Konfort egoeratik ateratzea

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela hilabete bat, gurasoen etxeko armairuetako batean, zinta zahar batzuk aurkitu genituen, 1992 eta 1998 urte bitartekoak denak. Bideoetan ahizpa eta biak agertzen gara gehien bat, gurasoak gazte eta jada bizirik ez dauden hainbat senide. Oso harrigarria egin zitzaidan ama bere hiru hilabeteko haurrarekin ikustea, edo 8 urte nagusiagoa den ahizpa ume zenean ikustea, ez baitut horrela ezagutu: txikia, berritsua eta nire atzetik etengabe, zaintzeko eta jolasteko prest. Garai haietatik, gauza asko aldatu dira. Nostalgikoek esango luketen bezala, denak zirudien politagoa lehen (kostatzen ari zait kapitalismoaren helduaro eredura egokitzea). Hala ere, oso harro nagoen aldaketa bat badago: ahizpa eta bion arteko komunikatzeko hizkuntza. Etxean beti egin izan digute gaztelaniaz, eta hori ez da aldatu. Baina ahizpa eta biok duela hamar urte inguru hartu genituen gure artean euskaraz komunikatzeko erabakia eta ardura. Ohitura apurketa hori ahalegina izan zen, konfort egoeratik ateratzea ahalegina den bezala; arraroa eta zaila hasieran, baina posiblea dena aldatzea eta denboran mantentzea eta disfrutatzea.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude