OLANDARRAK ETA EUSKALDUNAK


1970ko martxoaren 15an
Tjark Kruiger eta bere emaztea Krista holandarrei elkarrizketa

OLANDA-TIK AIZARNA-RA (I)
OLANDARRAK ETA EUSKALDUNAK
Joandako udaran, igande-arratsalde bat. Bost gizonezko irten ziran berebilletik Aizarnako enparantzan. Getariko sekretario jauna inguratu zitzaidan, etxe-atarian nengoala ikusi-ta: "Gazte au Olandakoa da eta euskeraz ikasi nai luke. Ortarako, toki paketsua nai du eta dana euskeraz itzegiten duan erria".
Ala, biaramon goizean etorri zan berriro eta bertan gelditu. Bere izen-abizenak, TJARK KRUIGER dira. Aizarnan bete ditu 23 urte. Izkuntzalaria da bera, LEIDEN-GO Ikastetxe Nagusian ari da izkel-jakintza ikasten. UHLENBECK jauna du bere irakasle, abizen bereko euskal-zale ospetsuaren illoba; onek eragin dio gure izkuntza ikastera.
Geroago etorri zitzaion emaztea. Bere ikasketa luzeak egiña da au ere, "Sikolojia" bereziki. Eta gaiñera, bere gogoz eta bere lanetik ordainduta, "organista" ikasten ari da, musika-zalea danez.
Bi illabeteko txangoa egin zuten Aizarnan. Bitarte ortan zenbat eta zenbat gai erabilli ez ote genituan gure izketaldietan! Bikote argia, kezkatua, ikas-zalea; iritzi zuzen eta zabaleko bikotea, atsegiña.
–Zer iruditu zaizu, Tjerk, gure lurraldea?
-Orain urte batzuk Andaluzi aldea ezagutu nuan. Orregatik, Euskalerria ere aren antzekoa izango zala uste nuan: eguzkitsua eta legorra. Dana arriturik gelditu naiz, euskal-lurra ain ezea eta polita arkitu dudanean. Gurea baiño menditsuagoa da askoz ere, eta ez da gurea bezain otza eta euritsua.
–Beste zerk arritu zaituzte leenbiziko begiratuan?
–Etxeen egiturak. Batez ere, baserrienak, Suizako etxeen antza arkitu diegu beren zurezko egituran. Baita "baserri-elkartea" ere arrigarri gertatu zait. Ez nuan uste emen arkituko nuanik. Oso ondo iruditzen zait Aizarnan burutzen ari duzutena.
–Egonaldi onen buruan, zer gizamodu arkitu gaituzute euskaldunok?
–Nik ezagutzen nituan españiarrengandik oso bereziak, bizizo bestelakoak arkitzen zaituztet. Egia, nik Andaluzikoak bakarrik ezagutzen nituan. Aien aldean isillak, itz gutxikoak, zurikeri-gabeak ikusi zaituztet. Arrotzei arrera ona egiten diezutela nabaitu dut; aurrenetik otz antzean bezela. Baiñan bereala konfiantza artzen duzute; ortik aurrerakoan leialak eta atsegiñak. Nere ikasi-bearrak zirala-bide, ez dut ordu askorik izan jendearekin izketaratzeko. Ala ere lagun on asko egin dut.
–Ikusi dituzuten oiturei buruz, zer esango zendukete?
–Jende alaiak arkitu zaituztegu. Aizarna ez ezik, Arrua, Zestua, Azpeiti eta Zarautz ikusi ditugu jaiegunez eta.. beti jaietan eta festan zabiltzatela iruditzen zaigu. Guk Olandan ez daukagu olakorik. Oso gizartekoi, lagunartezale arkitu zaituztegu.
–Esango aal zendukete noiz eta nun izan dituzuten egonaldi ontako ordurik atsegiñenak?
–Zalantzarik gabe esateko, «astojana» elkarrekin lagunartean egin genduanean. Egun ori arte ez zitzaigun bururatuko ere astorik jan zitekeanik. Eta orra Aizarnan egin asto-jana! Oso gozoa zegoan. Danetan onena, ordea, ordungo lagunarte-giroa. Ogei ta amar laguneko taldea giñan, noski; danak jatun onak, danak alaiak. Gaiñera, ainbeste abesti eta dantza! Guk Olandan ez dezakegu olakorik egin.
–Zeri zor zaiola uste duzu desberdintasun ori, jendeen izaerari ala bestelako giroari?
–Izaeraz ere bakartiago izango gera Olandarrok Ba da, beraz, izaeraren aldea. Baiña baita ezierarena ere: teknika aurraratuak berekin dakar lagunarte otzagoa.
–Nola arkitu duzute gazteria?
–Asko arritu gaitu emengo gazteen jatortasunak. Neska-mutillen arteko jolasak eta artu-emanak, batez ere. Neskak eta mutillak elkarrekin taldean adiskidekiro ikustea, biziro atsegin eta bitxi gerta zaigu. An, esate baterako, oso gaxterik asten dira binaka: ez dago, beraz taldeka ibiltzeko oiturarik. Alde ortatik oso garbiak iruditu zaizkigu gazteen artu-emanak.
–Beste ezerk arritu aal zaituzte?
–Bai. Ezagutu ditugunengan eta ikusi ditugun tokietan euskal-kezka erri-kezka nabaitu dugu: jabetzen dira, konturatzen dira euskaldun dirala eta euskaldun iraun nai dute. Ala agertzen da itzetan eta abestietan.
-Batez ere zuk, Krista, musikari orrek, zer diozu abestiei buruz?
Krista-k:–Itzak ez ditut ulertzen. Doñuari dagokionez, Rusiakoen antza artzen diet, Bestalde, arrigarri gertatu zaigu biori, euskaldunek abesti asko dakizkizutela. An oso gutxi dira abestiak buruz dakizkitenak. Gaiñera, eztarri oneko asko nabaitu ditugu eta ondo abesten duzute.
–Eta gure jolasak? Gutxi ikusi dituzute, baiña, gain-iritzi bat.
–Ez genduan bein ere ikusi pelotajokurik. Pozik eta atsegiñez ikusi ditugu Zestuako pelota-partidu batzuk. Eta ez da gure adiskide Andoni, «Aizarnako Txikito» ikusten gendualako bakarrik.
–Tamalez, euskal dantzariak ikusteko erarik ez duzute izan. Zer iruditu zaizute, ikusi duzuten pixka ori?
–Dantza alaiak eta biziak. Urrengo urtean geurok ikasiko dugu dantzan.
Krista-k:–Dema edo idi-proba ikusiko nuke pozik.
–Ea urrengo urtean izaten duzuten ikusteko era. Eta zezenak?
Tjark:–Zezenak toriatzea, bai polita da, ba du bere «arte» edo zera berezia; baiñan ala zauritzea eta iltzea, ori gorrotogarri iruditzen zaigu. Eta, gaiñera, ez dugu ulertzen, euskaldunen artean nolaz-dagon ainbesteko zaletasuna zezenetarako.
–Ondo iruditzen ez zaizuten beste zerbait?
Krista-k:–Bai, emakumeen biziera. Etxeari eta etxeko lanei lotuegia iruditu zait. Neri beintzat. Neskame xamar bezela-edo...
–Egia diozu, etxeari lotua esatean. Geiago oraindik, lan gogorretan asko jardun oi da. Baiña ala ere ez dut uste neskame danik. Geien-geienetan izenez ez ezezik izanez ere "etxeko-andre" dala esango nuke. Gaiñera, euskal-emakume geienak ez dute uste neskame diranik.
Krista-k:–Ez dute usteko, baiña. . ez ote da orrelakoxe eziera artu dutelako?
–Ala da ori ere. Baiña aberastasunen aldetik ainbesteko aurrerapenik ekartzen ez baldin badu ere gizartearentzat, ez aal zaizute iruditzen etxeari askoz giro goxogoa erasten diotela?
Tjark:–Ezin ukatu. Gizonezkoentzat beintzat atsegiñagoa da onela etxeko bizitza.
–Goxoz, emakumearentzat berarentzat ere geienetan goxoagoa dala esango nuke.
Krista-k:–Egia, ori ez diteke ukatu. Guk Olandan daramagun biziera egiñaz, ez diteke emen Aizarnan bezelako otordu goxorik jan egunero.
–Gauza geienek bezela, arazo onek ere berekin dituala aurrea eta atzea.

Gaztañagak
Aizarnako plazan, ezker-eskubira: Mari Tere Lizarralde, bere ama Juakina, Tjark Kruiger, Gaztañaga eta Krista, Tjark-en emaztea: Olandarrak eta Euskaldunak
Aliarnako eliza eta plaza (Linazasororen argazkia)
12

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazKRUIGER1

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude