Beganismo zuriari kritika egiten dio Kimmy Obongonyinge aktibista antiespezistak (Croydon, Londres, 1995), eta militantzia ikuspegi intersekzionaletik landu behar dela esan du. Pertsona arrazializatuek animalien askapenaren alde borrokatzeko dituzten mugez, ekintzaileen jarrera zapaltzaileez, eta bestelakoez mintzatu da BAB Bilboko Azoka Beganoan.
BABen eman zenuen hitzaldiaren hasieran, mentalitate irekia izateko eskatu zenion jendeari. Erresistentzia handia topatu duzu espazio antiespezistetan?
Parte hartu dudan espazio guztietan, nahiz eta feministak edo antiespezistak izan, jendearen erresistentzia topatu dut. Adibidez, animalien askapenerako mugimenduan giza eskubideez eta justizia sozialaz hitz egiten dudanean, jendeak segituan adierazten du erresistentzia. Askotan, normala eta naturala da erresistentzia adieraztea; horregatik, uste dut garrantzitsua dela denbora tarte bat lasai hartzea, prozesatzea eta hausnartzea, eta deseroso sentituz gero, zerbait egin edo esan baino lehen, ongi pentsatzea gomendatzen dut.
Horren ondorioz militantzia espazio batzuek espazio seguruak izateari uzten diote?
Uste dut ez dela bakarrik arrazarengatik, beste gauza askorengatik ere gertatzen da: orientazio sexualarengatik, genero identitatearengatik, desgaitua izateagatik, eta abar. Kolektiboetatik kanpo dauden zapalkuntzak ere eragileetan erreproduzitzen dira; hala nola homofobia, transfobia, lodifobia, eta beste asko. Baina jendeak ez ditu ikusten. Azkenean, pribilegiodunek indarkeria horiek guztiak erreproduzitu ditzakete. Seguruak izan beharko liratekeen espazioetan indarkeria fisikoa sufritu duen jendea ezagutzen dut, eta ez da justua. Denok izan beharko genuke askapenaren alde borrokatzeko aukera.
“Batzuetan ahazten zaigu zer jaten dugun erabakitzea pribilegio bat dela”
Salatzen duzu, batez ere emakume eta genero disidenteez osatuta dagoen mugimendu bat izan arren, gizonak direla protagonista. Zer dago horren atzean?
Ez da soilik itzaletik emakumeek bultzatutako mugimendua, baizik eta, askotan, emakume arrazializatuek bultzatutako borroka da. Lotura zuzena dauka patriarkatuarekin, gizon zisgenero zuriak direlako beti aitortza jasotzen dutenak. Urte luzez erreproduzitu dugu hori gure iruditerian. Horrek ez du esan nahi borrokan ari diren gizonek gaizki egiten dutenik, baina ezin zaigu ahaztu itzalean dauden emakume guztien lana eta errekonozimendua.
Beganismo zuriari kritika egiten diozu; nola deskribatuko zenuke beganismo zuria?
Beganismo zuria da begirada eurozentristatik egiten den mugimendua, ez dituena lehenesten beste zapalkuntzak jasaten dituzten pertsonak. Soilik bereari begira dago. Horrelako mugimenduetan militatzen dutenak, orokorrean, pertsona zuriak izaten dira, klase ertainekoak, eta langile klasearen inguruko zeozer dakitenak, baina hortik harago lanketarik egiten ez dutenak. Horrelako espazioetan, irisgarritasunaz hitz egiten dugunean, ez gaituzte entzuten eta ikusezin egiten gaituzte. Horrek ez dio inori mesederik egiten, ez mugimenduan militatzen dugunoi ezta animalien askapenari ere.
Zer-nolako mugak edo trabak daude mugimendu antiespezistara hurbiltzeko?
Uste dut bi motakoak direla; alde batetik, aktibismo beganoa egiteko mugak, eta bestetik, animalia jatorriko produktuak baztertzeko zailtasunak. Lehenengoari dagokionez, mugimenduaren barruan ematen diren zapalkuntza guztiak oztopo handiak dira, hala nola, lodifobia eta misoginia. Horrez gain, egoera irregularrean dagoen pertsona batentzat bizirautea izaten denez lehentasuna zaila da beste borroka batzuetarako indarra izatea.
Eta produktuei dagokienez?
Orokorrean, pertsona arrazializatuentzat produktu batzuk erostea oso zaila da, leku gutxietan daudenak behar ditugulako. Adibidez, gure ilea garbitzeko ohiko dendetan ez dagoen xanpu bat behar dugunez, ordu eta erdiko bidaia egin behar dut erosteko. Gainera, gutxi egoteaz gain, oso garestiak izaten dira. Hutsala dirudi, baina jendeak egunerokoan behar dituen gauzak aurkitzeko ez dakit zenbat buelta eman beharko balitu, frustrazioa ulertuko luke. Beste muga bat elikadura bidegabekeria da; batzuetan ahazten zaigu pribilegio bat dela zer jaten dugun erabakitzea. Batzuek esaten dute txitxirioak jatea oso merkea dela, baina lekaleak prestatzeko denbora behar da, eta esplotazio egoeran dauden pertsona arrazializatuek ez dute deusetarako astirik. Horregatik, askok janari lasterra jaten dute.
Hizkuntza ere muga izan daitekeela diote; uste duzu militantziarako muga izan daitekeela?
Kapitalismoaren eta neoliberalismoaren ondorioz, oso ikuspegi indibidualista dugunez, ahaztu egiten zaigu gauzak aldatzeko kolektiboan borrokatu behar dugula. Horretarako, oso garrantzitsua da harremanak sustatzea hizkuntza anitzez osaturiko espazioen bidez; esate baterako, euskara eta gaztelania beste hizkuntzekin elkartuz. Nire gaztelania ez da ona, baina beste bat ingelesez pixka bat moldatzen bada, errazagoa izan daiteke. Hala ere, ezin zaigu ahaztu muga handiena ez dela hizkuntza, baizik eta jendea ez dela fio zapaltzaileez. Horregatik, garrantzitsuena da konfiantza lantzea, eta komunitateen arteko harremanak sustatzea. Aktibismoa zaintzatik egiteak hitzek baino indar handiagoa du.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]