Iñaki Egibarrekin Itzaldi Bat


1970ko martxoaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iñaki Egibar Gipuzkoar Arraun Federazioen Lehendakariari elkarrizketa.

Iñaki Egibarrekin Itzaldi Bat
-Arraun kirola gora dijoa.
-Bultzagaia: sariak.
-Arraunlari batzuen irabazia: 50.000 pezta.
Treiñeruetan arrantzale gutxi arkituko degu. Orain dala 25 urte, atun arrantzarako itsasontziak egitean, itsas-lanak gizona gure kaietatik urrutira eraman zuan, eta orduan nekazari eta erri gizonak arraunak artuaz, bikain aritu ziran. Baiñan arraun afizioa, ederra izanik ere, ez da erraza. Eskuak autsita izatea edo leer eginik gelditzea, latza da. Orregatik sariak arraunlarientzat bearrezkoak dira.
Iñaki Egibar, Gipuzkoar Arraun Federazioen Leendakariak itz auek esan dizkigu.
–Gaur arraunlariak diruak mugiarazten ditu. Batzuek ez dute asko irabazten, zortzi milla pezta gutxi gora-beera. Baiñan joan dan urtean, treiñeru onenaren arraunlari bakoitzak berrogei ta amar milla pezta irabazi zuten. Orri kopak eta banderak erasten badizkiogu, arraunlaria konforme xamar gelditzen da.
–Sariak gero eta obeak izanik. arraun afizioa gora aal dijoa?
–Bai. Gaur arraun kirola, treiñerutan beintzat, gora ari da. Onen gain beste gauza bat ikusten ari gera. Orain arte treiñeruetara iristeko trainerilletatik igarotzea bearrezkoa zan Trainerilletan arraun ikaskizunak egiten ziran. Gaur ez da au gertatzen. Denak treiñeruetan astea nai dute, eta batzuek trainerillak alde batera uzten dituzte.
–Gipuzkoan zenbat triñeru atera lezateke?
–Emen dago gure gaurko problema bat: Gipuzkoa ubidetan (cuenca) ondo zatitzea. Itsas-aldeko erri bakoitzak bere treiñeru dotore bat nai du. Baiñan erri batzuek oso txiki dira, eta orduan ubide bateko erriak banatu bear ditugu. Beste batzutan, Oiartzun bezela, erria bi ubidetan sar liteke. Au kontuan eukiaz, Gipuzkoan bederatzirenbat treiñeru izan genitzake: Ondarrabi, Oiartzun, Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Lasarte, Orio, Getari eta Zumai. Mutrikun tentaldi aundiak dituzte, eta trainerilletan sartzen asi dira.
–Danentzat treiñerurik ba aal da?
–C.A.T'ek zortzi ditu, eta eskatu ezkero saiatzeko utzitzen ditu. Baiñan denak, aal dutenean, berea erosten dute. Oni buruz, orain, berrikeri batzuek sartzen ari dira. Treiñeruaren pisua 200 kilotik beeti nai dute. Batzuek ur kanpoan 180 kilo pisatu dituzte, baiñan uretan sartzean 200 tik gora.
Illabete ontako 14'ean Arraun Federazioak Bilbaon blidu ziran, eta problema asko ikutu zan. Iñakik onen gain itzegiten digu.
–Problema aundienak auek izan dira, Estropada toki batzuek Coruña bezela, oso zabalak dira, eta tanda bakoitzean nai dituzten kale edo treiñeruak sartzen dituzte. Baiñan beste estropadetan, Donostian bezela, lau kale bakarrik jarri ditzakegu. Orduan Gipuzkoarrak egiten ditugun "eliminatorias por cabezas de serie" sistema beste toki guzietan egingo dira emendik aurrera.
–Beste erabakiak?
-Ofizial ez diran estropadak, ez ditezke eratu ofizialen inguruan: ez lau egun aurretik, ez ondoko egunetan. Aurten Coruñan Espaiñiko Txapelketa eta Kopa batu egin dira. Estropada auek Agorrillan izanik, orduan Regional Txapelketak aurreratu bearko ditugu. Baliteke, Ondarrabiak nai balinbadu, ortarako bere «Gran Premio del Bidasoa» aprobetxatzea.
-Estropada ontarako treiñeruak nola aukeratuko dira?
–Estropada antolatzen duanak bi treiñeru jarri ditzake. Gero Federazio bakoitzak berea presentatuko du eta, kaleren bat libre gelditu ezkero, Federazio oieri beste treiñeru bat ekartzeko eskatuko zaiete, kale oiek bete arren.
–Ederki iruditzen zaigu. Ikusten danez aurten ere estropada ederrak izango ditugu.
–Zer da estropada luzearen gain? Pasai-Donostia ikusiko aal degu aurten?
–Estropada luzeak ederrak dira, baiñan dirurik ez dute utzitzen. Baliteke beste Pasai-Donostia bat antolatzea, baiñan ez luzeagorik. "Canal de la Mancha" estropada ura ez zait atsegin. Emendik, gure-uretatik ateratzean, estropadak asko galtzen dute.
–Eta peninsulako beste itsas-aldetan ezin aal ditezke antolatu?
–Orain dala urte batzuk Kataluñian trainerilla estropada bat antolatu zuten. Onen gain atzo Sitges'tik eskutitz bat artu genuen. Entzun esaten dizkigun gauza batzuk:
"Sitges'en" genuen trainerilla eta bere dokumentoak galdu egin zaizkigu. Beste trainerilla bat egin nai degu, baiñan ez dakigu nola. Bialduko aal dituzute plano batzuk edo maketa txiki bat?"
Trainerilla bat "galtzea" ez dala erraza dirudi. Iñaki Egibarek dionez, uretan utziko zuten eta usteldu egingo zan. Ikusten danez estropadak ez dira treiñeru talde bat bakarrik. Kantauriak, jendeak, gure giroak, kaiak, eta sagardoak ere estropada egiten dute. Orregatik, urruti joaten treiñeruak itsas ondora joaten dira, illak bezela.
XABIER ARCELU
10

GaiezKirolaArraunaBesteak
PertsonaiazEGIBAR3
EgileezARCELUS1Kirola

Azkenak
Eguneraketa berriak daude