Iru-Txuloko Dantzariak Dirala Eta

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jesus Billarta, Iru-Txulo dantza taldeko dantzariari elkarrizketa.

Iru-Txuloko Dantzariak Dirala Eta
Euskal-jaiak bukatu dira, oraindik Egun zoragarriak, beste garaietara eraaidean daude gure txistuen soñu alaiak. man erazitzen gaituan... demak, aizkolariak, estropadak, baita ere dantzak... Euskalerriko dantza paregabeak.
Azken garai auetan erruz ari dira ugaritzen dantza taldeak. Orain gutxi sortutakoen artean Iru-Txulo dago, geien itzegin erazi duana, bere jazkeran egin dituan aldaketagatik, bere dantzei eman dien estilo berriagatik eta baita ere Tolosa'n Orixere'n omenaldian sortu erazi zituan itzegitegatik.
Iru-Txulo'ko entsaio tokira joan gera Jesus Billarta'rekin itzegitera.
–Noiz sortu zan Iru-Txulo?
–Iru-txulo urte onen ilbeltzian sortu zan, Bioztun eta Oinkariko batzuegatik.
–Zer dira bearrezkoak euskal dantzak dantzatzeko ?
–Asko, antolaketa gogorra eta errazak duan zer berezi ori, ta jakiña euskaldunak bakarrik duana.
–Euskal dantzak oso zabalduak al daude atzerrian?
–Ez asko. Carmen Mota ta Joaquin Robles "Ballet Antonio"ko bakar dantzariak galdera ber berari berdiñ erantzun zioten irratiatik eta esanaz gañera etzutela ulertzen "flamenco"ak aiña edo geiagoko zera geiago duan dantza batek aiñ gutxi zabaldua ta ezagutua egotea. Nik ere ez det ori ulertzen.
–Nolatan dago euskal dantza bere edertasun eta zerari dagokionez ?
–Egon bear luken bañan berago. IruTxulo sortzerakoan gure asmoa dagokion lekuan jartzea zan.
–Profesio bat bezela jarri al diteke euskal dantza ?
–Zergatik ez ? Gaur egunean badira Frantzian gutxienen taldeko batzuek profesionalak diranak.
–Zeiñ da geiñ gogoko dezun euskal dantza ?
Pentsatzen j artzen eta .
–Zalla da –esaten dit- naparra da aberatsena.
–Dantzatzeko zaillena?
–Gipuzkoarra.
–Ez al dezu uste euskal dantza taldetan ez daudela ia lengo mutill bikaiñ aiek, dantzaria eta "bailarín" diferentziatu erazitzen dituana.
Par egiñ eta.
–Zer ori nigatik al dijoa? –esaten dit– Manuel Elkano ta Iñaki Mugarza dira, nere ustez, oraingo dantzari onenak eta ez dira oso aundiak
–Ba dira euskal dantza "ballet" egiña gustatzen etzaioan, zuk zer esaten didazu?
–Gustatzen zait bañan bere onetik ateratzen ez dan bitartean. Balletak tezknikaz dantza obea egiten du.
–Zenbat aldiz dantzatu dezute?
–Amabi edo amabost aldiz.
–Atzerrian?
–Geienak.
–Nun artu zaituzte ondona ?
–Kanpoan. Donosti'an ez dago anbieterik.
–Zer dira gorputz guztia atzera bota eta belaunak aidean doblatzen dituzuten salto oiek?
-Ori Otxagabi'ko dantzetan egiten degu. –Danak gauza bera esaten dezute. Muzklida'ko amabirjiñaren aurrean dantzatzen dira: Beiñ Confolens'en desfilian auetako salto batzuek ematea bururatu zitzaigun eta urrengo egunean, zas! periodikoaren lenengo orrian zorionekosaltoa.
Itzegiten ari gera korua aurrean jartzen zaigunean eta "nere etorrera" abesten asten diranean. Eta galdetzen diot:
–Dantzatzen dezuten ber berak abesten aldezute?
–Bai, bakar bakarrik iru ditugu abeste besterik egiten dutenak.
–Daneta zenbat zerate?
–Berrogeitamar bat.
–Eta buruan jarzen dituzuten pañueloak, pirata tankeran?
–Izandu zan garai euskalduna ille luziarekin ibiltzen zana eta illia eutsi erazitzeko pañuelo bat ematen zuan buruan.
–Eta jazkeraren berritzeari dagokionez, zer esaten didazu?
–Gipuzkoa'ko diputazioaren artxiboetatik atera ditugu. Ezin dezakegu esan euskaldunak jantzi aiekin dantza egiten zuanik, bakar bakarrik garai artako jantziak dirala.
–Eskerrak ematen dizkitzut, suert asko eta zuen asmo oeiek oso-osoan betetzea opa dizutet.
Saizarbitoria'tar Erramo'ek
DONOSTIA.-Iru-txulo'ko dantzariak.
5

GaiezKulturaDantzaTaldeakIRU-TXULO
GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaDantzariak
PertsonaiazBILLARTA1
EgileezSAIZARBITORKultura

Azkenak
Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude