Ramu, Gizon - Otsoa


1969ko urtarrilaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sharma sendagilleari elkarrizketa
Zer ikusi, ura ikasi
Ramu, Gizon - Otsoa
RAMU, 1968'aren Apirillaren 20'an il da India'ko hospital batean. 9 urte zituala arrapatu zuten Luchnow erriko trenbidean. Beste 14 urte hospitalean bizi Sharma'nen laguntzalle zala. Arrapatu zuten arte, RAMU otso artean azitako umea zan. Baserritar batzuek arrapatu zuten 1954'garren urtean.
Baña, otso artean bizitako gizadiak ez al dira fantasi ta amets utsak ?
RAMU aragizko gizona zan.
Umetxoa oraindik.
Medikuen iritzira etzituan bederatzi urtetik gora izango.
Ukalondo ta belaunetako azalak zeuzkan era bat gogortuta, lodiduta... Ukalondotik eskura bitartekoak eta belaunetik oñetarakoak, sekula erabilli ez ba litu bezela, oso zeuzkan melar ta indarge... Besagañak eta iztarrak, berriz, luze ta indartsu. Lau ankatan ibiltzen oitua zegon, ukalondo ta belaun-koskorren gañean...
Otsoren antzik ba ote zuan RAMU'k?
RAMU gizona zan ta giza arpegia zeukan. Baña, etzekian izketan egiten. Uluak, otsoren antzera, bai, ori ba zekian; batez ere, gauerdian... Sharma jauna zan hospitaleko buru ta Manson-Babr, bere laguntzalle, baña oietzaz gañera beste mediku sikologo askok ere ikusi zuten RAMU...
Ze asmo zeuzkan Sharma sendagile jaunak RAMU'ri buruz?
RAMU bere onera ekarri ta izketan erakutsi, bere aotik otsoen bizimodua ikasteko; otsoen arteko artu-emanak ta RAMU eta otsoen artekoak... Orra zenbait gauza jakingarriak...
Mostroren bat alzan RAMU?
Giza arpegia zuala esanda daukagu. Kolorea zuan beltxarana ta gorputza illetsua... Bana begietan zuan ark gizonenganako izugarrizko bildurra sartuta... Oro ikaratuta zegoan gizonen aurrean.
Zergatik zituan RAMU'k ankak eta besoak ain xelebreak?
Zutik ibiltzen ikasteko garatan etziolako inork lagundu zutitzen... Bere inguruan bizi ziranak, danak lau-ankan zebiltzen ta berak ere lau ankari entsi zion... aZer ikusi, ura ikasi»... Etzan sekulan zutitu... Ukalondo ta belaun gañetan ibiltzen ikasi zuan... ta oso bizkorra omen zan laisterka egiten... Beste aldetik, berriz, etzioten eskuakin jaten erakutsi ta aua bakarrik ibiltze zuan jateko. Otsoak bezelaxe; eurak bai ziran bere maixu... Ortzak oso zorroztu zitzaizkton...
- Ta jan, zer jaten zuan?
Baratzako berdura ta frutatik batere ez. Aragi egosirik ere ez. Baña okela gordiña aurrean ikusi ezkero, bere onetik ateratzen zan.
Ta hospitalean etzioten zutik ibiltzen erakutsi?
Ezurren bat austen ba zaizu, ta besoa edo anka denborale luzean loturik ba dezu, oiek bere onera erakartzeko xenpelarrenak ikusi bear... Ta bere bizitzako lendabiziko bederatzi urtean okertuta ibillitako gorputza zeñek zuzendu... ? Eziñ izan zuten.
Ta izketan etzioten erakutsi?
Aamalau urte hospitalean bete arren, etzuan itz bakar bat ikasi... Ezitzaion bururik argitu... Garraxi egin ta plantoa jo; ortz-karraskak atera ere bai... ta bildurra beti begi-barnean...
Zer nolakoa zan RAMU arrapatu zuten garaian?
Bildurrakin batera sua ta gorrotoa zerion begietatik... Argiak kalte egiten zion begietan, gauez ibiltzen oitua bai-zegon otsoakin... Soñekorik etzuan gorputzean aguantatzen inolare... Esnea, mingañakin miaztuta eraten zuan... Aragia, gordiñik jan... Bere gorputza garbitzeko urik etzuan bistan ikusi nai...
Ta ezer onik atera zuten berarekin?
Aizkenerako, arrapatu zuten egunean baño okerrago zegoan RAMU... Epilepsiak jo zuan... ta jostallu ta gauza politez inguraturik egon arren etzion ezerk pozik ematen... Ezitzaion ezergatik ajolik... Iru alditan bakarrik ikusi omen zuten emozionatuta: zoora eramantzuten batean, bere auerean txakur bat ekarri. ziotenean ta otsoaren ulua entzun erazi ziotenean...
Ta otsoek azitako umerik izan al da RAMU besterik ?
Bai izan dira beste batzuek ere. Ona umeoietatik irukote bat:
1867'an, India'n ura ere. Mutillotsoa arrapatu zuten eta Agra'ko Katoliko Misiora eraman. Ogei urtean itz bi bakarrik ikasita ilzan...
1920'an, alkuta inguruan, Aita Sing misiolariak, otsoen artean azitako bi aizpatxo arrapatu zituan: Kamala ta Amala.
Kamalak zazpi urte zituan. 1929' an ilzan. Bederatzi urte oietan, 42 itz ikasi zitun...
Amalak bi urte besterik etzituan arrapatu zutenean ta illebete batzuen ondoren ilzan. Izketan oso poliki asita zegoan...
Argibiderik atera dute ejenplo oletatik?
Bai. Izketan ikasteko urte aukerakoak ba ditugula gure bizitzan. Ta izketan ikasi gabe urte oiek pasa ezkero, gero alperrik dala ekitea... Oso zalla ta oso gaitza dala gerora ikastea...
Giza-gogoaren edo giza-animaren azitzea etetzen bada (animallen artean bizita), eta nori ez dala gero sekulan konponduko... Azitze ori betirako etenda geldituko dala... Ez dagoala urrungo une batean utsune ori betetzerik...
Ta besterik?
RAMU gizarajoakin etzuten amalau urtea naurrerapenik egiñ, naiz ta medikuz ta aurrerapenez inguraturik bizi...
Lan guztiak frakaso utsa izan ziran.
Baña sendagille talde oien lana ez da alperrikakoa izan.
Frakaso orretatik atera digute erakutsi ederrik! Ona zer dioten:
Umea, normala azitzeko, bear bearrezkoak ditu bere lendabiziko urteetan, artu-eman auek:
Ume ta bere ama, ume ta bere iñude, ume ta umeen arteko artuemanak.
Zer dala ta dira bearrezkoak artu-eman oiek? ~
Artu-eman oien paltan, umearen personalitate edo gizamenik erneko eztalako.
Oietako artu-emanik gabe, umearen biotz-sentimen, buru-adimen ta beste giza-almen bereizisk ernetzeko, erne gabe, geldituko dira... Orregaitik, gaurko eguneko zenbait orfanotrofioetan, iñudeak ekarri oi dituzte umetxoai titia emateko, artu-eman oiek umearen bizian palta ez ditezen...
Ori ez ote da geitxo esatea?.
RAMU'ren gorputzaren okerrak zuzentzerik ezpadago, anima edo gogoko okerrak zuzentzerik ere ez...
Gorputza okertu, ukalondo ta belaunekin ibiltzen oitu, auakin janariak artu, jantzirik ez soñean, illea gorputzean, gauez ikusi, zentsumenak bizkortu... animalki bisi ta azi...
Animalki gorputzez ta animalki gogo ta animaz...
Ez itzik egiñ, ez giza-sentimenik, ez giza-pentzakerik... ez ezer... Bere garaian ikasi etziralako...
Orra famili ta gizaarteko garrantzi izugarria guretako bakoltzaren azitzean...
(L'EUROPEA'tik artua).
7

GaiezGizarteaBesteak

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude