MAIRIN MITCHEL Eta ITSAS-GIZON EUSKALDUNAK


1970ko otsailaren 08an
Mairin Mitchel idazleari elkarrizketa.
MAIRIN MITCHEL Eta ITSAS-GIZON EUSKALDUNAK
Urteak eta urteak daramazki Euskalerrian. Zumaian bizi da aspaldi ontan. Orain urte asko dirala Inglaterran jaioa da Mairin Mitchel emaztekia; ez diot urterik galdetu, ez bit da iñori galdetzekoa eta emakume bati gutxiago.
Asko maite du Euskalerria eta ez gutxiago euskaldunok. Orregatik gelditu zan gure artean.
–Arano-tar Luis ezagutu nuan aurrena Zumaian. Au eta bere sendia oso adiskide onak izan dira neretzat.
Gaur Beobide irudigille ospetsu izanaren etxean bizi da. Beobide'tar Mari-Pilar artzen du itzultzaille eta bitartekotzat Biziro maitea zuan Beobide zana; orregatik eskeiñi zion olerki labur eta mamitsu bat, ain zuzen ere «Zeruko Argiak» bere 360'gn alean argitaratu zuana.
–Nolaz asi ziñan Euskalerria ezagutzen?
-Kondaira-zalea naiz izatez. Kondaira-aurrea-eta atsegiñago zait, gaiñera: Arri-aroa berexiki. Aldi urruti aiek ikasten ari nintzala, garai artako lan-abesak, tresnak eta beste aztarren asko zeudela Euskalerrian jakin nuan. Onela iritxi nintzan Barandiaran jauna ezagutzara ere.
–Lenengoz etorri ziñanean, zer iruditu zitzaizun euskal-jendea?
–Beti atsegiña iruditu zait. Begira, lenengo ikustaldian gauza bitxi bat gertatu zitzaidan: Donostian zan, 1937'gn urtean, jatetxe batean bazkaltzekoan. Neskatxa batekin egokiku nintzan. Zer esango eta, bera Eskozian ibilli zanean, jande asko arkitu zuala esan zidan aurpegiz bere antzekoa.
–Eta zuri zer iruditzen zaizu?
-Baietz. Ba-dira alderdi batzuk batez ere Gales-en ego-aldean. Ango jendeek euskaldunen antz aundia dute aurpegian. Irukia dela esan oi dute euskal-aurpegia; «triangulo» gisakoa, alegia: bekokian zabal eta andik okokera askoz estuagoa.
–Berezitasun ortan aal dugu alkarren antza?
-Bai, ortantxe.
–Gure erriari beste ezertan antzik arkitzen aal diozu zurearekin?
–Ba dira ibai batzuk euskal-izenak dituztenak edo antzekoak beintzat:
Adur eta Deba, esate baterako. Baita lurralde batek ere euskal-izena darama: mendip, euskerazko «mendipe» bezelatsu. Inguru artan mendixkak dira eta aietan arpe edo arkaitz-zulo asko arkitzen da.
–Ezagutzen aal duzu Euskera?
-Tamala de baiña, ez dut izan Euskera ikasterik. Bestela lan geigi. Auxe aitortuko dizut, ordea: atsegin zaidala euskeraz entzutea. Iru izkuntza gertatzen zaizkit atsegiñenak: inglesa, euskera eta «rusoa».
Euskal-Itz asko ezagutzen du Mairin Mitchel-ek. Guztia ulertu ez arren, joan izan da euskerazko itzaldiak entzutera onela, Barandiaran jaunaren bi ordutako itzaldia –zearo euskeraz– entzuten egonberria da Zumaia-n.
Mairin Mitchel andre jakintsuak kondaira-liburu asko idatzi du. Itsasgizonen bizitzak eta ibillerak bereziki. Aurrena, bere erriko eta Irlandako itsasontzidia goratu zituan bere liburuetan. Urrena beste bat: Rusiako itsas-ontzidiaren kondaira, 848-1948.
Baiñan bere biotz guztia jarri duan lana, beste au dala esango nuke: Euskalerriko itsas-gizonen berri ematea. Mintza bedi, ordea, bera.
–1958'gn urtean argitaratu nuan Elkanoren bizitza: «Elkano, munduaren lenengo biraemaillea». Auxe de Elkanori buruz inglesez idatzi dan aurren-aurreneko liburua.
–Eta, ain juxtu ere, Artetxe-tar José jaunari eskeiñi zenion.
-Bai. Benetan langille salatu eta kondaira-gille trebe iruditzen zitzaidalako. Ain zuzen, bere lan guztietan, nere iritzian beintzat «Elkano» da bere liburu aundia, «magnum opus».
-Leenagotik ez aal zan ezaguna gure Elkano?
-Ezaguna, gutxi edo geiago. Baiña Inglaterran iñork ez zuan aitortzen bera zanik munduari bira ematen leenengo. Orregatik egin zuan nere liburuak alako zirrara jende ikasien artean.
–Nor zala esaten zuten, bada?
–Batzuek ziotenez, Magallanes; au bait zan buruzagi, itsasoak zear gertutu zuten ibillaldiari asiera eman ziotenean. Ez zuan, ordea, Magallanes-ek burutu ibillaldi osoa, bidean il zalako. Gero Elkano jarri zuten buruzagi eta ark burutu zuan lur-bira zear egindako ibillaldietan leenengoa. Orregatik esaten dut nik ere, Elkano izan leenengo, 1522'gn. urte gogoangarri artan.
–Izendatzen aal zuten besterik?
–Bai, gure errikide zan Sir Francis Drake. Onek 1577'gn urtean egin zuan bira ori. Eta alde batetik, au dala leenengo esan diteke, bira osoan buruzagi zala berak bakarrik egin bait zuan ibillaldia orduraarte. Baiñan ez zait atsegin Drake, itsas-lapur biurria zalako.
-Beste libururik?
-Urdanetaren bizitza, au ere inglesez egindako leenengoa. Ba ditut baita beste bi liburu ere nobela, antzera idatziak: Bat, "Akurioren odisea", Elkanoren ibillaldiko berriak erabilliaz, Akurio euskaldunaren inguran. Bestea, berriz, "The Bridge of San Miguel", Vasco Nuñez de Balboa-k "Océano Pacífico" arkitu zuaneko ibillaldian arekin batera ziran bi euskaldunen gora-beerak edesten dituana.
–Itzulpenen bat ere...
–Artetxe kondairagillearen "Lavigerie, Afrika-ko Kardinala" itzulia dut gazteleratik gure izkuntzara.
Ontan bukatzen dut Mairin Mitchel Jakintsuarekiko elkar-izketa. Aundikeririk ez du batere; orregatik, erregutu bearrik gabe erantzuten du; galdetuak galdetu, erantzuteko beti gertu.
Euskaldunok eta gure doiñuak, emengo gauza asko zaio atsegin. Beste noizpait ere izketaratu naiko nuke, berri jakingarri askoren iturri ona dalako. Agian, Txurruka itsasgizonari buruzko berriak, oso maitea bait du.
Gaztañaga'k
6

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMITCHEL1
PertsonaiazMITCHEL1

Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude