Pozten naiz Airu ez dudalako entzun garai ilun batean. Pentsa bikotekidearekin apurtu berri edo gertukoren bat galduta hartzen duzula disko hori. Alejandra Pizarnik bera berpizteko gai nintzateke. Tristuraren inguruan, eta tristuratik egindako pieza, itxuraz, minimalista da Con lo bueno y con pena. Eta bidaia bat da: doluaren bidaia.
Bilbotik datoz Airukoak, eta, onartu behar dut, apur bat ezinikusia eragiten didan bertako dardara moderno eta arty-arekin lotzen nuela taldea. Bigarren entzunaldi zintzoak, ordea, geruza ugariko dream-pop goibel eta nostalgiko zainduaz gozatzeko aukera eman dit. Triste eta pozik egoteko istorio horietako bat da.
Cuenta, cuenta, cuenta-n bateria eta baxuak isildu, eta letrak hartzen du pisua. Bikote harremanetan (batez ere) ematen diren komunikazio arazo erraldoien aurrean korapiloak nola askatu proposatzen du: “Ikusten duzu nola ateratzen zaizun esateko zerbait?”.
Kontua horixe bera baita: nola sendatzen dira zauriak? Harrigarria da pop kulturan zein pisu duten kantuek dolu prozesuetan. Pertsonei iltzatuta geratzen dira melodiak, eta ezin ditugu berpiztu gabe utzi.
Sendatu arren, “orain soilik geratu naiz onarekin, eta penarekin”.
Gaztelania hutsean kantatu du oraingoan taldeak –lehen ingelesa zuten hizkuntza nagusi–, eta gaztelaniaz den arren, kanten tituluak halako esaldi bat osatzen dute: “Zu bizkarra emanda ikustea itxialdi bat da. Oinak kokatzen ditut, zure onerako da. Eta honaino: kontatu, kontatu, kontatu haraindian, zer dakizu nitaz? Zenbat denbora iraungo duela diozu? Beste aukerarik ez bazenu bezala begiratzen saiatzen naiz: nire bizkarrean dantzatu”.
Nahiago nuke gure gizarteak doluetarako antsiolitiko, psikoanalista eta pop taldeen beharrik izango ez balu. Nahiago nuke erritual komunitarioak indartuko balira, eta eguneroko bizitzaren gainean kontrola izango bagenu; aurre eginez kolektiboki gure arazo pertsonalei eta heteroarauak, sistema arrazistak eta soldatapeko lanak eragiten dituen trauma guztiei. Bitartean, tontipop pixka batek dolua arintzen lagundu dezake. Eta aizu, hori ez da batere gutxi.
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.