Ume Txikien Arduratzaz Blbao'ko Arrospide Jon Jaunarekin Izketaldia


1963ko urriaren 27an
Jon Arrospide sendagileari elkarrizketa.

Ume Txikien Arduratzaz Blbao'ko Arrospide Jon Jaunarekin Izketaldia
Gaurkotasuna eskatzen yaku gure lanetan orain, euskal idazleoi. Euskerazko lanak, gaurkotasunez yantziak agertzea, bear-bearra litzakela, alegia. Eta alantxek da izan be. Gure izkuntzeak aurrerapiderik egitekotan, orretara izan bearko dau. Irakurleak gogotsuago irakurten ditue beti orretariko idaz-lanak.
Gizonaren osasuna baiño, gai urkoagorik billantzen gaitz izango dala ta, Bilbo'ko osagille ezagun batzuei, osasun gaietzaz itaune batzuk egitea otu yaku, "ZERUKO ARGIA" astekariaren irakurleak gai oneik pozik eta arretaz irakurriko dituelakoan.
Gaurko onetan, Arrospide'tar Jon jauna izango dogu erantzule. Osagille au, birietako eta biotzetiko gaizotasunetan aitua da; baina gure lan oneri azikerea emoteko edo, gaur, ume txikien arduratzaz itandu nai dautsogu beroneri. Urrengorik-urrengora, beste osagille batzuen erantzunak be, ekarriko ditugu; batean, birietako gaitzak, bestean guntzurrunetakoak, urrengoan, gibeletikoak; geroago, urdallekoak eta abar erabilliko ditugu.
Asi gaitezan ba gaurko arloan.
–Arrospide jauna, gure egunetan, lengo gizaldietan baino ume gitxiago ilten dira, askozaz be, eta ori zegaitik dan yakin nai genduke lenbizi.
–Ume jaio barriak eta bizitzaren lenengo illebetetan edo urteetan dabiltzanak, eriotzaren atzaparretatik len baino errezago iges egite orrek, zio bat baiño geiago ditu; baiña ziorik urtenena auxe dogu: gure egunetan antxiñako aldietan baiño osasun-zainbide geiago eta ugariago erabilten doguzala. Osasuna yagoteko edo gaizoari aurreak artzeko aukera ugari daukoguz gaur, antxinako gizonak ezagutzen ezebezanak, eta baita, osasuna bein galdu ezkero, osagarriak be, baditugu gaur asko ta nunnai. Gizaldi onen lenengo urteetan, esaterako, irurogei urteko gizona, agure zaar zimeldua zan, eta gaur barriz, or ikusten ditugu, larogei urteko gizonak, gordin-gordin oindiño.
–Orregaitik ba, jauna, ume txikien osasun-zaintzez ari garala, esaidazu mesedez, zenbat bider emon bear yako bularra umeari egunean?
–Lenengo iru illebetetan, iru ordutik iru ordura. Baiña, gabaz, sei ordu gitxienez itxi bear yako ezer emon barik. (Gaubeko amabietatik goizeko seirak arte).
–Egun osoan zenbat bider orduan?
–Egun osoan zazpi bider edo, emon bear yako umeari bularra.
–Eta lenengo iru illebeteak pasauta gero?
–Lau, bost eta sei illebetegaz, iru ordu terditik iru ordu terdira; sei emonaldi egun osoan.
-Eta aurrerantzean?
–Zazpi illebetetik aurrera, bost emonaldi izango ditu naikoa.
–Titi utsegaz azi bear da umea?
–Ez, amak bular ugari eukiarren, lau illabetetik aurrera beintzat, ondo da naranja, maats edo tomate urtua emotea, egunean bein, kutxarilla txiki bategaz. Umea aziaz, jateko geitxoago emon bear yako, gero esango dogun lez.
–Eta ama bular gitxikoa baldin bada?
--Amak bular naikoa eztaukonean, lenengo, berak daukon apurra emon bear dautso, eta gero, bei-esnez lagundu, biberoian emonda.
–Lenengo amarena beti, ezta?
–Bai, amari bular guztia amaitu arte, edo umetxoa urte betera eldu arte beintzat. Ez aiztu, amaren bularra dala umetxoen janari ta bizigairik egokiena.
–Eta, bapere eztaukanean, orduan zer egin?
–Orduan, bei-esnea edo beste esne klase gertaturen bat; Pelargon, Eledon, Celac edo beste antzeko esneren bat emon leikio umetxoari.
–Beien esnea zelan emon leioe?
–Lenengo, esnea ondo egosi, ta gero, toki fresko baten euki, eulirik edo autsik sartu eztakion ardura andiaz, ontzi garbi-garbi baten. Umeari emon bear yakon bakoitzean esnea epeldu.
–Eta zenbat emon bear yake?
–Umearen lenengo illebetean, erdibana ipini bear da biberoian esnea ta ur irakina edo egosia. Bigarren illebetean, esnea zati bi ta ura zati bat. Irugarren illebetean, esnea iru zati ta ura zati bat. Laugarren illebetetik aurrera, esne utsa. Edataldia amaituta, biberoia ondo garbitu; onetarako, ontzia ago zabalekoa izatea beti da oba, ta ez batzuek erabilten dabezan botilla ago estudunak.
–Edataldi bakoitzean zenbat esne artuko dau umeak?
–Lenengo illean, ogetamar gramo esne ta ogetamar gramo ur. Bigarren illean, berrogetamar gramo esne ta ogetabost ur. Irugarren illean, irurogeta amabost gramo esne ta ogeta bost gramo ur. Laugarren illebetetik aurrera, eun da berrogei edo eun da irurogei gramo esne utsa edataldi bakoitzean. Egunean bost aldiz emon leikioe.
–Eskerrik asko, Arrospide jauna, urrengo baten jarraituko dautsogu arlo oneri, Jaungoikoa lagun.
Arrutza eta Egia'tar Mikel
6

GaiezGizarteaAdin sektorHaurrak
GaiezGizarteaOsasunaUmeak
PertsonaiazARROSPIDE1
EgileezARRUTZA1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude