertan etxe grabadora on bat ez izatea degu eragozpenik aundienetako bat. Teknika onak erabilli ezean, beti bigarren maillan jarraituko du; eta, gaiñera, ezezaguna izango da gure Erritik kanpora.
-Zuen pozik aundiena, abesti-lanean?
–Ba, Eibarko Euskal Abesti Txapelketa irabazi genuanean, au izan zalako gure leen agerketa txapelketa batean; eta irabazteak beti ematen du poz pixka bat...
-Jaialdi asko azken bolara ontan?
–Oso pozik gaude alderdi ontatik ere. Bai Antzokietan eta bai Dantza lekutan, oso ondo artzen ganituzte.
-Bi diska ere atera dituzute. Gustora?
-Oso pozik gaude alderdi ontatik ere. Bai Antzogoak obeak ateratzeko esperantzakin ari gera.
–Zer asmo gerorako?
–Beste diska bat preparatzen ari gera. Madriden aterako degu. Sorozabal maixuak agindu dizkigu, abestien arregluak eta... laster aterako aal degu.
-Eta lan guzi auetan bakarrik, zeuen gixa, aal zabiltzate?
–Ez, Joxe Mari Altuna izan degu musika aldetik dakigun guzia erakutsi diguna. Eta bera izan ez bazan, ez degu uste UNAI bikotea aurrera aterako zanik. Orretaz gaiñera, erriak ere ondo artu gaitu. Eta zer geiago eska dezakegu?
-Zuen irugarren diskaren esperantzan gu ere; laster arte!
B. OTAEGI
"UNAI"
6